Arrazakeriaren eta pobreziaren aurrean “ardura” hartu eta erreminta berriak garatzera deitu du Gasteiz Anitzak

  • Dozenaka eragilek babestutako agerraldi jendetsuan, kezka agertu du auzoetan mezu xenofobo eta baztertzaileak indartzen ari direlako herritarren artean. Herrigintzak “zailtasun eta erreminta falta handia” duela uste dute, baina gatazkei elkartasunetik eta saretuz erantzutera gonbidatu ditu gasteiztarrak.

Gasteiz Anitza

2025eko ekainaren 02an - 07:58
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Agerraldia larunbat eguerdian egin du Gasteiz Anitza ekimenak, Errota auzoan, eta ez kasualitatez. Ikasturte hasieran delinkuentziaren aurkako mobilizazioak piztu ziren auzoan, abandonatutako lonjetan bizi ziren gazte migratzaileak kanporatzea eskatuz. “Ezinegona sortzen zigun pobreziaren bazterretan aurkitzen ziren auzokideak auzotik bota nahi zituzten mezuak bere kaleetan zehar ikustea”. Orduan hasi ziren elkarrekin lanean hainbat pertsona eta eragile –aurreko urteetan ildo beretik egindako lana ere baliatuta–, “egoera honek dituen erpin guztiak” aintzat hartu eta “auzokideon arteko elkar ezagutza” sustatzeko. Ordutik, adierazi dute, hiriko 30 eragile baino gehiago batu dira helburu komunera: “Auzoak trebatzea auzoko arazoen konponbidean. Ez dagoelako sare lana bezalakorik gure komunitateetan eragiteko”. Rosabel Argote-k eta c-ek egin dituzte bozeramaile lanak, azken horrek euskaraz.

Pobrezia eta arrazakeria gora

Diagnostiko gordina egin du Gasteiz Anitzak prentsaurrekoan: hirian, batetik, “geroz eta pertsona gehiago daude kale gorrian, muturreko pobrezia egoeran, eta instituzioek ez dute baliabiderik ematen egoera honi aurre egiteko”; bestetik, errefuxiatu eta migratzaileekiko “ gero eta beldur eta gaitzespen handiagoa dago”.

Bazterkeri mezuak “ohikoak” bilakatu direla salatu du Altnkirchek. Zehazkiago, azpimarratu du gazte migratzaileen aurkako arrazakeria “biderkatu” dela, eta Aranan aurreikusita dagoen errefuxiatuentzako harrera zentroa “gorrotoa bultzatzeko kanpaina politikoen fokuan” jarri dutela. Eskuin muturra mezu horiek “hauspotzen” ari dela salatu du ekimenak, eta zenbait hedabide “arduragabekeria osoz” ari dela etengabe hori guztia “elikatzen”.

Eredu bat indartzen ari da, adierazi dute, “egoera larrien aurrean soilik Poliziaren esku hartze gehiago eskatzen duena eta eskubideen urraketei entzungor egiten diona”.

Elkarbizitza sustatu eta ardura hartu

Horren guztiaren aurrean “praktikan” beste eredu bat jartzeko asmoa agertu du Gasteiz Anitzak, eta batzeko gonbita egin dei gasteiztarrei.

“Elkarbizitzan jarri dugu abiapuntua” adierazi du Altnkirchek, eta hori lortzeko tresna nagusia “elkartasuna” dela ziurtatu. “Jakin badakigu, bizikidetza arazo larriak sortzen dituen egoerak ematen direla. Uste sendoa dugu auzokideok ardura hartu behar dugula gure auzoetan ematen diren arazo anizkoitzen konponbidean”, azaldu du. “Ez gara poliziak, ezta epaileak ere. Ez dugu sartu nahi zer den legala edo ilegala eztabaidan. Gu auzokideak gara eta rol horretatik mugituko gara”.

Alina Altnkirch oharra irakurtzen. Argazkia: Gasteiz Anitza

“Berdin digu non eta noiz jaio garen, Gasteiztarrak gara. Auzokideak gara”, azaldu du ekimenak, eta auzokideen artean “konfiantza zubiak” eraikitzeko “bitartekaritza komunitarioa” erreminta baliagarria dela defendatu. Horrela egin zioten aurre urte hasieran, hain zuzen ere, Judimendin sortutako gatazka bati, erreportaje honetan sakon azaldu genuen moduan. “Ez dugu konponbidea eman, baina denon artean ekarpena egin dugu norabide on batean", adierazi zioten prozesuan inplikatutako solaskideek ARGIAri.

Fokua herritarrengan eta herrigintzan jarri dute, baina erakundeei exijitu diete beren ardurak betetzea. Gasteizko Udalari, Arabako Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari “zerbitzu sozialen sare zabal eta eraginkorra” bermatzeko eskatu eta salatu dute behartsuenentzako zerbitzuak “kolapsatuta” daudela baliabide faltagatik. Udaleko elkarbizitza eta anistasun zerbitzuari eskatu diote gatazken aurrean eta aurretik “gizarte kohesioa” elikatu dezala, “palteamendu praktiko eta gauzagarriekin”.

Bide berriak arakatu

Gasteiz Anitzaren ustetan, ez da onartu behar “ohikoak”bilakatzea “kalean edo abandonatutako lonja eta lokaletan bizi diren pertsonen aurkako jarrera” ezta, “babesa eskatzen duten errefuxiatuen aurkako diskurtso xenofoboak eta arrazistak normalizatzea”. Horren guztiaren iturburua “pobrezia, arrazakeria eta bazterkeria” daudela ziurtatu du Altnkirchek.

“Eskuin muturraren mezuak indarra irabazten doazen testuinguruan herrigintzatik zailtasunak eta erreminta falta handia dugu”, aitortu dute, baina egoera iraultzera deitu dituzte Gasteizko eragile eta herritarrak, “tresna berriak ikertu eta bide berriak jorratzera”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
'Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak'

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Arrazakeria, eskuin muturrerantz arrastatzen gaituen korronte zabala

Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Boubacar Diouf: "'Manteroa' izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe"

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Irunen eskuin muturreko "auzo patruilak" sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Agharas elkarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak "irain arrazistak" gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


Eguneraketa berriak daude