Balio duten une bereziak, gordetzeko modukoak

  • Su ta Gar::Une iraunkorrak

    Jo Ta Ke Ekoizpenak

    iraupena ::1h15´00´´

    prezioa ::17.55€

Une iraunkorrak
Une iraunkorrak Su Ta Gar taldearen lan berriena
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eibarko (Gipuzkoa) talde beteranoarentzat 2006 inflexio puntu garrantzitsua izan zen. Diskoetxe eta managementetik aparte, beren bidea bakarrik egiteko apustua egin zuten. Jainko hilen uhartean diskoa kaleratu eta borrokan aritu ziren, bai agertoki gainean, zuzenekoan, baita beste esparru askotan ere. Are gehiago, lehen ere gorriak pasa zituztenetik taldea batuta dago zeharo. Aipatutako inflexio puntu horretatik gaur egunera arte bizi izan dutena erakutsi nahi du ikus-entzunezko dokumentu honek: batetik, hiru kontzertu erraldoitan (Bilbo, Eibar eta Iruñea) jasotako irudiak bildu dituzte, taldearen gaur egungo sasoiaren erakusle; eta bestetik, zaleek ikusten ez dituzten taldearen pasarte eta egoera xelebre bezain hunkigarriak. Bi aldeak erakusten dituen lan orekatu eta osatua, zalantza barik.
Su Ta Gar
«Jarraitzaile gaztetxo asko izatea da bizirik jarraitzen dugunaren seinale onena»

Une iraunkor hunkigarriengatik ez balitz, Su Ta Garrek ez luke jarraituko?


Seguruenik ez. Hori oso garrantzitsua da, ondo pasatzea. Hori eta zaleak edukitzea. Bi faktore horiek ezinbestekoak dira.

DVD hau egiteko azken urtean anonimotasun gabe ibili zarete, beti kamerarekin?


Ez pentsa. Kamera hori guk aldean eraman dugu, eta nahi izan dugunean besterik ez dugu piztu. Hasieran ez zegoen pentsatuta kontzertuez gain bestelako irudirik kaleratzea, baina polita zela iruditu zitzaigun. Lan handia izan da aukeraketa egitea.

DVDaren helburuetako bat izan da zuen beste alderdiak erakustea? Nola lan egiten duzuen eta nolakoak zareten ikusgai jarri duzue.


Bai, estudioko irudien helburua izan da nola grabatzen dugun erakustea. Eta badira gauza asko normalean ikusten ez direnak. Furgonetan, parrandan… Gure entzuleei dedikatu nahi izan diogu, beraiek ere apur bat protagonista egiteko. Entzuleekin gero eta konexio bereziagoa daukagu; eta guk ere gero eta gehiago estimatzen dugu egiten duguna. Hori transmititu egiten da.

2006 urte berezia izan zen Su Ta Garrentzat. Zuek bakarrik aurrera egitea erabaki zenuten. Balantzea egingo zenukete?


Pozik gaude. Egia esanda, ia ez gara gelditu eta ez dugu denborarik hartu atzera begiratu eta hausnarketa egiteko. Uneoro hurrengo proiektuari begira gabiltza, ahalik eta gehien ematen.

Harrigarria da zenbat gaztetxok jarraitzen zaituzten. Hori da zailena, eta aldi berean bizirauteko berme onena…


Bai, guretzat ikaragarria da. Adin guztietako entzuleak ditugu eta asko oso gazteak dira. Oso berezia da herri batera jotzera joan eta jakitea han daudenak ezin direla beste herri batzuetara zu ikustera joan. Haiek ematen dutena itzela da. Seguruenik hori bizirik gaudenaren seinale da. Egia esanda, urte hauetan guztietan ez gara inoiz gelditu eta diskoak kaleratzen jarraitu dugu.

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude