«Hauteskunde-barrutien ereduak suntsitu egiten du IU-EB»

  • Donostia, 1948. Familia antifrankistan jaioa. Madrilen ikasten ari zela, 18 urterekin, hasi zen politikan: PCn. Filosofian eta Letretan katedraduna da. EBko kidea. Kongresurako hautagaia EB-Berdeak-en izenean. Europako Ezkerreko Alderdian ari da. Senataria izan da azken legealdian. EAEko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Herritarren Partaidetzarako zuzendaria da. Duela lau urte irakaskuntza utzi zuen politikan buru-belarri aritzeko. Ez da erabakiaz damutu. Politikagintza pasioz bizi duela antzeman diogu. Bi semeen ama da, eta amona berriki.
Isabel Lopez Aulestia
Isabel Lopez Aulestia, Ezker Batuko kideaMaddi Soroa
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
“Frankismoan komunista nintzen eta hala sentitzen naiz gaur egun ere. Oso gustura nago EBn. Sistema demokratikoan ari gara, baina mundu injustu batean bizi gara. Kultura, arraza, nazio edota erlijio diskriminazioak bizirik daude. Ezkerrekoa eta komunista izatea ia-ia behar morala da niretzat” adierazi digu Isabel Lopez Aulestiak.

Komunismoaren utopia aipaturik, irri egin digu eta pasadizo hau kontatu: “Komunismoa datorrenean aberatsei dirua kenduko diete, baina karrera ez. Ikasi, ikasi... esaten zigun gure aitak”.

Emakumearen rola politikan izan dugu hizpide segidan: “Ez naiz karguen zereginean diskriminatua sentitu, baina emakumeok ez gara gizonak bezain lehiakorrak, ez ditugu euren anbizioak. Gizonek zerrendaburu izateko borrokatzen dute, gu aldiz apur bat kokiltzen gara”. Generoen biolentzia, berriz, saminez darama: “Emakumeon emantzipazioak bide egin du eta gizarte matxista honek ez du onartu. Emakumeen hilketak borrokaren eta eskubideen prezio ankerra dira”.

Zer iritzi duzu bukatu berri den legealdi honetan Zapaterok burutu duen politikaz, ezkerreko ikuspegitik.


PPren eskutik espero genuen legealdiarekin alderatuz gero, Zapateroren gobernuaren politika positiboa izan da. Zapaterok gehiengo osoa lortu ez zuenez, noraezean ibili ostean, ezkerrera jo zuen sostengu eske. Laguntza horri esker legealdiaren lehen bi urteko politika emankorra izan zen: homosexualen ezkontza, berdintasuna eta dependentziaren legeak berritu zituen. Oroimen Historikoaren Legea ere onartu zen azkenik. Ni harro nago horietaz guztietaz, lege horien eztabaidan –Senatuan– parte hartu nuelako. Legeon osagai aurrerazaleak IUk proposatu zituen eta PSOE estutu zuelako onartu dira. PSOEk legealdiaren erdialdean zentro alderako bira eman zuen ordea. Alderdi nazionalisten sostenguarekin gobernatzea errazago zuela pentsatu zuen nonbait.

Bira hark ez zuen ezer berririk ekarri, ordea. Kataluniako esperientzia eta EAEkoa ez dira emankorrak izan.


Esperientzia zapuzgarriak izan dira, Kataluniako Estatutuaren porrota lekuko. Zapateroren hitzak esperantzagarriak izan ziren: “Kataluniako Parlament-etik datorrena onartuko dut” esan zuen. Estatutu berria ordea Artur Mas-en eta bere artean desitxuratu zuten Moncloan. Zapaterok, halaber, Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu Berrirako Plana ez zuen ezta begiratu ere egin. Ondorioa: PSOEk zein PPk bat egiten dute gai honetan.

Bake eta normalizazio prozesua ere ezagutu dugu legealdi honetan.


