Groenlandiarren hirutik bi Danimarkatik independizatzearen alde dago

  • Groenlandiako hauteskundeetan alderdi independentistek botoen %70 baino gehiago bildu ohi dute, Nationalia egunkari digitalean irakur daitekeenez.


2019ko urtarrilaren 23an - 13:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Datozen bi hamarkadetako uneren batean Danimarkatik independizatzearen alde daude groenlandiarren %67,8, hainbat unibertsitateren artean burutu duten ikerketaren arabera.

Datuei jaramon eginez gero, independentziaren inguruko erreferenduma orain egingo balitz, groenlandiarren %38k baietz bozkatuko luke, %33k kontra eta gainontzeko %29a zalantzati egongo litzateke. Baina hamar urte barru erreferenduma egitearen hipotesiaz galdetuta, independentzia aldarrikatzearen alde bozkatuko luketenen portzentajea %46raino hazten da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burujabetza
2024ko ekainaren 5
Teknologia
Publikoa ai do!

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.