Bideoak automatikoki katalanez azpititulatuta

Vilaweben aurkitu dugu notizia. Google eta YouTubek abian jarritako sistemaren arabera 40 bat hizkuntzatara automatikoki itzuli daitezke bideoak, webguneak eta testuak ere bai. 40 hizkuntza horien artean daude ingelesa, txinera, hindia eta baita katalana ere. Aurki galegoa ere izango da zerrendan. Vilawebek YouTuben zintzilikatuta dagoen Obamaren bideo baten adibidea jarri du, erakusteko nola jarri dizkioten katalanezko azpitituluak. Beste hainbeste egin du egunkariekin, New York Times txineraz irakur daitekeela erakutsi du eta Aljazeera katalanez. Katalanak muturra sartu du 40 hizkuntza horien artean, eta orain, webgunean bertan diotenez, itzulpenak onak izatea lortu behar da, akatsak nabariak baitira.

Eguneraketa berriak daude