Erretzea debekatuko dute haurrak elkartzen diren Ipar Euskal Herriko espazio publikoetan

  • Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.


     

Biarritzeko hondartza. José Sáez

2025eko ekainaren 2an - 12:04
Azken eguneraketa: 2025-06-03 12:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Frantziako Estatuko tabakoaren kontrolerako 2023-2027 programaren markoan kokatzen den neurri honek haurrek aire garbia arnastea bermatzea daukala helburu dio Osasungintza ministroak. Hori dela eta, uztailak 1etik aurrera ezin izango da erre haurrak elkartzen diren hainbat espazio publikoetan: hondartzak, eskola inguruak, autobus geltokiak, parkeak edo kiroldegiak, esaterako. Zenbait espazioetan debekua ezarrita dago jada, halere: Biarritzeko Portu Zaharra hondartza adibidez, tabakorik gabeko gunea izendatu zuten 2015. urtean, Euskal Herriko lehenengoa izanik.

“Haurrak dauden leku guztietan tabakoa desagertu behar da”. Horrela mintzatu zen Catherine Vautrin-ek, Frantziako Gobernuko Lan, Osasungintza, Solidaritate eta Familia ministroa Ouest-France hedabidean. Ministroaren hitzetan, erretzeko eskubidea haurren aire garbia arnasteko eskubidea hasten denean amaitzen da, eta debekua ez errespetatzeak 135 euroko isuna ekarriko du. Hala ere, Frantziako Gobernuak ez du debekua hedatuko ostalaritzako terrazetara, ezta zigarro elektronikoetara ere, azken horien nikotina kantitatea eta zapore aniztasuna mugatzeko asmoa duen arren.

Hego Euskal Herriari dagokionez, Espainiako Gobernuak debekua hedatzeko asmoak dauzka. Esku artean darabilen aurreproiektua onartuz gero terrazetan, unibertsitatetan, igerileku publikoetan eta bestelako aisialdirako aire zabaleko guneetan debekatuko da erretzea.


Haurren zaintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.