Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.
Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak adierazi du Palestinako tren proiektua "errealitate kolonial berriak inposatzeko eta hiria pixkanaka anexionatzeko politika sendotzeko" ahalegin nabarmena dela. Esan du proiektua ez dela garraio-instalazioen hobekuntzaren helburupean egiten, baizik, kokalekuen arteko komunikazioa errazteko.
Israelek Palestinan ezarri dituen kokalekuak nazioarteko araudiaren kontrakoak direla, eragile askok salatu dutenez, eta CAF euskal enpresa eraikitzen ari den trenak kokalekuen finkapena elikatu besterik ez duela egiten salatu dute. Batzordeari jarraiki, trenak "asentamendu-proiektuari mesede egingo dioten aldaketa demografiko eta geografikoak inposatzen ditu", eta horrek guztiak Israelek duen "okupazioaren kontrola" indartzen du, batzordeak salatu duenez.
Bide horretatik, CAFek duen erantzukizuna eta horrekiko Espainiako Gobernuak duen jarrera deitoratu du. CAFi legez kanpoko proiektuan parte hartzea egozten dio, "25 urte luzez" beharrezko hornidura eman baitu, eta horrek "herri palestinarraren eskubideen urraketan lagundu" duela salatu du.
Espainiako Gobernuari bere jarrera berresteko eta neurriak hartzeko eskatu dio. Espainiak Palestinako Estatua aitortu zuen nazioartean, ondorioz, erabaki horretan berresteko eskatu dio batzarrak: Palestinako Estatuaren alde egotea, baina CAF enpresaren trenbidearen aurrean ez ikusiarena egitea, kontraesana da bere arabera. Eta beraz, Espainiako Gobernuak enpresa erretiratzeko "berehalako" neurriak hartu beharko lituzke bere ustez.
"Espainiako Gobernu eta herriak Palestinako eskubideen alde duten jarrera" aintzat hartzen duela adierazi du, baita "justizia lortzeko eta Israelen okupazioari amaiera emateko egindako ahalegin guztiak" ere.
"Herri juduaren aberri historikoa"
Israelek jakinarazi du Israelek 22 kokagune berri ezarriko dituela Zisjordanian. Defentsa Ministro Israel Katzek adierazi du erabakia "estrategikoa" dela. Israelen "segurtasuna" bermatzea eta "ekialdeko ardatza indartzea" ere aipatu ditu ministroak; baina arrazoirik nagusiena "Palestinako estatuaren sorkuntza eragoztea" dela azpimarratu du. Finantza Ministroak Bezalel Smotrich-ek, berriz, arrazoi teologiko-historikoak erabili ditu kokalekuak justifikatzeko: "Herri juduaren aberri historikoaren parte diren lurrak dira", eta ez "besteen lurrak".
Palestinako Aginte Nazionaleko bozeramaile batek mendebaldeari esku hartzeko eskatu dio, baita Hamasek ere: NBEri eta mendebaldeko herrialdeei "berehalako neurriak" hartzeko eskatu die, eta, "gaitzespen adierazpen hutsetatik haratago" joan behar dutela, "praktikoak" izan behar dutela, adierazi du antolakundeak.
NBEk ezarritako nazioarteko araudiari jarraiki kokaguneak –1967tik Israel legeztatzen saiatu den horiek– legez kanpokoak dira, baina erakundeak ezartzen dituen ebazpenak ez dira lotesleak eta Israelek bere ekinbidea jarraitu dezake. Osloko Akordioak (1993) sinatu zirenetik Israelek ez ditu orain bezain beste kokagune ezarri.
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]
Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda.
Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]
NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize, eta horien arduradunak eta goi karguak ikertzeko eskatu du.
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]
CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]
Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.
Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]
Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatu zuen protesta, CAFek "palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatzeko". Berriz exijitu diote enpresako zuzendaritzari ez dezala parte hartu Jerusalemen tren arina eraikitzeko proiektuan.
Asteartean deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.