Egunero ohetik altxatu eta badut harridura agertzeko arrazoirik. Eta horretarako zer hobe egunkarietako orriei begirada bat ematea baino. Baina hauei erreparatuta eta gero, galdera bat etortzen zait burura: zein ote da hurrengoa? Izango al da harritzeko motiborik? Non dago listoia? Beharbada ez dago, gizakiak ez duelako mugarik, onerako zein txarrerako. Edo badago beste motiborik: ea nork botatzen duen handiena, eta horretarako ez dugu behar AHTrik; oraindik gai baikara ibiltzeko kostako trenean. Eta zerrendari erreparatuta, batzuk aipatze arren, besteak beste, euskal taldeko futbolari batek dioena: “Taldeko fitxa batzuk ez daude urruti langile arrunt batenetik”; edo euskal politiko ohi batek bere kargu berria hartu berritan –enpresa handi baten zuzendaria–: “Hau herria zerbitzatzeko beste modu bat da”; edo hainbat idazle, pentsalari, eta beste hainbat espainiarrek, espainiera hizkuntza arriskuan ikusten dute Estatuko beste hizkuntzen artean. Eta ni beti harro espainiera dakidalako, eta beste hizkuntzetan trebatzen naizelako! Hori bai. Espainiako futbol taldea Castellanatik zeraman autobus dotoreak horrela zioen: impossible is nothing. Au revoir.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.