2009. urteko errepasoa

Xabier Paya
Iñigo Azkona
I

Bi mila eta bederatziko
azken hileak 12,
urte honetan izan ditugu
makina bat gertakari:
martxo aldera Euskadi
ez zen ba kalera jalgi
aukeratzeko nor izango zen
denon lehendakari?
Prentsan argazki ugari
egin zizkioten hari,
beti besotik helduta haren
andre Begoñari.
 
II

Maiatzerako Gazako franjan
azken bultzadatxo batez
NBEak azaldu zuen:
“biak ezin bada, bat ez”.
Olmert joan zen negarrez,
Abbas zapia dandarrez,
eta bakea sinatu zuten
luzerako ustez...
Han ere, Realean lez,
ibiltzen dira aldrebes,
presidenteak kentzen dituzte
arazoen ordez.
 
III

Ustekabean mundu osoak
ahaztu zuen Israel,
Kubako giro beroa kolpez
gelditu zenean epel:
gaixo, bihotz eta gibel,
uztailean hil zen Fidel,
heriotzaren komunismoak
ezin egin ustel;
anaia ordezko itzel,
“berriraultzaren” koronel,
Raul, ordea, ez zen suertatu
uste bezain fidel.
 
IV

Abuztuaren 4an, jaiegun
handi bat balitz bezela,
Kepa Junkerak bere egin zuen
Kursaaleko pasarela.
Bere ondoan zuela
famatuen karrusela,
kanturik kantu osatu zuten
kontzertu itzela:
Ana Belenen estela,
Miguel Boséren batela...
Arazoa da estreinaldira
inor joan ez zela.
 
V

Azaroaren 22an
guztia zen negargura:
ekonomiak egonkortu du
beldurraren diktadura.
Munduaren kalentura,
iritziaren zentsura,
abendurako kapitalista
bihurtu zen Kuba.
Berri denetan tristura,
okerrena zein dugu ba?
Obama hiltzen saiatuz hil zen
mutil zuri hura.
 
VI

Euskal Herriko bertsolarien
final handia da bihar
BECen berriro batuko dira
eliteko zortzi izar.
Zabaldu da zenbait marmar
Egaña nekatu samar,
ez omen dela izango berriz
txapeldun berri-zahar...
Hori bai ona, kar, kar, kar...
Dena ez da sinetsi behar,
etorkizunaz mintzo direnez
ezin fidatu lar.
 
Doinua: “Langile baten semea naiz ni”.

Azkenak
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude