Soka-dantzaren etenak


2006ko ekainaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Egungo emakume bizkaitarrek euren arbasoek adina adore eta energia daukate (...) euren larruazal fresko eta gorriak indarra eta sendotasuna adierazten du; gizonen pare lan egiten dute larreetan, eta itsas portuetan gizonak baino arduratsuago ibiltzen dira zama astunenak garraiatzeko orduan". (Alexandre de Laborde, 1773-1842).

Aipamena bigarren eskukoa da, Jose Felix Diaz de Tuestak Euskal Herria atzerritarren ahotan liburuan egin duen bildumatik hartua. Ugariak dira atzerritarrek euskal emakumeez egindako iruzkinak, eta ez bakarrik gorpuzkerari eta itxurari buruzkoak. Ikusi bestela:
"Izaerari dagokionez alde handia dago euskal andreen eta gizonen artean. Andreak bixi-bixiak eta gogotsuak dira eta jeneralean gizonek baino askoz ere talento handiagoa daukate". (George Borrow, 1803-1881).

Kontua da erretratu zinez ohoragarria eta aurrerakoia ateratzen dela batez beste. Zera pentsarazten duena, non eta nola eten ote zitzaigun gure birramonen soka. Horregatik, aurrekoak irakurri ditudanetik, gehiago erreparatzen diet goizean lanera doazen emakumeei. Tren geltokitik samaldan irteten dira. Bidegorrian dozenaka, asko bizikletaren aurrean saskia eta atzean haurrarentzako eserlekua daramatela. Autopistan ez naute jada gizonezkoek bakarrik aurreratzen. Paisaia ikaragarri emakumetu da azken urteotan. Eta paisaia horri darion hotsa polifonikoagoa da, soprano eta kontraltoak barne.


Ahotsa/k

ETAren su-etenaren aldarria emakume ahotsez geratuko da historiarako. Mendeku moduko bat sentitu nuen horretan. Yoyesen ahotsa gogoan. Pentsamenduan, behin eta berriro datorkidan susmoa: emakume izateak zenbateraino eragin zuen bere hilketan. Ez zegoen eskolako patioko borroketan hezia. Jomuga erraza zen.

"Eurak (ETAkoak) izan ziren gure artean eduki behar direnak zeuzkatenak; besteok kastrazio sinbolikoa onartu genuen". Joseba Zulaikak Berrian idatzia apirilaren 2an. Antropologoaren arrazonamendutik zintzilik geratu naiz: zer kastrazio klase ote zen kinka horretan emakumezkooi zegokiguna? Dakidana da isilik egotearekin edo, ezer esatekotan amen esatearekin, liskar askotatik libratu izan garela. Gurea marmarra eta itzala izan dira, metro koadratuko bakearen truke.

Zorionez emakume ahotsak zabaldu du aldi berria. Eta etorri da sokan Ahotsak, hitzari emakume doinua ezarri dion taldea. Enbaxadoretzan bikain dabiltza, tantoak irabazten. Susmoa daukat batek baino gehiagok marketing operazio hutsa ikusiko duela mugimendu horretan guztian. Gustura entzungo nituzke emakume horien alderdikide zenbaiten pentsamenduak, autosufizientziari jelosia tanta batzuk isurita egosten diren horietakoak. Lasai, denbora kontua besterik ez da emakumeen kidetasuna liseritzea. Ondo bidean Ahotsak taldea ezkutatu egingo da bere helburuak erdiesten dituenean, baina ordurako mugarri bat jarrita utziko du herriko plazan.

Ezki usain sarkorra ekain betea dela iragarriz, laino beltzak estaltzen du bat-batean eguzkia ekainaren 30ean. "Eta egun guztian horrela lanean jardun ostean, gauean neke izpirik agertu ez eta danbolinaren soinuan dantzatzen dira". Hala borobildu zuen Alexandre de Labordek euskal emakumeen erretratua. Estrabonek berriz, Kristo aurreko lehen mendean: "Emakumeek ere dantzan egiten dute gizonekin batera elkarri eskutik helduta". Nork eteten du historiaren soka Alardean?


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude