Groenlandia: izotz azpian eremu berde fosildua

  • Groenlandia ez da beti zuri izan. Orain 450.000 urte egun Suedian edo Kanadan dauden basoen antzekoak zeuden.

    Kopenhage-ko unibertsitateko Eske Willerslev ikerlariak 400.000 urte zituzten mamut eta bisonteen ADNak landu izan ditu orain gutxi arte. Horrelako ikerketa batean ari zela Groenlandiako izotz-geruzako ADNa aztertu zezakeela otu zitzaion eta horrela hainbat lagin hartu. Grenobleko CNRS laborategira eraman zituen, han azter zitzaten.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Orain bi aste Science aldizkariak CNRSko laborategian aztertutakoaren ondorioak argitara eman zituzten eta bertan adierazten denez, koniferoen (pinuen), hostoen, intsektuen, tximeleten, eulien eta labezomorroen aztarnak azaltzen dira. Are gehiago, milioika urteetan tenperatura neguan ez zela -17ºCtik jaisten eta udan ez zela 10ºCtik igotzen ere ondorioztatu dute.

Erabilitako datazio-sistemaren arabera, Groenlandiako lurrak atmosferaren eragina orain 450.000 urte galdu zuela ere ondorioztatu da. Beraz, orain 125.000 urte izan zen aro interglaziarrean, Groenlandia jada izoztuta zegoela ikusi da eta artean tenperatura egungoa baino 5ºC handiagoa zen.

Datu horri esker Eske Willerslev ikerlaria baikorra da egun gizarteak eragindako berotegi-efektuaren aurrean, bere ustetan urruti baitago oso Groenlandiako izotza desagertzea.


Hego Poloko izotzean 800.000 urteko historia

Hego Poloan egindako izotz-zulaketa baten eraginez 800.000 urte egin dezakegu atzera Lurraren historian.

2005. urtean 3.140 metroko sakonerako zuloa egin zuten ikerlariak eta horrek azken 740.000 urteko historia ezagutzea ekarri zuen. Orain astebete Science aldizkarian argitara emandako artikulu batean LSCE deitu laborategiko Jean Jouzel-ek zuzendutako taldeak beste 120 metro gehiago zulatu dituela adierazi du eta horrek Lurraren historiaren beste 60.000 urte argitu ditzakeela uste da.

Azken datu horiei esker aro interglaziarrak gero eta laburragoak izan direla ikusi da. Horrela azken garai hotzena orain 20.000 urte gertatu zen, tenperaturak batez beste 10ºC jaitsi zirenean eta garai beroena orain 130.000 urte gertatu zen tenperaturak batez beste 4,5ºC hazi zirenean.

Baina ikerketak ez dira hor amaitu, une honetan Antartikan zulaketak jarraitzeko leku aproposagoen bila baitabiltza.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Groenlandia
2021eko uztailaren 28
INUITAK LEIHOTIK BEGIRA

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!