Erretiroa 65 urtez harago atzeratu nahi dute

  • 2010eko lehen hiruhilekoa amaitzerako, Espainiako Gobernuak lan eta pentsio erreformaren alorrean akordio berriak lortzea aurreikusten du. Erabakiek Espainiako Estatuko milioika langileri eragingo diete.
argia
Espainiako Gobernuak estatuko ia familia guztiei eragingo dien bi erreformei buruzko erabakiak hartzea aurreikusten du 2010eko lehen hiruhilekoa amaitu baino lehen. Lan erreforma eta pentsioen erreforma dira eta, beraz, erretiro adinari eragiten diote. Bi erreforma horiek Hegoaldeko euskal herritarrei ere eragiten die, subiranotasun politikorik ezean, gai hauen eskumena Estatuak baitu. Iparraldeko herritarrak, halaber, Frantziako Estatuak erabakitako politikaren menpe daude.

Espainiako Gobernuak hartuko dituen erabakiak, administrazioak, patronalak eta sindikatuek (CCOO eta UGT) negoziatuko dute, nagusiki Toledoko Itunaren testuinguruan. Ondoren, lehen fase horretako akordioek –ala desadostasunek– izapide politikoak eta parlamentarioak gainditu beharko dituzte. Azkenik, akordioa lortu ala ez, Espainiako gobernuak neurriak hartuko ditu. Espainiako Lan ministro Celestino Corbachok hala esan zuen, patronalari erantzunez: “Gobernuak ez du lan erreforma egingo CEOEk eskatzen duelako”, baina zera ohartarazi zuen: “Gizarte elkarrizketan lan araudiaren aldaketari buruzko akordiorik ez badago, Gobernuak egin behar duena egingo du”.
Pentsioa atzeratu
Espainiako gobernuak burutu nahi duen lan eta pentsio erreforma Ekonomia Iraunkorraren Legea deritzonaren barruan dago. Orain arte jakin ahal izan dugunaren arabera, deigarriena eta polemikoena Ekonomia ministro Elena Salgadok azaroan jakinarazitako erretiro erreforma izan da. Ministroak adierazi zuenez, erretiratzeko adin legala 65 urtez harago atzeratzeko asmoa dute. Orain arte langileek beren borondatez erretiroa 65 urtez harago atzeratzeko aukera zuten eta, ordainetan, pentsioak %2 egiten zuen gora, lan egindako urteko. Egungo proposamena legezko erretiroa 65 urtez harago egin ahal izatea da. Ministroak ez zuen mugarik aipatu eta argi esan zuen pentsioen inguruko erabakiak Toledoko Itunean hartuko zirela. Baina, abisu moduan, Holandan erretiro adina berriki 67 urtetan ezarri dela ohartarazi zuen, hau da, egun Espainiako Estatuan ezarritako adina baino bi urte gehiago.

Hala ere, horrelako neurriak, bat-batean ezarri ordez, gradualki ezarri behar direla onartu zuen Salgadok. “Pixkanaka gauzatu behar du”, esan zuen, “Toledoko Itunak erabakia hartzen duenean, adina gradualki igotzea da arrazoizkoena”. Erantsi dugun taulan ageri denez, Espainiako Estatuko –eta beraz, Hegoaldeko euskal herritarren– batez besteko erretiro adin erreala 2008an 63,6 urtekoa izan zen Gizarte Segurantzaren arabera, eta 62,6koa, Eurostaten arabera. Frantziako Estatuari dagokionez, eta, hortaz, Ipar Euskal Herriko herritarrei dagokienez, erretiro adin erreala 59,3 urtekoa izan zen 2008an.
Pentsio sistema erreformatu
Denak bat datoz pentsio sistema erreformatu behar dela esatean, sistemaren etorkizuna epe luzean bermatzeko. Europar Batasunak eskatu zuen, baita Espainiako Bankuak ere. Salgado ministroaren arabera, epe luze hori “25-30 urteko epea” da. Horretarako, Espainiako Gizarte Segurantzaren azken proiekzioetan oinarritu da; azterketa horien arabera, Gizarte Segurantzak 2029 urtera bitartean pentsioak ordaintzeko ahalmena izango luke Estatuaren aurrekontuetara jo gabe. Dena den, 2023tik aurrera gaur egun 60.000 milioi euro biltzen dituen Erreserba Funtsa erabili beharko luke.

Pentsio Sistemaren erreforma duela urtebete abiatu zen Espainiako kongresuan. Espainiako Bankuak, enpresarioek eta sindikatuek beren iritzia eman dute. Orain Gobernuaren txanda da: talde politiko guztien arteko akordioaren oinarri izango den dokumentua aurkeztu behar du. n
Lan eta pentsio erreforma Espainian
Lan erreforma
Gobernuak esku artean duen lan erreformari buruzko datu gutxi jakinarazi dituzte oraingoz. Patronalari erantzunez, Espainiako gobernuak esan du erreforma ez dela CEOEk (Enpresa Erakundeen Konfederazio Espainiarra) eskatu duelako egingo, eta CEOEk nahi duen bezalako erreforma ez dela izango. Zehazki, gobernu sozialistak behin eta berriro adierazi du lan erreforma langileen eskubideen errespetuan oinarrituta egin behar dela. Eta inolaz ere ez da hartuko kaleratzea merkatzearen bidea, patronalak horixe eskatzen duen arren.

Zantzu guztien arabera, lan erreformak kontratu egonkorragoak bultzatuko dituen araudi berri bat jasoko du. Halaber, ordaindutako lanaldia murriztea da araudian jaso nahi duten gai nagusietakoa, Alemania eredutzat hartuta. Iaz indarrean jarri zuten alemaniar ereduak herrialde horretako 1,5 milioi pertsonari eragiten dio: lanaldi murriztua duten langileek kobratu egiten dute eta lan egiten ez duten orduen portzentaje bat konpentsatzen zaie. Horrez gain, ordu horiek trebakuntzara bideratzen dira. Beraz, Espainiako Gobernuak lanaldi murriztuak eta langabezia saria eredu alemaniarraren modura bateragarri egin nahi ditu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude