“Emakume askok mamografia egiteko hitzordua galdu dute ez dutelako gutuna garaiz jaso”

  • Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta. Correoseko LABeko ordezkari Pedro Javier Márquez del Pozok ARGIAri azaldu dio uneotan egoera zer edo zer hobetu dela, baina “edozein momentutan” errepikatu daitekeela berdina, arazoak larriak eta egiturazkoak direlako.

Zigor Olabarria/ARGIA CC BY SA

2025eko ekainaren 02an - 07:02
Azken eguneraketa: 10:31

Apirilean Gasteizko Correoseko “kaos” egoera salatu zenuten. Zein zen egoera?

Zero kontratazio politikaren ondorioz, langile kopurua txikiegia da dagoen lan karga burutu ahal izateko, eta gainera bajak ez dira ordezkatzen. Langileei ezinezkoa zaie dauden bidalketa guztiak banatzea, eta ezinbestean gauza batzuk lehenetsi eta beste batzuk alboratzen dituzte. Nagusiek erabakitzen dute zer den lehenesten dena: nagusiki, denok ezagutzen ditugun paketeria arloko multinazional erraldoien bidalketak. Gutunak, aldiz, alboratu edo azkenerako uzten dira, nahiz eta askotan oso-oso garrantzitsuak izan herritarrentzat.

Heltzen ez diren gutunean artean aipatu zenituzten mediku hitzorduak, Ogasunekoak, edo epaitegietako zitazioak. Horrek kalte handia eragin diezaieke herritarrei.

Badakigu, adibidez, emakume askok mamografia egiteko hitzordua galdu dutela, ez dutelako hitzorduaren gutuna jaso edo berandu jaso dutelako. Kristoren kaltea eragin die horrek emakume horiei, jakina, baina baita Osakidetzari ere. Hori izan daiteke ezagutu dugun kalteen artean larriena, baina gehiago daude.

Zer egin dezake herritarrak horren aurrean?

Horrelakoak gertatzen direnean garrantzitsua da kaltetuak erreklamazioa aurkeztea, enpresari presioa egiteko, egoeraren ardura hartu dezan eta langile gehiago kontratatu ditzan. Erreklamazioak edozein bulegotan edo Internet bidez aurkeztu daitezke.

"Langile kopurua txikiegia da dagoen lan karga burutu ahal izateko, eta gainera bajak ez dira ordezkatzen"

Hilabete eta erdi pasa da zuen salaketatik. Hobetu da egoera orduz geroztik?

Zerbait bai, jada ez ditugu milaka eta milaka gutun pilatuta, baina ez zuzendaritzak neurririk hartu duelako, baizik eta bajan edo oporretan zeuden langileetako batzuk lanera bueltatu direlako. Baina edozein unetan egoera berdinean egongo gara berriro ere: zenbait bajak kointziditzen badute; udako oporretan, langile gutxiago egongo delako lanean; edo Gabonak inguruan, bidalketak asko ugaritzen direnean.

Ni Alde Zaharrean bizi naiz, bi hilabetez ez zait ARGIA astekaria heldu, eta egun batean zazpi aldizkari jaso nituen buzoian batera. Horrelakoak normalak bilakatu dira?

Ez lirateke normalak izan behar, baina egia da gertatu ahal direla. Alde Zaharreko postaria urte erdi egon zen bajan inork ordezkatu gabe. Baina Gasteizko edozein auzotan errepikatu daiteke, eta Arabako zenbait herritan ere ari da gertatzen: Guardian, Agurainen, Laudion, Amurrion. Langile kopurua txikiegia da, imajinatu lau langile daudela eta bik baja hartzen dutela, lan zama berdina da. Horrelakoetan egiten dena da egun batean herri batzuk banatzea, beste egun batean beste batzuk, eta lehenesten ez diren bidalketak pilatzen joan: gutunak, medikurako edo Ogasuneko hitzorduak, fakturak eta abar.

Noiztik gertatzen da hori Correosen?

Egoera urrunetik dator, baina asko okertu da Madrilen Pedro Saurak Correoseko presidente kargua hartu zuenetik, 2023ko abenduan. Gastuak murrizteko politika agindu zuen lehen egunetik, enpresa defizitarioa dela argudiatuta, eta asko nabaritu da kontratazioan. Guri hemengo buruzagiek esaten digute eskatzen dituztela kontratazio berriak, baina Madriletik esaten dietela ez dagoela dirurik. Aldi berean, merkantilizazioan sakontzen ari dira, azken adibidea Axa aseguru enpresarekin egin duten akordio lotsagarria da, langileak aseguru pribatuak saltzen jarri dituena.

"Garrantzitsua da kaltetuak erreklamazioa aurkeztea, enpresari presioa egiteko, egoeraren ardura hartu dezan eta langile gehiago kontratatu ditzan"

Lagun bat izan nuen Correosen lanean, eta esaten zuen banatzen zuen ia guztia Amazonen paketeria zela.

Enpresa zehatz batzuetako paketeria lehenesten ari da. Gehiena Amazonekoa da, edo Correosekin kontratua duten beste multinazional handi batzuena. Kontratu oso mamitsuak izango direla pentsatzen dut. Pakete horiek lehenesten dira argi eta garbi, edozein banaketa zentrotan ikusi ahal duzu buruzagia zereginak horren arabera banatzen.

