Post jakintza (?)


2008ko abuztuaren 03an
Juanjo Olasagarre
Judit Fernandez
Bai, Ur, gustatu zait yurta-ren sinbolismoa, baita garenari buruz dizkiozunak ere. Bai, gu ere ez gara inozenteak, eta esanak esan, paso egiten dugu inperiotik ez datorkigunaz, edo zuhurrago esanez, horretara paratuta bakarrik ihes egiten diogu inperioaren oldarrari, aisian, abaroan inperioak eramaten gaitu. Azken bolada honetan nire burua ernegatzen didan zera bat badut: denbora. Garaikideegia naizela, alegia. Nire lur eta denborari lotuegia nagoela esan nahi dut eta bestelakoa izatea gustatuko litzaidakeelako nahia-edo darabilt buruan, ardura gehiegirik gabe, egia esateko, berrogeiak beterik baititut eta aspaldi onartua dut nolakoa naizen.
 
Nik ere, Ur, postmodernitatearen beste irudi bat ikusi dut egun hauetan, edo hala interpretatu dut. Zurea baino gaiztoagoa da, halere. Bada Israelen Tsafat deitzen den herri bat non Isaak de Luriaren itzalera bildu baitira judutar deboto pila bat. Isaak de Luriak Errege Katolikoak atzerriratutako ama zuen rabinoa izan zen, mistika judutarraren sortzailea eta ondorengo judutartasunean eragin handia izan duena.
 
Egun hauetan herri horretan gabiltza, hasidimez inguraturik. Badakizue kiribil bana belarritatik behera, traje eta sonbreiru beltza, alkandora zuria, errezo oihalaren txintxilikarioak agerian gerri parean, bizar luzeak askok, izugarrizko musika ozena darion furgoneta bat dago plaza parean, etengabe ailegatu eta alde egiten duten turisten autobusez inguraturik.
 
Iragan garenean erreparatu diogu bi hasidim gazte direla barnean daudenak, buruak (eta kiribilak) mugituz dantza eta dantza. Furgonetako letra hebraitarren artean rabino baten argazkia dago, besoak jasota munduari oihuka ari bailitzan. Gure gidari arabiarrari galdetu diogu zer dioen kantak eta nor diren bertan erdi dantzan ari diren bi mutilak: “Rabino horren jarraitzaileak dira eta kantak Lur Saindua haientzat dela dio” esan digu gidariak.
 
Gero jakin dut Luriaren mistikaren altzora herri mistikoa izan dela Tsafat hau Berpizkundetik hona. Eta milaka izan direla inguratu diren judutar fededunak, Israel sortu denetik gainera gobernuak pagatzen omen die bizimodua. Torah-a aztertu, eta noizean behin kafea hartzera plaza txukunera biltzean datzana.
 
Horretan, nongoak garen galdetu digu hasidim amerikarrak. Bera Brooklyngo judutarra izanik, gurasoek federik erakutsi ez ziotenez fedearen bila etorri omen da hona. Esaten didan guztiari new age kutsua hartu diot: fedeak salbatu duela, Biblian dena dagoela, espiritualtasuna, mundua ona dela, The Holy Land, denok garela anaia-arrebak. Enyaren kanta bat ematen du denak.
Ni rabinoa banintz eta mutil amerikarrak benetako mistikoa izan nahiko balu oso argi daukat zer eskatuko niokeen: zoaz lehendabizi bost urtez Afrikara, txiroak laguntzera, sartu gero etxe horretan eta irakurri ahal dituzun liburu guztiak (hizkuntza guztietako literatura gomendatuko nioke) hartu ondoren Biblia eta bota beste bost aztertzen. Orain prest zaude mistika judutarrarekin hasteko (esan beharrik ez dago, ez dut ideiarik ere mistika judutarraz). Horretan beste hamabost urte emanen ditugu. Orain prest zaude mistikoa izateko.
 
Paulo Coelho gehiegi dabilenez munduan, uste izaten dugu mistika eta filosofia pitin batekin, istorioak kontatzeko xamurtasun amini batekin nahikoa dela munduari buruzko ezagutza osoa eta betea jasotzeko. Ez da egia. Ezagutza oso bide labaina da, mutil amerikarrak jakin beharko luke, edo bestela norbaitek adierazi.
 
Uste hori da postmodernitateak ekarri diguna, ezagutza lighta, alegia. Baina jakintsua izatea oso gauza serioa da, lan asko egin behar da, nekeza da, sufritu egin behar da. Niestzchek, hala ere, Sokratesen filosofiari buruz ari zela bestela uste zuen: gure betebeharra ez dela jakintza baizik eta bizitza. Eta horrek ere lana eskatzen du, izugarria.

Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


CAF Palestinan eraikitzen ari den trenbidearen bigarren fasea hasi izana salatu dute

Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.  


Eguneraketa berriak daude