Roger Idiart


2006ko azaroaren 05an
Nire gogoan elizari baino kantuari lotua. Xuberotartu azkaindarra duela hogeita hamabost bat urte ezagutu nuen kantuz, bere apaiz izateaz harro. Hegoaldekoak bertakotzeko ahaleginetan ikusten nuen beti, bere osaba Sokoako erretorearen bidetik. Eta hara non, beste Roger Idiart batek erakutsi digu errealitate baten gordina. Hau Amikuzeko semea, etxegintzan langile, kostaldera jina bizibide xerka. Beste hainbeste bezalaxe promotore baten zepoan eroria, gose grebari ekin behar izan dio tratuaren ordaina eskuratzeko. Lana latz egin, bere lankideak ordaindu eta bera deus gabe utzi duenak bapo hornitua darrai. Bi gehi bi erostean hiru eta saltzean hamabi sistema onartuari honek erosteari zero ezarri dio, besteren bizkar bildutakoa gutxi zelakoan. Eta gehienetan bandida hauek garaile ateratzen direnez, lasai arraio egiten dituzte kontratuak deus ez dutela beteko jakinez. Eta han eta hemen xantierrak dituztenez, amen batean aberastu egin zaizkigu sekulako arrakasta bilduz inguruan. Rogerrek erakutsi die bidea bera bezala dabiltzanei, egindako lanen ordaina eskura ezinik dabiltzanei. Identifikatu behar dira bandidak eta artxibatu, jendarteak jakin dezan beren ondasunak ez dietela bere talentuari zor. Bandida honek Xabier Gantois du izena.


Azkenak
Eneko Etxeberria: “Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama. Azken indusketa honek ez du, berriki hildako... [+]


2024-05-06 | Gedar
Asteartean hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak

 

Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.

 


"Elkarren berririk izan gabe lelo berdina hautatu dugu, 'Palestinako umeak gureak ere badira': esanguratsua da"

Gasteizko hezkuntza komunitateko hainbat zentrok eta eragilek ekimena antolatu dute maiatzaren 10erako, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Urriaz geroztik zenbait eskola ekimenak antolatzen hasi ziren Paletinarekin elkartasunez, nork berea;... [+]


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


Eguneraketa berriak daude