Hor ez al dago gatazka bat Correosek eman beharko lukeen zerbitzu publikoaren eta enpresa ikuspegi horren artean?

Posta zerbitzua herritarren eskubidea da, eta Correos eskubide hori betearazteko sortu zen enpresa publikoa: Correos zerbitzu publikoa da, osasun edo hezkuntza publikoa diren moduan, beraz ez du zertan errentagarria izan behar. Hori horrela da legalki, eta Correosek uko egiten dio funtzio hori betetzeari. Ez dut esaten pakete horiek banatu behar ez ditugunik, baina ezin du lehentasuna izan. Posta zerbitzuaren merkatuan lehia handia dago, Correos horretan sartu da eta guztiz alboratzen ari da bere funtsa beharko lukeena.

Ikuspegi merkantilistak langileen lan baldintzei ere eragiten die?

Ez kontratatzeko politikak lan gainkarga inposatzen die langileei. Bertako buruzagiek langileak presionatzen dituzte bi edo hiruren lana egin dezaten, eta buruzagi horiek aldi berean asko estutzen dituzte Madriletik. Giroa presio handikoa da.

Eta soldatak?

Eskandalagarria da. Hamalau urte daramatzagu lan hitzarmena sinatu gabe. Azken hamabost urtetan 200 euro baino gehiago galdu ditugu bataz beste, oinarrizko soldata 1.200 euro garbietan dago gutxi gora behera. Bestalde, kontratu partzial asko egiten dituzte, lanaldi erdikoak, asteburuan soilik lan egiteko...

"Enpresa zehatz batzuetako paketeria lehenesten ari da. Gehiena Amazonekoa da, edo Correosekin kontratua duten beste multinazional handi batzuena"

Zuzendaritza berriak lan hitzarmena berritzeko asmoa iragarri zuen hasiera batean, esperantzaz hartu genuen, baina hasi dira jada tranpak egiten. Hilabete batzuk direla esparru-akordio bat sinatu zuten zuzendaritzak eta sindikatu nagusiek, CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre. Negoziazio mahaira hori eramango dute, beraz ez dago egiazko negoziaziorik beste sindikatuekin. Eta adostu dutena, labur esanda, hitz magikoa da, malgutasuna: urtaroaren eta lan kargaren arabera lanorduak gutxitzeko (adibidez, udan), edo areagotzeko aukera (adibidez, Gabon inguruan); mugikortasun funtzionala, zuzendaritzak nahi duenean langilea postuz aldatzeko; mugikortasun fisikoa, banatzaileak tokiz aldatu ahal izateko. Hori guztia pizgarriak baliatuta inposatu nahi dute: onartzen baduzu soldata osatuko dizute zertxobait, baina bestela jarraituko duzu oinarrizko miseriazko soldatarekin.

Langileek mobilizazio batzuk egin izan dituzue, gehiago egongo dira?

Bai. Batasun sindikal ahalik eta handiena bultzatzen ari gara, borrokan sakontzeko. Euskal Herrian mobilizatuko gara, baina baita Madrilen ere estatu mailako hainbat sindikaturekin batera. LABek bere indar guztiak jarriko ditu langileon, herritarren eta zerbitzu publikoaren aurkako erasoaldi berri hau gelditzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zerbitzu publikoak
Correos enpresa publikoko langileak, Axa aseguru pribatuen komertzial bilakatuta

Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]


Elizondoko osasun etxeko zerbitzuak “ziurgabetasun handia” eragiten diela salatu dute

Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.


2025-05-06 | ARGIA
Beste epai euskarafobo bat, administrazio publikoko langileen euskara eskakizunen kontra

Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


2025-04-02 | Jone Gartzia
Kultur espazioak
Esku pribatua zerbitzu publikoan

Lantegia espazioa, Esperantza liburutegia, Arte Ederren Museoko eta Euskal Museoko lanak, Urdaibaiko Guggenheim proiektua... Ugari dira Bilbon eta Bizkaian kulturaren ikuspegi utilitarista eta pribatizazioa agerian uzten dituzten adibideak. Alde Zaharreko haur eta gazteentzako... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


2025-03-13 | Uriola.eus
Correoseko langileen eskubideak eta zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko eskatu dute

“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.


Bilboko kultur zerbitzuen pribatizazioaz hausnarketa partekatua sustatu nahi dute liburuzainek

Bilboko Udalak zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitzen duela salatu du Bilboko Liburuzainen kolektiboak, besteak beste, kulturari loturiko zerbitzuak. Horren harira, mahai-ingurua antolatu dute martxoaren 3an Bidebarrieta liburutegian, Kulturaren pribatizazioa izenburupean.


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
12 urtetik beherakoentzako doako garraio publikoa EAEra iritsi da: Araba asteartean hasi da eta Bizkaia eta Gipuzkoa otsailean

Pilaketak saihesteko, Euskotrenek aparteko neurriak ezarri ditu Bat txartel pertsonalizatua tramitatzeko. Neurriaren lehen hilabetean, nahikoa izango da NANa edo familia-liburua aurkeztea doako garraioa eskuratzeko.


Eguneraketa berriak daude