Erle esploratzaile bila gabiltza

  • Irakurtzen ez dakitenek ere erleen bizimodua ulertuko dute Ziztadak mahai jolasarekin. Kaxa berean hiru jolas daude, bakoitza Garbiñe Ubedak diseinatutako tablero banarekin: Erlamando lasterketa, Etxera itzulera, eta Erlezain burutsua. Eta langile azkarren sistema konplexu honetara gehiago gerturatu nahi dutenek, liburuxkan aurkituko dute erlauntzaren funtzionamenduaren berri.

2006ko azaroaren 05an
Erlauntzak 70.000 biztanle baino gehiago izaten dituzten hiriak dira. Bertan, biztanle bakoitzak du bere egitekoa. Ziztadak jolasak erle bihurtuko zaitu, eta jolas bakoitzean intsektu burutsu hauen lan bat deskubrituko duzu: erleen ugalketa, inguruak esploratuz jaki onenak lortzea, eta sukaldeko lanean gai preziatuak elaboratzea. Luzatu antenak, eragin hegalei eta goazen joko bakoitza ezagutzera:


Erlamandoen lasterketa

Erregina, bizitza osoan bolada batean bakarrik ateratzen da erlauntzatik: bost egun dituenean. Erregina erlauntzatik ateratzean, erlamandoek lasterketa egiten dute, dama gazte xarmanta nork estaliko. Hainbat erlamandok estaltzen dute erregina, airean, hegan egiteari utzi gabe. Handik bost bat egunera, erregina arrautzak erruten hasiko da: egun bakarrean 1.500 arrautza baino gehiago jarri ditzake! Erlauntzako erle denen ama da erregina.

Erlamandoen lasterketa izeneko jokoan, dadoa bota eta erreginarengana nor lehenago iritsi lasterketa egingo dugu. Edo erregina izan nahi al duzu, eta besteek harrapa ez zaitzaten saiatu? Tablero bakarrean, jolasak hamaika aldaera har ditzake, zure irudimenaren esku dago.


Etxera itzulera

Erle familia denak jan dezan, nektar, polen eta ura garraiatzen aritzen dira erle langileak. Egunean 10-15 joan-etorri egiten ditu langile bakoitzak, eta bidai bakoitzean 100 loretatik edaten du gutxienez. Bihurtu zaitez zu ere kanpoko munduaren esploratzaile eta zabiltza lorez lore. Baina kontuz! Etxerako bidean hainbat oztopo gainditu beharko dituzu: enarak, armiarmak, elurra, autoak, sutea, pozoiak... Hauek saihestu eta lagungarri zaizkizun egoeretara jotzea ongi etorriko zaizu: ura, eguzkia, lore polentsuak, erle amaren arrastoa...


Erlezain burutsua

Erleek beharrezko dituzten sei gai lantzen dituzte, eta gizakiontzako ere oso onuragarriak dira: apitoxina, eztia, erregina-jelea, argizaria, polena eta propolia. Erlezain burutsua izango zara hirugarren jolasean, eta erlauntzako hiru gelaxka hexagonotan mugituz, aipatutako sei gai horiek bildu beharko dituzu.

Sei gaiak biltzen dituen lehen erlea izango da txapelduna. Baina erne: gai bakoitzeko pixka bana, besterik ezingo du bildu. Erlezain burutsuak ez ditu erleak behar baino gehiago estutzen. Gai batzuetatik gehiegi baduzu, «utz soberakinak» dioen laukira heldu beharko duzu.

Hiru jolas hauekin erle esploratzaile bihurtuko zara. «Aita! Ama! Zatozzte Zizztadak-ekin jolassstera!».

33 euro da Ziztadak-en prezioa, baina ARGIAko
harpidedunek %15 merkeago jasoko dute etxean, bidalketa gasturik gabe. Erosteko, deitu 943371545 zenbakira edo idatzi denda@argia.eus helbide elektronikora. www.argia.eus/denda gunean eta ohiko salmenta tokietan ere eskura dituzu

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude