Erakundeek itzulpenak esleitzeko Euskadi Sariak irizpide modura erabiltzeaz: «Esaten ari al zaigu, ausaz, Euskadi Saria irabaztea lehiaketa publikorik gabe banatzen diren hainbat lan eskuratu ahal izateko baldintza dela? (...) Itzultzaile profesionalen elkarte baten bidez salatzeko moduko arazo larria litzateke, inondik ere. Baina noren bidez salatu, Euskal Herriko itzultzaileen eskubideak defendatzeko sortu omen zen EIZIE izan bazen, hain zuzen, Pio Barojaren kasuan, lanak banatzeko modua ontzat eman zuena?»
Xabier Olarrari emandako sariaren inguruan: «Ez dut uste inor ausartuko denik ezbaian jartzen Xabier Olarraren sariaren justizia; eta egia esan, inor ausartuko balitz, gorriak ikusiko lituzke bere argudioetan sen txarra ez den beste zerbait dagoela demostratzeko (...) Nik bi ‘baina’ ikusten ditut bakarrik, ikustekotan: bat, Xabier Olarrak aspaldi merezi zuela bere lanaren aitorpena. Eta bi: Olarrak Euskadi Saria merezi duela garbi egonik, zalantzazkoagoa dela Euskadi Sariak Olarra bezalako irabazle bat merezi ote duen»
Itzulpen alorrean saritzen diren liburuen argitaletxeak: «Mundu guztiak dakielako argitaletxe pribatu batek ez duela inoiz Euskadi Saria irabazten, itzulpen alorrean, saria Jaurlaritzak berak diruz hornitzen duen Literatura Unibertsala bildumako batentzat izan ohi delako».
Koldo Izagirreren kasuaz: «Eta txarren-txarrena da egilea bera, eta horrekin batera denok, ateratzen garela galtzaile, gauzen egoera honek ezinezko bihurtzen duelako
Sua nahi, Mr. Churchill liburuaren egiazko kritika literario bat -zer kritikatua baduelako, noski-; egileari berari, eta horrekin batera irakurle eta literaturzale guztiei, gure unibertso literario txiki eta hala ere eder hau osatuago, aberatsago eta ederrago egiten lagunduko ligukeen kritika literario baten posibilitatea ebasten zaigulako. Euzkadi merezi zuen. Euzkadi merezi genuen».
---------------------------------------------------------------------------
www.argia.eus/bestelakoak/26961Jon%20Alonso.pdf helbidean irakur dezakezue ARGIAko Urtekarian kaleratutako artikulua osorik.