Mahaikideak

Juan Luis Arexolaleiba, AED euskara elkartean eta Emun-en lanean aritua. Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen 1964an eta bertan bizi da. Geografia eta Historia lizentziatua da. Urte askotan euskararen inguruan aritu da lanean. AED (Arrasate Euskaldun Dezagun) euskara elkartean zazpi urtez aritu zen dinamizatzaile. Arrasateko Udalean sei urtez zinegotzi izan zen. Azken hiru urtetan Emunen aritu da, lana euskalduntzeko kooperatiban. Orain kooperatibagintzaren gizarte erantzukizunarekin zerikusia duen proiektu batean hasi da lanean.

Iñaki Arruti, Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuko arduraduna. Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jaio zen 1966an eta bertan bizi da. Ikasketaz biologoa da. 1988tik Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuko arduraduna da. 1991n, Lasarte-Orian Ttakun Kultur Elkartea sortzen ibili zen eta zuzendaritzako kidea izan da 2004ra arte. Topagunearen (Euskara Elkarteen Federazioa) sorreran aritu zen 1996an. 1996tik 1999ra Euskararen Aholku Batzordeko kidea izan zen. Hizneteko irakaslea da berau sortu zenetik.

Karmen Irizar, Topaguneko lehendakaria. Azkoitian (Gipuzkoa) jaio zen 1973. urtean eta bertan bizi da. Euskal eta Ingeles Filologiak ikasiak ditu. Gaur egun irakaslea da Azpeitiko Iraurgi ikastetxean. Azkoitiko Maxixatzen euskara elkarteko sortzaileetakoa da eta sortu zenez geroztik lehendakaria. Topaguneko zuzendaritzan dago 2003az geroztik eta federazioaren lehendakaria da 2006. urteaz geroztik. Euskadi Irratian Arratsaldekoa irratsaioan kolaboratzen du astero.

Amaia Miner, Arkitektoa eta Doberako kidea. Andoainen (Gipuzkoa) jaio zen, 1975ean eta Hernanin bizi da. Arkitekturan lizentziatua da eta gaur egun Zarauzko Udaleko arkitektoa da. Hernaniko Dobera euskara elkartean urteak daramatza. Gaztetxo zela gerturatu zen eta 2001ean elkarteko zuzendaritzan sartu zen. 2007ra arte lehendakaria izan da.

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 29a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude