Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

  • Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko berrirakurketa bat, eta askoz gehiago, herri baten, bertako biztanleen eta haien hizkuntzaren erretratu hunkigarri bat.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko maiatzaren 30ean - 10:46
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Artazu herrian filmatutako laburmetraia da. Mañeruibarreko 124 biztanleko herria da, Nafarroako erdialdean dago, udalerria ere bada.

10 minutuko laburmetraiaren egilea, kamera eta zuzendaria da Oskar Alegria. Protagonista nagusiak Artazuko ni lagun dira, Uxue Prieto eta Manel Senero, baina laguntzaile izan dituzte Artazuko Euskaraldiaren koordinatzailea (Enara Txamorro) eta beste hainbat herritar.

Kameo bana egiten bi nafar ospetsu ere bai, ez dizuegu esango nor. Ikusi:

 


Euskaraldia kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 9
Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...