Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

  • Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.

Wikipedia

2025eko maiatzaren 27an - 14:36
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

12:40an jaso du Ertzaintzak deia istripuaren berri emanez, Aiaraldea-k argitaratu duenez. Albiste hau osatzkeo unean bertan dira Polizia, Osalaneko teknikariak eta epaitegiko langileak.

Sindikatuek hedabideari adierazi diote langilea azpikontratatuta zegoela, eta teilatutik behera erortzean hil dela.

2025ean 22 heriotza

LAB sindikatuak egiten duen kontaketaren arabera, asteartean Tubos Reunidos enpresan hildakoarekin 22 dira 2025ean lan istripuetan hildako langileak. Astelehenean beste bat hil zen Andosillan, zama gainera erorita.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.