«Trikitilariak izaten jubilatu nahi dugu»

  • Imuntzo eta Beloki trikiti bikoteak (Azkoitia, 1969/ Zaldibia, 1956) Gauaren helduan CDa kaleratu berri du Elkarren eskutik. Seigarren diskoa osatu dute azken honekin. Hamabost urte joan dira elkarrekin hasi zirenetik. Etxekoengandik musikaren eta bertsoaren sena jaso zuten arren, euren seniderik ez da plazan ari izan iraganean. Imuntzo eta Beloki bikotea bai ordea, gustura ari dira plazaz plaza, tamainan betiere. Aldian dantza askatuan aldian lotuan, eta beti umore onean.
     
    Imuntzo eta Beloki bikoteak trikiti klasikoaren bidean segitzen du plazaz plaza. Azpeitiko San Jose jaialdian jo dute udaberriaren atarian, Ugaon eta Azkainen berriki. Hasia da denboraldia beraientzat: saio motza bada bikote gisa, bestela taldearekin. Ohiko musikariekin ari dira. Maider Ansa kantaria da azken diskoan lagun berria: “Eskaerak badira, berarekin ere plazan aritzeko prest gaude” dioskute. Disko berri honen letra gehienak Belokik idatziak dira, Andolin Eguzkitzaren eta Amets Arzallusen letra bana ere badira. Doinuen moldaketak berriz, Imuntzoren eskutik datoz.
Imuntzo eta Beloki
Dani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Elkarrizketa gauza serioa da. Zuekin serio aritzerik ba al dago ordea? Alegia, ba al dago jendea alaitzea eta jende serioa izatea?
Beloki. Aizak, gu jende serioa gaituk... Seigarren diskoa egin diagu eta horretarako lan egin beharra zegok. Beraz, bazegok serio eta alaia izatea ere.


Imuntzo. Alaitasun eta umore puntu batekin, serio beti ezin duk-eta bizi.
Beloki. Herri musikan denetariko doinuak zeudek. Esaterako, erromantzeak ere izan dituk Euskal Herrian eta horiek ere lantzen ditiagu. Gure errepertorioa nahikoa zabala duk, denetarik zegok pixka bat.

Orain serio demonio beraz. Trikiti klasikoaren bidea jorratu duzue. Bide horretan aritutako bikoteak gutxituz joan ote diren inpresioa daukat. Zuek plazaz plaza segitzen duzue ordea.


Imuntzo.
Guk normalean asko ez diagu jotzen, ez gaituk erretzera ailegatzen. Entsegu asko ere ez diagu egiten, saioak ere tamainan. Jotzen diagu baina asko ez, gutxi ere ez. Maiatzetik urrira bitarte jo, eta negu aldean diskoak eta beste gauza batzuk prestatzeko denbora hartzen diagu.
Beloki. Bai, guk erritmo horri eutsi zioagu. Baina lehenengoko trikitilariak ez dituk desagertu: Laja, Epelde, Iturbide... ari dituk oraindik. Hauek ez ditek guk bezala gauez jotzen, baina familia eta lagunen ospakizunetan segitzen ditek poliki. Erromeriak ez dituk trikitiaren alor bakarra.

Azken urteetako bikote sonatuek berriz, jarduna utzi dute, zuek berriz hemen zaudete. Modernoa modaz pasa ohi da, trikiti klasikoak jarraitzen laguntzen du nolabait.


Imuntzo.
Bai, hainbatek modak eskatzen zuena jorratu zutelako modaz pasa zituan edo. Guk ez diagu modako errepertorioa inoiz landu, errepertorio klasikotik abiatu gaituk eta modak ekarri dituen bertsioak eta estiloak sartu ditiagu. Puntan ere ez gaituk ibili inoiz.
Beloki. Bai, beno... baina bikote eta talde bakoitzaren historian hamaika arrazoi zeudek desegiteko. Bakoitzak bere bidea egiten dik, berau agortzen dik eta beste bide edo alor batean abiatzen duk. Guk gure esperentziaz zekiagu, udan gehitxo jotzen badiagu, saioak elkarren segidan egiten baditiagu nekatzen gaituk. Horrek ere eragiten dik, elkarbizitza ere garrantzizkoa duk, ez bakarrik musikan jardutea. Jarduna lana bihurtzen den heinean, nekea zetorrek. Guk zeregina erregulatu diagu eta horrek laguntzen ziguk irauten.

Plazak direla-eta: lehengo eta oraingoak aldatu egin omen dira. Zertan dira erromeria plazak?


Imuntzo.
Plaza ez duk, jendeak esaten duenez, hainbeste aldatu, gure kasuan behintzat. “Garai batean asko eta gaur egun ezer ez!”. Hori ez duk zuzena, orduan ez zuan horrenbeste, ezta horren gutxi ere gaur egun.
Beloki. Gu hasi ginenean –duela 15 bat urte– dezente jotzen genian, eta 2006an hasierakoak baino erromeria askoz hobeak egin ditiagu. Plaza eta musika estilo ezberdinak zeudek, talde guztiek ez ditek gauza bera esango, noski. Plazako dantza askatua eta lotua ez dituk galdu nolanahi ere.


Plazak plaza, baina nondik nora zabiltzate?


Imuntzo eta Beloki.
Gipuzkoa da geure eremua, Bizkaian eta Nafarroan ere jotzen diagu, Iparraldean ere poliki. Gure dantzaldietako jendea herri musikaren inguruan zebilek. Gipuzkoan trikitiak sona handiagoa dik, beraz, jendea dantza askatuan gehiago aritzen duk. Nafarroa Garaian eta Iparraldean rantxerak, mutxikoak eta zortzikoak nagusitzen dituk.


Zer adineko jendea inguratzen duzue?


Beloki.
Bitxia da. Afal ondotik hasita, berandu gabe, haurrak eta helduak. Gazteak azken orduan iristen dituk, ostatutik bueltan. Pentsa, guk hasi diagu erromeria jotzen hauxe esanez: “Imuntzo eta Beloki gaixotu dira eta gaur zuekin Pirritx eta Porrotx dituzue...”, bikote pailazo honen Xalala, xalala doinuarekin, alegia.
Imuntzo. Guk ez diagu errepertorioa prestatuta jotzen, aurrean dugun jendearen arabera baizik. Denetariko jendea izaten diagu eta dagoenaren adinaren arabera jotzen diagu. Afaldu ondorengoa eta goizaldekoa ezberdina dituk noski.

Ganbaran bai (Urolako Trikitixa) diskoko piezak dantza askatuko ziren gehienbat, Gauaren helduan honetan berriz lotuan aritzeko.


Beloki.
Lotuan aritzeko, baina ez zioagu hainbeste begiratzen erromeriari edo plazari, gure gustuko kantuak hautatu ditiagu, zerbait adierazten diguten kantuak. Izan zitezkek erromeriarako, dantzarako balio ditek-eta, baina adierazia ere inportantea duk guretzat.

Nola sortu da diskoa, zer da berau zuen ibilbidean?


Beloki. Lanaren poderioz sortu diagu, denbora eskainiz, gogoz arituz. Urte eta erdi eman diagu prestaketan, proiektua hasten denetik tirriki-tarraka... Lasai, presiorik gabe. Orain diskoa kalean dela, plazaz plaza ibiliko gaituk, polita duk-eta plazan aritzea. Plazan tamainan ibiliz gero gozatu egiten duk eta gehiegi joz gero nekatu. Ez diagu nekatu nahi, guk jubilatu nahi diagu trikitilari izaten, lehenengoen modura.

Trikitia eta koplak elkarren ondoan doaz. Izaten dira hala ere, kontrobertsiak. Azalduko al dizkiguzue koplaren alde horiek?


Imuntzo eta Beloki. Kantu tradizionalak bertsoz osa zitezkek, zortzi edo hamarreko handian alegia. Koplak trikitiarekin jotzen dituk normalki, hiru puntukoak izaten dituk-eta, motzak, trikitian eta porrusaldetan abestuak. Xabier Amurizak dioenez “kantatzeko garaian, jende askok lau puntuko bertsoak kantatzen ditu eta lau puntukoak zortziko txikiak dira, eta trikitia kantatzeko hiru puntuko behar dira”. Kopla ez duk bertsoa, kopla izateko hiru puntukoa behar dik, trikitia kantatzeko kopla behar duk. Horregatik errepikatzen dituk azkeneko eta aurreneko lerroak.

Koplen jatorriaz eta egokitasunaz ere badago zen esana, baita landu eta ezagutu beharra.


Beloki. Interesgarria duk koplen jatorria arakatzea. Gure errepertorioko kopla batzuk zaharrak dituk, geuk landuak. Batzuek kopla hauek berriak bezala hartzen ditiztek, ezezagunak direlako. Honen inguruan badiagu zer kontatua. Disko honetako Aita San Antonio kantu ezagunaren koplak Andolin Eguzkitzak pasa zizkiguan. Festa batean topo egin genian, denok animosoak gintuan, hark guk bezalaxe baso bat ur gehiago edanda, eta Andolin hasi huen koplak kantatzen: “To, horiek ez ditiagu guk ezagutzen” guk. “Nik bai” hark, elkarri adarra jotzen hasi gintuan. “Kopla horiek behar ditiagu” esan genioan. Euskaltzaindiko bulegotik bidali zizkiguan: “Aita San Antonio...” ezagunarenekin hasten duk, baina gero ezezagunak dituk: “Ene aita ta ama euskaldunak dira, beren semeak, beren alabak zer izango dira? Ai! Ai!”. Andolin joan zuan eta kopla horien jatorria ezagutu gabe geratu gintuan. Amurizak ere ez dizkik ezagutzen. Honen ustez, estiloarengatik, 36ko gerra baino lehenagokoak dituk.

Koplarekin edo gabe, trikitilariak diru erraza egin zale omen zarete.


Imuntzo eta Beloki.
Gu diru zaleak bagina, saiatuko gintuzkek gehiago jotzen, baina justua jotzen diagu. Horrela egokia delakoan, bestela trikitiaren funtzionarioa bihurtzen haiz.

Trikitia berritzearen edota duintzearen beharra ere aditzen da. Zer diozue horretaz?


Imuntzo. Badakik, besteek esaten dutenaz...
Beloki. ...filosofatzen hasten bagaituk... Trikitiak ez dik duintasun faltarik, trikitia bizirik zegok Euskal Herriko hainbat jendek horixe izan nahi duelako. Zer da duintasuna? Guretzat, hemengo jendeak bizi izan duen moduan jotzea. Gero trikitia esportatzea zegok, eta hor duk Kepa Junkera. Bera duk gehien kanpora atera dena eta duintasunez eraman dik kanpora. Baina Kepak jotzeko bere modua bertatik jaso dik.


Kantuen mezua landu edo zaindu beharra aipatu ohi da halaber.


Beloki. Ondo zegok hori ere, eta izan zitekek denetarik, kantu alaiak nola maitasunezkoak, eta gurean horrelakoak zeudek...
Imuntzo. ...baita mezua daramatenak ere. Kantu batzuek mezu errealak ditiztek, beste batzuk egiazko historiak dituk, guk asmatutakoak... denetarik zegok. Garai batean kantatzen zen “oraingo neskatilak titi borobilak...” eta harekin egiten zen festa, eta jendea gustura egoten zuan. Ordukoak txarrak al zituan? Gaurkoak kultuagoak ote dituk? Nor da nor hori epaitzeko eta zergatik? Orduan gustura ibiliko zituan, ezta? Lehenengoko koplak garaian garaikoak zituan, gaur egun kantuetan gai sozial gehiago direla, ados. Garaiak aldatu dira.
Beloki. Hizkuntzaren tratamendua aldatu duk, hitz egiteko era.

Iparraldeko kutsua ere ba du diskoak: Beloki iparraldekotu –Hendaian bizi haiz-eta– den seinale edo?


Beloki. Beno... azken urteetan gehiago mugitzen gaituk denok. Mugitzen haizen heinean, belarriak erne izanez gero, beste kontuak eta kantuak jasotzen dituk. Musikaria izanez, aise entzuten duk eta horrek zerbait esaten badik, inkontzienteki arakatzen hasten haiz. Hitzengatik edo melodiengatik hari-muturretik tiratzea duk kontua.

Gauaren helduan ere Elkar diskoetxearekin kaleratu duzue azken diskoa. Batzuk elkarrekin ondo ez, Elkar-ekin nekez, antza. Zuek elkarrekin eta Elkarrekin beti...


Imuntzo eta Beloki.
(Kar, kar, kar...) Gu elkarrekin ondo gabiltzak eta Elkarrekin ere ondo. Beste batzuk... ai, ai, ai...

Azkenak
2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste 11 pertsona ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


Eguneraketa berriak daude