Ura eta ardoa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ordena horretan: ur asko eta ardo gutxi. Eta horrela ez dago zinemarekin horditzerik. Aurtengo Sail Ofiziala, lehen asteburu txukun samarraren ondoren, graduazioa galtzen joan da. Errioxako zukuren bat edo beste bai, baina azkenerako muztio asko; eta, litroka, txorrotako ura. Urardo zaporea. Epaimahaiari ere geratuko zitzaion gustua. Nire ustez asmatu du film onenaren saria Lu Txuanen City of life and death pelikulari emanda. Tetrabrikeko trago eta trago artean, luxuzko botila izan da Nanjingeko sarraskia kontatzen duen filma.

Baina urardoa edatean zaila izaten da antzematea diferentziak, ñabardurak, detaileak, eta azken finean mahaian gaudenez, sabela bete behar dugunez, “eta zer arraio, ez al gaude ba wine and tapas famatuen Espainian?”. Ba horixe, urdaiazpiko merkeari heldu diotela sari banatzaileek: aktore onenen bi sariak gehiegikeria hutsa dira. Politikoki zuzenaren mugak ez zeharkatzeko egindako filma da Yo, también espainiarra. Beste munduko ezer ez. Baina Lola Dueñasek eta Pablo Pinedak eraman dituzte zilarrezko maskorrak. Jatetxeko trikimailu zaharra: kriantzaren botila hutsari inbutua sartu, hustu Don Simona, eta mahaira atera zerbitzari elegante batekin. Baina ez dut uste askotan funtzionatzen duenik.

Are gutxiago, zuzendari onenaren zilarrezko maskorrarekin antzeko jokaldia egiten baduzu: Javier Rebolloren La mujer sin pianok sorpresan harrapatu ninduen, baina, Sail Ofiziala oso kaskarra izanda ere, ez zuen hainbesteko errentarik merezi. Bitartean, Juan José Campanellaren El secreto de sus ojos, aurten dastatu dugun onenetakoa, despentsaren bateko apalean geratu da. Ez dadila pikatu!

[www.argia.eus/zinemaldia-2009 helbidean, aurtengo Zinemaldiko pelikulen kritikak ikusgai.]

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Zinemaldia
80ko hamarkadako lau euskal film zaharberritzen ari dira, Zinemaldian emateko

'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.


2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


ARGAZKIAK | Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Zinemaldian

Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.


Eguneraketa berriak daude