Zergetan bildu barik, murrizketa arlo sozialean dator

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Krisi ekonomikotik ateratzen ari omen gara apurka, hala entzuten da gero eta gehiago zenbait aditu eta agintariren ahotan. Finantza mundua zaintza intentsiboko unitatetik ateratzen ari ei da eta hondoratzea mundu horrek eragin bazuen, berpiztea ere hortik etorriko da.
 
Sinesmena hori da, edo hala saltzen da bederen. Oparotasunean, dirua inbertsio produktibora baino, irabazi itzelak eskuratzera bideratu zutenek, orain, krisi garaian, ekonomi ehuna sendotzera bideratuko dute. Halakoak saldu nahian ari dira agintariak gailurrez gailur, baina finantza mundua sakonki aldatzeko neurriei heldu barik.
 
Argi da ez dagoela gehiegi fidatzerik iragartze oparo horiekin. Urteko datuei begira, adibidez, Confebaskek, inoizko ekonomia galera handiena aurreikusten du EAEn (-2,8) eta enplegu galera 40.000 lagunekoa. Udalek ere piztu dute argi gorria aurtengorako aurreikusitako zenbaki gorriekin eta diputazioen laguntza eskatu dute. Diputazioek, ordea, gero eta diru gutxiago biltzen dute. 2008an 2007an baino 938 milioi gutxiago bildu zituzten EAEn eta aurtengorako ere 2008an baino gutxiago biltzea aurreikusita dago: Gipuzkoak jadanik onartu du %24 gutxiago biltzen ari dela.
 
Testuinguru horretan, aurrekontu murrizketa iragarpenak hasi dira jada eta Jaurlaritzak %6koa iragarri zuen joan den astean. Lasai ordea, funtsezkoenean ez baita gastu murrizketarik izango, hori da iragarri zaiguna. Ezin jakin, aldiz, funtsezkoena zer den. Ezaguna da, aldiz, halakoetan gastu sozialak sufritzen duela.

EAE-ko ekonomia gailurrean onartutakoak indarrean jarrita zer gertatuko den asmatu ezinik, bai aurrera liteke diru gehiago bildu barik nekez egin ahal izango zaiola aurre egoerari eraginkortasunez, hau da, gastu soziala murriztu barik eta ekonomia produktiboa behar bezala lagunduz.
 
Dirua biltzeko bi modu daude, zorpetu eta zergetan bildu. Zor publikoa erabiliko dela iragartzen ari dira agintariak, baina zergetan ez dago argi zer gertatuko den. Gipuzkoako Diputazioak iragarri du goi mailako errenten zergak handitzeko asmoa duela, ikusi beharko da zenbat eta ea beste erakundeek bide bereko neurriak hartzen dituzten. Oro har, dena den, ez dago zerga bilketatik diru kopuru askoz handiagoak biltzeko esperantza gehiegi.
 
Azken urteetan, adibidez, Sozietateen gaineko Zerga murriztu egin da Hegoaldeko lurraldeetan, noiz eta irabazi handiko garaietan. Ez da samur ulertzekoa, baina funtsean argudiatu izan da irabaziak inbertsiora bideratu behar zirela hobeto lehiatzeko. Orain, halako irabazi handirik ez dagoenean, berdintsu argudiatzen da: jaitsi zergak, horrela ekonomian inbertitzeko erabili ahal izango da. Espainian ematen ari den elkarrizketa sozialean, patronalak eskatu du jada gizarte segurantzako kotizazioen beherakada, eta orain ematen ez bada, etorkizunean horretarako epea jartzeko konpromisoa eskuratu nahi du egungo negoziaziotik.
 
Beste adibide bat Ondarearen gaineko Zerga da. Gipuzkoan ezik, Hegoaldeko beste hiru lurraldetan ezabatu egin zen iaz. Gaitza da pentsatzea orain arte presio fiskalean atzera egin bada, orain krisi gorrian bide horri sendotasunez helduko zaionik. Iruzur fiskala bera da horren adibide argienetakoa. Agintariek beraiek onartzen dute hori dela diru bilketaren egungo zulo handienetakoa, baina ez da neurri eraginkorrik ikusten gaitz honi behar bezala aurre egiteko. Europar Batasuneko presio fiskalean zerrendaren azken lerroetan dira EAE eta Nafarroa, Irlanda eta Greziarekin batera, hori ere biziki adierazgarria da. Danimarka, Suedia eta Belgika dira lehenak.
 
Erakundeetatik barreiatuta, “Ogasuna guztiok gara” eta halako leloak entzuten dira udaberri garaian, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga bideratzen denean, baina emaitzak ikusita, nago makillaje kontua dela gehiago, zerga politika sendoaren beharraz jabetzeko ahalegina baino. Beharbada Baleren Bakaikoa EHUko katedratikoak eta ELAko Mikel Novalek arrazoi dute esaten dutenean –datorren astean kaleratuko den Larrunen– agintariei ez zaiela komeni herritarrak zerga politikaz gehiegi jakitea. Novalek dioen bezala, “zergekin gertatzen dena azaltzen diozunean, jendea haserretu egiten da”.

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude