Groenlandian ezkerreko independentistek irabazi dituzte uranio meategi proiektu batek polarizatutako hauteskundeak

  • Apirilaren 6an egin dituzten hauteskundeetan, Inuit Ataqatigiit (IA) alderdi independentista sozialistak irabazi ditu hauteskundeak botoen %37rekin, eta gobernuan zen Siumut alderdia gainditu du, independentista eta sozialdemokrata hau. Independentismoak gehiengo osoa lortu du, botoen %80tik gora, 31 eserlekutik 26. Hauteskunde kanpainako puntu beroena uranio eta lur arraro meategi baten proiektua izan da, eta bi alderdi independentista nagusiak aurrez aurre jarri ditu. Moratoria eskatzen duen IAk irabazi ditu hauteskundeak.


2021eko apirilaren 07an - 17:55
IA-ren jarraitzaileak emaitzak ospatzen.

Danimarka baino askoz ere handiagoa izan arren, Eskandinaviako monarkia horren menpean jarraitzen duen Groenlandian hauteskunde legislatiboak izan dituzte asteartean. Eztabaidagai polarizatzaileena meatze proiektu bat izan da, klima aldaketaren eraginak lehen eskutik ezagutzen dituzten lurraldean, The Guardianen irakur dezakegunez.

Groenlandiako bi alderdi nagusiak aurrez aurre daude lur arraro eta uranioa atera nahi dituen meatzaritza proiektuaren auzian. Kvanefjeld izena du proiektuak. Orain arte gobernuan izan den Siumut alderdi sozial demokrata gobernua baimena ematearen aldekoa da, adieraziz diru-sarrera handiak ekarriko dizkiola uharteko ekonomiari. Oposizioak, IA-k besteren artean, dio uhartean ingurumena hondatzeko erabaki kaltegarria litzatekeela.

Hor kokatu nahi lukete meatzaritza proiektu polemikoa.

Uharte honen kokapen geoestrategikoak eta izotz azpian dauzkan mineral erreserba erraldoiek nazioarteko interesa piztua dute azken aldi honetan. Horren adierazle da AEBetako presidente ohi Donald Trumpek 2019an Groenlandia erosteko proposamena egin izana.

Prozesu independentista blokeatuta?

Estaturik gabeko nazioen errealitate nazionalei erreparatzen dien Nationalia webgunean azpimarratu dute independentistek eserlekuen %80 eskuratu dituztela, baina independentzia prozesua moteldu egin dela bi alderdien arteko tirabirak medio.

Inuit Ataqatigiit alderdiak botoen %36,6 eskuratu du eta agintean zen Siumut (sozialdemokrata eta independentista) gainditu du lehen aldiz, honek botoen %29,4 eskuratu ostean. Hirugarren lekuan Naleraq (independentista zentrista) geratu da botoen %12,0rekin eta laugarren alderdi independentista Legebiltzarretik kanpora geratu da.

Posizio unionistak dituzten alderdietan nagusia Demokratak izan da (liberalak) botoen %9,1ekin eta botoen %6,9 eskuratu ditu Atassut alderdi unionista liberal kontserbadoreak.

Gorriz Groenlandia eta zuriz Danimarka. (Infografia: Rob984)

Honenbestez, independentismo/unionismo ardatzean, lehenek 26 eserleku eskuratu dituzte eta bigarrenek 5. Bi alderdi independentista nagusiak, independentzia aldarrikatu aurretik, Danimarkatik pixkana autogobernurako eskumenak eskuratzen joan eta ekonomia burujabea eraikitzearen aldekoak direla irakur dezakegu Nationalia-n.

1979an, Danimarkak Groenlandiari bere autonomia onartu zion eta handik ia 30 urtera, 2008an, groenlandiarrek Autogobernu Legearen alde bozkatu zuten. Egitura berriaren arabera, Groenlandiak bere polizia, sistema judiziala, baliabide mineralen jarduerak, abiazioa, mugetako kontrolak, lan ingurunea eta beste eskumen gehiago poliki-poliki bere gain hartuko lituzke. Danimarkako Gobernuak oraindik ere mantentzen du moneta politikaren eta kanpoko aferen kontrola. Groenlandiak munduko energia berriztagarrien kuotarik handienetakoa du, batez ere energia hidroelektrikotik etorrita.

Ez dira gutxi izan asimilazio kulturala helburu, Danimarkara bidali eta beren hizkuntza galarazi dieten gazteen testigantzak.  Kirstine Høeg-ek, adibidez, 22 gazte groenlandiarren kasua aztertu zuen, 50eko hamarkadan bere familietatik erauziak izan ostean, Danimarkara bidali zituztenak. Inguruko herrialdeetako jatorrizko herriekin ere genozidio kulturalera hurbiltzen diren praktikak baliatu zituzten Kanadak, AEBek, edo Eskandinaviar herrialdeek. Hala ere, hizkuntza hauetako asko, ez dira desagertu eta groenlandierak, adibidez, ofizial estatusa du uhartean.

Alderdi independentisten gorakada azken hamarkadan gertatzen ari den fenomenoa da. Horren adibide, duela  hamar urte ARGIAn Ander Perezek eginiko erreportaje hau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Groenlandia
Urak egotzi zituen bikingoak

X. mendetik XV. mendearen erdialdera arte bikingoek Groenlandia okupatu zuten, baina hamarkada gutxiren buruan uhartea utzi zuten.


Groenlandia, paradisu berdea

Groenlandia, 982. Erik Thorvaldsson (950-1003), Erik Gorria ezizenez ezagunagoa, munduko uharterik handienera iritsi zen.


2019-01-23 | Iñigo Igartua
Groenlandiarren hirutik bi Danimarkatik independizatzearen alde dago

Groenlandiako hauteskundeetan alderdi independentistek botoen %70 baino gehiago bildu ohi dute, Nationalia egunkari digitalean irakur daitekeenez.


Amerika "deskubritzeko" asmorik ez

Norvegia, 986. Bjarni Herjólfsson esploratzaile bikingoa Islandiara abiatu zen negua amaitu zenean, han gurasoekin bat egiteko. Eyrar-en lehorreratu zenean jakin zuen gurasoek etxaldea saldu zutela eta Erik Gorriarekin batera irla utzia zutela, Groenlandiara bizitzera... [+]


Poloak aurreikuspenak baino hamar aldiz lehenago urtuko dira ikerketa baten arabera

Slale webgune estatubatuarrak argitaratu du Groenlandia eta Antartikako glaziarrak NBEaren adituek diotena baino hamar aldiz azkarrago urtuko direla. NASAn urte luzez ibilitako James Hansen da ikerketaren egileetako bat.


Eguneraketa berriak daude