Baita porrota ezagutu ere. Gizarteak oraingoan prozesua aurrera aterako zela sinestuta zegoen. Zapatero ausartagoa izan balitz zer gertatuko zen ezagutzea gustatuko litzaidake, baita ETAk aurrera egiteak zentzurik ez zeukala ulertu balu ere. Ez naiz menturatzen esatera non egongo ginatekeen... ETAk ez du onartu borroka armatuaren amaiera iritsi dela, ez du ulertu ezta ere jarraitzeak sufrimendua besterik ez duela ekarriko. ETAk bere helburua Euskadi Independente eta Sozialista dela dio. Bere bideak ez duela hartara eramango ez ohartzea ere.

Martxoko hauteskundeak irabaziz gero benetako Zapatero ikusiko dugu, esan du Andoni Ortuzar jeltzaleak.


Zapaterok aldiz, ETA arras garaitu beharra dagoela dio. Elektoralismo hutsa egiten ari da. Ondo bidez, Zapatero berriz ere saiatuko da bake prozesua bideratzen, ez saiatzea arduragabekeria litzateke eta. PPren presioak beldurtzen du orain, biktimen inguruko PPren demagogiak. Irabazten badu saiatuko da, Aznar ere saiatu zen. Besterik da saiatzeak zer kostu politiko ekarriko dion. Auzia alde guztientzako modu egokian konpontzea da benetan zaila.

Nola ikusten duzu IU, PSOEren eta PPren bipartidismoaren artean.


Ezkerra oso egoera zailean dago, hemen eta Europan. Hauteskundeetako emaitzak ez dira inon faboragarriak ezkerrarentzako. IUk ere egoera hori nozitzen du. Gainera Espainiako Estatuko hauteskunde sistema oso kaltegarria da guretzat, ez da egokia minorientzat. D’Hondt legea jotzen da horren erruduna, baina hori baino gehiago da. Hauteskunde-barrutien ereduak IU eta EB zeharo suntsitzen dituzte. Barrutiak probintzia mailakoak izan ordez, autonomien mailakoak balira, boto kopuru berarekin lau diputatu izatetik hogei izatera pasako ginateke. Bi alderdi nagusien sisteman ezkerrak zailtasunak ditu bere eredua gizarteratzeko. Sistema injustua dela diote denek, baina inork ez du ezer egiten berau aldatzeko.

IUk zaila du muga hori gainditzea.


Ezkerreko eta IUren botoemalea hagitz zorrotza da. Erraz gogogabetzen da eta horrek kalte egiten digu. Euskal Herrian nahiz Estatuan jende askok faltan hartzen du ezker eraldatzailea halere: aberastasuna partekatuagoa, ingurumenaren kudeaketa zehatzagoa, zerbitzu sozialen hobetzea eta hezkuntzaren sistema laikoa hobesten dituena. Ezkertiar hauen botoen parte handiena ez doa alderdi sozialistara, baina hedabideen eraginaren bitartez –IUri izugarrizko egurra ematen diote– eta gure kontraesanak tarteko, ozta-ozta ibili gara boto horiek geureganatzeko. Hori duzu gure boto esparrua eta berau bereganatzea erronka.

Zer balorazio egiten duzu EAJ, EA, EB eta Aralarren arteko EH Bai izeneko koalizioaren inguruan gertatuaz?


Na-Baik arrakasta izan zuen eta Aralarrek bide bera urratu nahi zuen; [EAJko] Egibarrek ere eredua landu nahi zuen, antza. Baina, bistan denez, Nafarroan EAJ gutxiengoa da, eta EAEn berriz guztiz hegemonikoa. Gu Bizkaiko EAJk ez zuela ekimena begi onez jo ohartu ginen eta EAJ bizkaitarrak pisu handia du alderdian. Proposamena zabaldu zenean guk ez genuen Aralarren eta EAren gogoa agertu, noski. Gauza bat da bakarka joatea eta ondoren koalizioan gobernatzea. Hauteskunde hauetarako koalizio hain zabala osatzea ia-ia ezinezkoa da.

Aralarrekin ere ez da osatu koalizioa.


