Urdiaindarrak eta euskara

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Txerra Rodriguezi Gaur8 aldizkarian Urdiaingo (Nafarroa) euskaldunei buruzko erreportajeak arreta deitu zion. Pasarte horietako bat ekarri dugu hona, Marili San Roman, 74 urteko urdiandarraren kontakizuna: “Behin mandatuak egitera joan ginen Altsasura. Dendakoak bazekien euskaraz, baina, ‘Maria pide en castellano’ esan zion. Erdaraz ikasi behar zuela-eta, erdaraz eskatzeko esan zion amari. ‘Lasai egon, erosiko dut beste toki batean’, esan zion amak. Eta ez zen gehiago denda hartara joan. Handik pixka batera, joan nintzen denda hartara eta amagatik galdetu zidaten, ez zela aspaldian etorri. Nik ez zela gehiago etorriko erantzun nien. ‘¿Por qué no va a venir siendo amigos como hemos sido?’, galdetu zidaten harrituta. Eta nik erantzun nien ama ez zela gehiago etorriko erdaraz hitz egitera behartu nahi izan zutelako.
 
Orain harro nago euskalduna naizelako. Lehen burla egiten ziguten asko orain euskararen aldekoak omen dira!”.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.