Gerra


2009ko maiatzaren 3an
Joxemari Ostolaza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Galdutakoen etxean sortuak garenok, ez dugu izan lasaitasun handirik gure bizitzan. Haur denboran, erdal eskoletan heziak euskara genuen etxeko espartinak bezain mugatua, ataritik hara erabilgaitza. Eta cashero deitzea ez bagenuen gustuko, iraintzea baitzuten deitzaileek xede, hobe genuen ezkutuan atxikitzea, eta gure etxeko euskaltasuna ukatzea. Modernoak izan nahi bagenuen, eskolako hizkuntza erabiltzeaz gain gure euskal azentua ere ezkutatzen ikasi behar genuen, berak salatzen baikintuen. Eta denboraz lortu egin genuen, euskara galtzeraino. Gaztetan bazterrera utzitakoa berreskuratzen aski lan izan genuen. Honek berak borrokara eraman gintuen. Etxerat-ek Gernikan burutu martxak gogora ekarri dit aspaldiko egoera hura, arazoa izan ez duenak nekez ulertu lezakeen egoera hura. Maiz dut presoen senideren batekin mintzatzeko aukera. Ez da xamurra. Eta tartean, bi preso dituen norbaitekin egoten naiz. Asteburu oro hara edo hona. Aldiro mila kilometrotik gorako bidea, etxekoa ordu erdi batez ikusteko. Berak du arazoa, lagun minenarekin ere konpartiezina, nahiz eta honek ahaleginak egin babesten. Sosak eman liezaioke beroa, arazoaren zama arintzeko indarra. Ez da gutxi konkortzen ari denarentzat.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...