Foru aldundietan izan genituen emaitzak ikusita, biziki sentitzen dut koalizioan joan ez izana. Emaitza hobeagoak lortuko genituzke, dudarik gabe. EB eta IU ezkerra batzeko asmoz sortu ziren. Alderdien pisua arinduz, programak batzen joatea da gure apustu estrategikoa. Akordio eza bidean izandako eten bat bezala hartu behar dugu.

Zerrendaburuak partekatzea ez da erraza, antza.


Aralarrek zerrendaburuak partekatu nahi zituen eta horretan erratu da. EBk Gipuzkoan zerrendaburua gurea izan, eta aulkia lortuz gero proportzionalki partekatzea proposatu dio. Lehen hiru urteetan EBk ordezkatuta eta gero Aralarrek. Araban zerrendaburua berea izatea nahi zuen, baina zertarako balio dio Aralarren hautagaia burua izateak, argi badago lortuko ez duela?

Gipuzkoako diputatu izateko aukera ikusten duzu EB-Berdeak-en izenean?


PCren eta IUren izenean hautagai izan nintzen behiala. Ilusionatuta nago. Aukera dudala pentsatuz ekinen diogu kanpainari. Jakina, hauteskundeen testuinguruak eragingo du.

Ezker abertzaleko EHAK eta ANV legez kanpo geratzeak eragingo du. IUren kasuan zehazki?


Ez dakit, orokorrean, nola eragingo duen ezker abertzalearen edozein aukera legez kanpo geratzeak, edonola ere boto hori ez da EBra etorriko. Kontua da boto baliogabetu hori abstentziora edo beste alderdi batera joango den. Horrek eragingo du EBren diputatua lortzeko aukeran.

Egoera latz hau behin eta berriz errepikatzen da. Zer iritzi duzu?


Egoera ikaragarria da. Indar politikoak legez kanpo uzteari buruzko EBren iritzia ezaguna da. Zer lortzen da milaka pertsona hauteskundeetatik kanpo utzita? Horregatik ez dira beren ideiak aldatzen, aitzitik, errepresioaren ondorioz gotortzen dira. Egoera PSOEren interesen ondorioa da neurri batean, egoera interes elektoralei lotuta dago. Udal hauteskundeetan herri batzuetan zerrendak legez kanpo geratu ziren, bestetan ez. Azken urteotako hauteskundeak Espainian gobernatzen duen alderdiaren nahiaren arabera jokatzen ari dira, zoritxarrez.

PSEk aldiz, egoera Eusko Jaurlaritzan dauden alderdi abertzaleei ondo datorkiela esan ohi du. EB berauekin gobernatzen ari da koalizioan.


Baita zera ere! PSEko Rodolfo Ares bozeramaleak “hauteskunde hauetan Euskadin jokatzen dena Zapatero edo Raxoi gobernuburu izatea da” esan du. Hara, hori ere entzun behar izatea. Euskadin ez da Espainiako presidentea jokoan inoiz izan. Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa edota Extremaduran bai. Euskadiko emaitzek ez dute Estatuko Gobernua erabakitzen. PSOEk Euskadin egiten duen politika Estatuan islatzea nahi du. Badakigu Euskadi dela Estatuko politikaren eskaparatea eta badakigu baita ere Euskadiren zein irudi interesatzen zaion PSOEri une honetan.

Azkenik, hirugarren espazio politikoa da EBren helburu. Zertan dago ekimena?


Euskadiko eta Euskal Herriko harremanak oro har Espainiako nahiz Frantziako Estatuekin eredu federalean gauzatzea da gure helburua. Gaur gaurkoz, elkarbizitzarako aukera egokiena federalismoa da gure ustez. Besterik da eman beharreko pausoek nolakoak izan behar duten. Alabaina, hemendik urte batzuetara Europa federala izango da, eta denek esango dute beraiek proposatutako ideia izan zela. Begira iraganera, PP Euskadiko Autonomia Estatuaren aurka gogor aritu zen eta orain Gernikara joaten da berau ohoratzera.

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude