Munduari biraka

  • Sevilla (Espainia), 1519ko abuztuaren 10a. Lehen aldiz munduari bira emateko espedizioa abiatu zen. Juan Sebastian Elkano bertan zen, noski, baina ez zen euskaldun bakarra.

Juan Sebastian Elkano
Juan Sebastian Elkano

Martin Goitisolo Bakioko semeak ere Magallanesen espedizioan parte hartzeko izena eman zuen. Bidaia hasi eta 38 egunera, Goitisolo matxinatu egin zen, beste hainbat marinelekin batera. Bakiotarra buru zuen taldeak itsasontzietako bat hartu zuen eta munduari bira emateko abenturari uko egin zioten. Hurrengo bost urtetan piraterian aritu ziren.

1522ko irailean, espedizioak Borneoko artxipelagoan egin zuen geldialdia, hornigaiak lortzeko asmoz. Marinel talde bat lehorrera jaitsi zen; horien artean zen Juanes Urrutia euskalduna. Beharrezko zuten guztia bildu ondoren, marinelak ontzietara itzuli ziren eta, berehala, espedizioak aurrera egin zuen. Bidean, Urrutia falta zela konturatu ziren. Euskaldunak, nonbait, paradisu hartan geratzea erabaki zuen. Ez zuten inoiz haren berririk izan.

Goitisolo eta Urrutia ez ziren historian sartu, Elkano bezala. Baina getariarrak ere, bizi zen artean, ez zuen lortu bere balentriak merezi zuen saria. Sari ekonomikoa ez behintzat. Juan Sebastian Elkano 1526an hil zen, Ozeano Barean, eskorbutuak jota. Hamar urte geroago, Elkanoren amak Catalina del Puertok, munduari bira emateagatik semeari agindu zioten soldata erreklamatzen jarraitzen zuen. Eta 1567an Elkanoren iloba Francisco Gainza oraindik Espainiako koroarekin auzitan zen, osabarekiko zorrak kitatu ez zituztelako.

Elkanoren heriotzaren lekuko, besteak beste, Andres Urdaneta ordiziarra izan zen. Ez dakigu koroak Elkanorekin zituen zorren berri ba ote zuen. Baina edukitzekotan, horrek ez zion nabigatzeko gogorik kendu. Hamar urte geroago, 1536an, munduari bira eman zion bigarren espedizioak Andres Urdaneta izan zuen buru.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
"Euskal Herri dekoloniala" aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


'Sin Límites' edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
"Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan"

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


Eguneraketa berriak daude