‘Euskadi Sariak’ artikuluko zenbait pasarte


2021eko uztailaren 19an
Erakundeek itzulpenak esleitzeko Euskadi Sariak irizpide modura erabiltzeaz: «Esaten ari al zaigu, ausaz, Euskadi Saria irabaztea lehiaketa publikorik gabe banatzen diren hainbat lan eskuratu ahal izateko baldintza dela? (...) Itzultzaile profesionalen elkarte baten bidez salatzeko moduko arazo larria litzateke, inondik ere. Baina noren bidez salatu, Euskal Herriko itzultzaileen eskubideak defendatzeko sortu omen zen EIZIE izan bazen, hain zuzen, Pio Barojaren kasuan, lanak banatzeko modua ontzat eman zuena?»

Xabier Olarrari emandako sariaren inguruan: «Ez dut uste inor ausartuko denik ezbaian jartzen Xabier Olarraren sariaren justizia; eta egia esan, inor ausartuko balitz, gorriak ikusiko lituzke bere argudioetan sen txarra ez den beste zerbait dagoela demostratzeko (...) Nik bi ‘baina’ ikusten ditut bakarrik, ikustekotan: bat, Xabier Olarrak aspaldi merezi zuela bere lanaren aitorpena. Eta bi: Olarrak Euskadi Saria merezi duela garbi egonik, zalantzazkoagoa dela Euskadi Sariak Olarra bezalako irabazle bat merezi ote duen»

Itzulpen alorrean saritzen diren liburuen argitaletxeak: «Mundu guztiak dakielako argitaletxe pribatu batek ez duela inoiz Euskadi Saria irabazten, itzulpen alorrean, saria Jaurlaritzak berak diruz hornitzen duen Literatura Unibertsala bildumako batentzat izan ohi delako».

Koldo Izagirreren kasuaz: «Eta txarren-txarrena da egilea bera, eta horrekin batera denok, ateratzen garela galtzaile, gauzen egoera honek ezinezko bihurtzen duelako Sua nahi, Mr. Churchill liburuaren egiazko kritika literario bat -zer kritikatua baduelako, noski-; egileari berari, eta horrekin batera irakurle eta literaturzale guztiei, gure unibertso literario txiki eta hala ere eder hau osatuago, aberatsago eta ederrago egiten lagunduko ligukeen kritika literario baten posibilitatea ebasten zaigulako. Euzkadi merezi zuen. Euzkadi merezi genuen».

---------------------------------------------------------------------------
www.argia.eus/bestelakoak/26961Jon%20Alonso.pdf helbidean irakur dezakezue ARGIAko Urtekarian kaleratutako artikulua osorik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskadi Sariak
Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte Getxoko Muxikebarrin

Ondorengoek irabazi dute euskarazko kategorian: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta, Miren Billelabeitia, Maialen Berasategi, Joxe Mari Berasategi eta Joseba Larratxek.


Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Itzulpengintzako Euskadi saria

Aita-alabek Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburua itzuli dute euskarara. Tanzaniarrak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2021ean. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria jaso du Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz lanagatik.


2023ko Euskadi sariak irabazi dituzte Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxek

Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanak saritu ditu epaimahaiak Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa kategorietan hurrenez hurren. Oraindik beste lau irabazle daude jakinarazteke.


2022-10-13 | ARGIA
Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat Euskadi Literatura Sariak

Euskarazko Literatura saria jaso du Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' ipuin bildumak, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Bilbaoren 'Barruko hotsak' albumak, eta Literatur Lanaren ilustrazioaren saria Mutuberriaren 'Irrimola' lanak.


2021-10-20 | ARGIA
Banatu dituzte Euskadi Sariak kategoria guztietan

Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.


Eguneraketa berriak daude