Banatu dituzte Euskadi Sariak kategoria guztietan

  • Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.

Ezkerretik eskuinera: Andoni Iturbe Kultura sailburuordea, Anjel Lertxundi, Pello Lizarralde eta Joxan Elosegi sarituak, eta Bingen Zupiria Kultura sailburua. Sariketaren harira Donostiako San Telmo museoan egindako ekitaldia (Argazkia: Irekia)

2021eko urriaren 20an - 09:55
Azken eguneraketa: 12:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak urriaren 14an eman zituen ezagutzera 2021eko Euskadi Sariak jasoko zituztenen artean zenbait izen, baina ez guztiak. Urriaren 20ko asteazkenez jakinarazi ditu iragartzear ziren sarituen izenak.

Duela astebete jakin zen zein ziren narratiban, haur eta gazte literaturan eta itzulpengintzan golardatutako lanak. Aipatutako lehen kategorian Pello Lizarralderen Argiantza eleberriak eraman du saria, Anjel Lertxundiren Haltzaren muinoa nabarmendu da haur eta gazte literaturan, eta Joxan Elosegiren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak saritu da itzulpengintzan.

Berriki eman dituzte ezagutzera falta ziren kategorietako sarituen izenak. Saiakera Euskaraz modalitatean Alex Gurrutxaga Muxikari eman diote saria, Xabier Leteri buruz idatzitako Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria lanagatik. Gaztelaniazko saiakeren artetik Mikel Reparazen Las grietas de América hautatu du epaimahaiak, eta Literatura Gaztelaniaz eta Lan Literarioen Ilustrazioa ataletan, hurrenez hurren, Txani Rodriguezen Los últimos románticos eta Javier de Isusiren Transparentes. Historias del Exilio colombiano lanak izan dira sarituak.

Amaia Bacigalupek, Katixa Agirrek, Juan Ramon Makusok, Patxi Juaristik eta Aitor Zuberogoitiak osatu dute sariketako epaimahaia.


Euskadi Sariak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.