Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute, eta hainbat tailer eta hitzaldi egongo dira, baita bizikleten bigarren eskuko merkatua ere.
22. aldiz antolatu dute Bioterra azoka, “bizimodu ekologikoagoa” bultzatzeko topagunea. Irungo Ficoban 117 parte hartzaileren produktu eta zerbitzuak eskuratzeko aukera egongo da, ostiraletik igandera –10:00etatik 20:00etara; igandean, 10:00etatik 19:00etara–. Antolatzaileek berretsi dute erakusmahaietan egongo diren enpresek adituen “hautaketa-irizpide zorrotzak” pasatu dituztela: “Greenwashing edo ‘eko-iruzurra’ salatzeko eta benetan ondo egiten duten horiei ikusgarritasuna emateko konpromisoa du Bioterrak”.
Iragarri dutenez, aurten oliba olio ekologikoa izango da protagonista, baina bestelakoak ere egongo dira: elikadura organikoa, energia berriztagarriak, kosmetika naturala, moda jasangarria, bioeraikuntza eta kontsumo arduratsua.
Azokaren bultzatzaileek gogorarazi dute Bioterra ez dela “azoka hutsa”: “Topagunea, ikasteko espazioa eta inspirazio-iturria da, munduan bizitzeko modu bat eraldatu nahi duten guztientzat”. Horren erakusle da astebururako prestatu duten egitarau zabala, hitzaldi, tailer, eta ibilbide gidatuak dituena, teorikoak zein praktikoak. Esaterako, “Zure eguzki-instalazioa diseinatu” jardueran Tristán Urtizberea adituak erakutsiko du nola diseinatu eguzki-sistema bat pausoz pauso. Egitarau osoa kontsultatu daiteke www.bioterra.ficoba.org web orrialdean.
Ficobako eskaintzaren artean bigarren eskuko merkatua ere izango da, bizikletena, hain zuzen, “berrerabilera sustatzeko” helburuz: “Iazko edizioan izandako harrera ona ikusita, Merka2dasoa berriz izango da Bioterran, Txingudiko Zerbitzuak-en eskutik”.
Bestalde, Klima Azoka ibiltaria ere jasoko du, hainbat karpaz osatutako ibilbide interaktiboa duena: “Dinamika eta jolasen bidez, parte-hartzaileek hausnartu ahal izango dute ingurumen-inpaktuaren eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoen inguruan”, argitu dute.
Bioterrako eskaintza guztiaz gozatzera animatu dituzte herritarrak, eta gogorarazi dute informazio guztia webgunean topatu daitekeela. Bertaratzeko garraio publikoa erabiltzera dei egin dute, Ficobak Euskotren geltokia baitu (Ficoba-Irun). Bestela, doako aparkalekua ere badagoela adierazi dute.
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin dituena. Baina bada Euskal Herrian banana ekoizten duenik ere. Hori gutxi ez eta... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Baratzezainak asko daude, baina oso gutxi dira barazkiekin kontserbak egin eta merkaturatzen dituztenak. Ekoizpena eskuz jasotzen denera mugatzen dutenak, are gutxiago. Ana de la Mazak produktuak etxean ekoizten ditu eta hauekin kontserbak egin, ondoren merkaturatzeko. Bere... [+]
Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak Guatemalara kazetariekin antolatutako bidaian egon da Leire Artola ARGIAko kazetaria. Bidaia horretan bertatik bertara ezagutu ditu Guatemala kolonizatzen jarraitzen duten proiektu estraktibisten esperientziak. Enpresa multinazionalek... [+]
Jende askok gosaltzen du ahuakatea: “koipe ona” delakoa asko dauka, kolesterola murrizten du eta aberatsa da fibra, potasio, azido foliko eta beste hainbat elementutan. Fruta exotikoa da, Mexikokoa jatorriz eta handik inportatzen da. Baina ez gara Mexikora joango:... [+]
Baso eskolen kontzeptua Danimarkan sortu zen 1950eko hamarkadan. Gurean Ekogunea izan zen 2016an baso eskolen proiektua martxan jarri zuena. Pandemia garaian baso eskola kontzeptua indartu egin zen eskoletan aire librearen eta mugimenduaren onurak agerian geratu ziren-eta. Urte... [+]
Bioaniztasunaren galera da Lur planetak duen krisi ekologiko handietako bat. Hona datu batzuk: urtero 27.000 espezie galtzen dira giza jardueraren erruz. Landareen %12, hegaztien %11 eta ugaztunen %25 berriki desagertu dira edo desagertzeko zorian dira. Gaia lantzeko gonbidatu... [+]
Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserriko baratzezain gaztea da eta Mattin Jauregik elkarrizketa egin dio baratzean bertan. Beste lan batzuk ezagutu ostean, duela 10 urte ekin zion Intxaustik profesional modura baserriko langintzari eta orain bere anaia batu da... [+]
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 310.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]
Arabako Mahats-bilketaren Jaiaren XXIX. edizioa ospatu dute Moredan, igandean. Egun batzuk lehenago, ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak agerraldia egin zuen, Arabako ardogintzak bizi duen “krisi larriaz” beste behin ohartarazi, eredu aldaketa exijitu, eta... [+]
Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.
Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Blokeoa dela eta, Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso pobretuarekin. Nola elikatu... [+]