Idoia Santamariak eta Uxue Alberdik irabazi dituzte itzulpen eta saiakera alorreko Euskadi Sariak

  • Ingeborg Bachmannen Aldibereko ipuin liburuaren itzulpena eta Kontrako eztarritik liburuko emakume bertsolarien testigantzak nabarmendu dituzte alor bakoitzeko epaimahaiek.


2020ko urriaren 14an - 11:53
Idoia Santamaria eta Uxue Alberdi nabarmendu dituzte Euskadi Sarietan.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Idoia Santamaria, Uxue Alberdi, Aixa de la Cruz eta Borja Barragueren izenekin osatu da 2020ko Euskadi Sarien irabazleen zerrenda. Ingeborg Bachmannen Aldibereko ipuin liburuaren itzulpenagatik irabazi du saria Santamariak, Kontrako eztarritik testigantza-liburuagatik jasoko du saiakera alorreko saria Alberdik; eta gaztelaniazko lanen alorrean, Aixa de la Cruzen Cambiar de idea eta Borja Barragueren Larga vida a la socialdemocracia nabarmendu dituzte sarietako epaimahaiek.

Irabazle bakoitzak 18.000 euro jasoko ditu eta beste 4.000 euro jaso ditzake egindako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada –itzulpenaren sarian izan ezik, noski–.

Joan den astean ezagutu ziren Euskadi Sarietako beste kategorietako irabazleak. Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 19an egingo da Bilboko Alondegian.


Euskadi Sariak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...