«Hitzetako gaiak hain originalak ez izan arren, era ezberdinean idazten eta kontatzen saiatzen gara»


2007ko urriaren 14an
Neü taldeko zenbait kide
Inhar Mutiozabal

Ez da inor, Arrautz egosia… Oso galduta ikusten duzue gazteriaren zati bat drogekin?


Ez da inor kantuko protagonista jokoarekin, sosak jaten dizkioten makinekin galduta dago. Gaia emagalduen ingurukoa dela badirudi ere, amaieran argitzen da zertaz dihoan: “Gerezi ilara eta diru zaparrada”. Arrautz egosia drogen gainekoa da. Gazteria gero eta galduago dagoela uste dugu; errealitatetik ihes egiteko gero eta errazago jotzen duela drogetara. Gainera, hain da ohikoa entzutea drogek ez dutela lehen zuten arrisku kutsua...

Ane abestian modu originalean kontatzen duzue genero indarkeriaren arazoa, eta Nola esan kantuaren tratamendua ere berezia da. Zer helburu jartzen duzue hitzak idazterakoan?


Lehenik eta behin soinu aldetik ondo geratzea. Horrez gain, gaiak originalak ez izan arren, era ezberdinean azaltzen saiatzen gara, zentzu bikoitza, anbiguotasuna edo esamolde ezberdinak erabiliz.


Thrash-a oso presente dagoen arren, Faith No More-eko Mike Pattonen antzeko ildoa daramazue melodia eta ahots tonuetan. Ados?


Faith No Morek asko eragin digu eta zerbait igarri daiteke, baina kantatzeko modu hau aspalditik datorkio Anderri. Txikitatik herriko koroan ibilia da eta han ikasitako teknikak Neüekin ikasitako garrasiekin bateratuz, zerbait originala egiten saiatzen gara.

Ez da kasualitatea Mikel Kazalisekin Fidelenean grabatu izana, ezta? Estudioaz gain, atzean dagoen pertsona lehenetsi duzue?


Bai, izugarri laguntzen du musika munduan horren sartuta dagoen pertsona batekin lan egiteak. Haren esperientzia oso lagungarria izan zaigu grabatzerako orduan.

Maite gorroto zatitua izena genero indarkeriaren gainekoa da?


Bai. Askotan tratu txarrak jasaten dituen emakumea ez da gauza bikotekidea pikutara bidaltzeko, duen lotura emozionalagatik. Baina edozein harreman deskribatzen du: bikotea, familia, musika taldea, lankideak...

Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude