Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

  • Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


2025eko irailaren 8an - 10:05
Israelek eraitsi duen etxe orratzetako bat AFP
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Israelek Gaza hiria hustu eta okupatzeko bere egitasmoan aurrera egiten jarraitzen du. Al Jazeerak argitaratu duenez, astelehen goizaldetik, albiste hau argitaratzeko orduan, gutxienez 23 palestinar hil dituzte Gaza hirian, horietariko hamalau etxebizitzen edo desplazatuen kanpamenduen aurka egindako erasoen ondorioz. Hildakoen artean bi haur ere badira; Nasser ospitaleak jakinarazi duenez, gosez hilak. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaz geroztik gutxienez 387 palestinar hil ditu Israelek inposatutako goseak, horietariko 138 haurrak.

Heriotzak ez du etenik Gazan. Ostiralean, esaterako, 2023ko urriaren 7tik 700 egun bete ziren egunean, 83 palestinar hil zituen Israelek, tartean janari bila ari ziren 31 pertsona.

Eraikinak bonbardatu desplazamendua behartzeko

Palestinako Defentsa Zibileko bozeramaile Mahmoud Basal-ek salatu du igandeaz geroztik 50 etxebizitza eraikin baino gehiago eraitsi dutela Israelek Gaza Hirian, eta beste ehun eraikinetan behintzat kalteak eragin, tartean milaka herritar hartzen dituzten etxe orratzak.

Basalek, bestalde, jakinarazi du Israel desplazamenduen kanpalekuz inguratuta dauden eraikinak bonbardatzen ari dela, eta ondorioz gutxienez 200 denda suntsitu dituela. Bonbardaketa horiek sistematikoak direla salatu du, eta beren helburua herritarren desplazamendua behartzea dela.


2026ko irailaren 30
Hipokresia

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.