Norvegia, 986. Bjarni Herjólfsson esploratzaile bikingoa Islandiara abiatu zen negua amaitu zenean, han gurasoekin bat egiteko. Eyrar-en lehorreratu zenean jakin zuen gurasoek etxaldea saldu zutela eta Erik Gorriarekin batera irla utzia zutela, Groenlandiara bizitzera joateko. Orduan Bjarni ere hara abiatu zen, mendebaldera, bide zehatzik jakin gabe. Horixe da behintzat groenlandiarren sagak dioena. Saga hori Erik Gorriak hasitako Groenlandiako kolonizazioaren kontakizuna da eta, hain zuzen, Bjarniren aita Herjulf Bårdsson izan zen lurralde haietako lehen kolonoetako bat.
Groenlandiara abiatu eta hiru egunera haizea iparraldera aldatu eta laino itxia sartu zen; ontzia jitoan ibili zen hainbat egunez. Eguraldia argitu eta eskifaiak kostaldea begiztatu zuen, baina Bjarniren ustez muino txikiz osatutako erliebe basotsu leun hori ezin zen Groenlandia izan. Lehorreratu gabe, iparraldera jo zuten berak eta bere marinelek.
Handik bi egunera berriro ere lehorra ikusi zuten. Baina horrek ere ez zeukan Groenlandiaren antzik, Groenlandian egundoko glaziarrak zeudela esan baitzioten. Kostaldera hurbildu eta han ez zegoen glaziarrik, zuhaitzez estalitako lautadak baizik. Haizea baretu zen eta eskifaiak pentsatu zuen une egokia zela lehorreratzeko, eta urez nahiz egurrez hornitzeko. Baina Bjarnik ezetz, ez zutela ezeren beharrik eta aurrera egingo zutela.
Hiru egunez hego-mendebaldeko haizeak bultzatu zituen eta, hirugarrenez, lur idorra azaldu zitzaien zerumugan. Lurralde menditsua zen, eta glaziar bat ere ikus zitekeen ontzitik. Kosta ertzetik ibili ziren uharte bat zela ikusi zuten arte. Baina hura ere ez omen zen Groenlandia. Aldeko haizea aprobetxatuz, itsas zabalera jo zuten berriro.
Lau egun eta ekaitz gogor bat pasa ziren, laugarrenez lehorra ikusi zuten arte. Eta azkenean Bjarnik lehorreratzeko agindua eman zuen, eskifaia-kideen pozerako. Lurmutur estu bat aukeratu zuten horretarako eta, ezustean, Bjarnik hantxe topatu zituen gurasoak. Bertan geratu zen, aita hil artean.
Baina bere bidaian ikusitako –eta zapaldu gabeko– lurren berri berehala zabaldu zen bikingoen lurraldean. Erik Gorriaren seme Leif Eriksonek Bjarniren drakkarra erosi omen zuen eta 35 lagun bilduta hark egindako bidea berriro egin zuen. Adituen esanetan, Vinland izeneko kolonia Eriksonek sortu zuen Ternuan eta horren lekuko da L´Anse aux Meadows aztarnategi arkeologikoa.
Bjarniren bidaiaren froga fisikorik ez dago, ordea, eta zaila da esatea sagaren kontakizunean zer den egia. Baina Manitobako Unibertsitateko (Kanada) T. J. Oleson historialariaren hitzetan, “argudio sendoak ditugu Bjarnik ikusitako lurraldeak Ternua, Labrador eta Baffin uhartea zirela pentsatzeko”.
Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]
Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]
Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]
Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]
Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]
Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]
Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]
Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]
Venezia, 1324ko urtarrilaren 8a. Marco Polo bidaiari eta merkatari ezaguna hil zen, 70 urte inguru zituela. Hilzorian zela, inguruan bildutakoek Munduaren deskribapena liburuan kontatutakoak fikzioa zirela onartzeko eskatu omen zioten, baina hauek izan omen ziren bidaiariaren... [+]