Mugako monumentuak


2006ko maiatzaren 07an

Nafarroan monumentutik bada! Baita zuhaitz monumentalak ere. Hauetako batzuk monumentu natural izendatuta daude, hogeita hamar bat: Eraulgo artea, Erralako erkametza, Jauntsarasko haritzak, Austegiako hagina, Zangotzako zumea, Iruñeko sekuoiak, Orbaitzetako hurritza, astigarra eta pagoa…

Intxaurrondoen artean orain arte monumentu izena merezi duen bakarra Erronkariko Gardeko arboltzarra da. Bisita bat merezi du; pixka batean bere itzal izan eta monumentuaren zergatiaren neurrietaz jabetu: ia hogei metro garai, gerrian -lurretik 1,3 metrora- 4,14 metroko perimetroa edo 1,32 metroko diametroa eta, harrigarriena, bere buruaren itzala: 683 metro karratu! Herri osoa ere erromerian bere altzoan ederki hartuko luke, berrehun eskas gardetar dira.

Ofizialki izen hori ez badu ere, monumentu ederra den beste intxaurrondo ikusgarri bat Ierriko bailaran dugu. Irantzuko monastegiaren sarreran. Batzuek 300 urte eta beste batzuek 700 dituela diote. Norbaitek gogor lepatu zuen egunen batean eta gaur ikaragarrizkoa izango zen arbola lorontzi baten gisan utzi digute, enbor motza eta lau adar. Enbor motz horren 4,7 metroko perimetroak inoiz izandako alimaleko intxaurrondoaren berri ematen du. Lepatuta, ordea, adaburu txikia. Irantzutar guztiak bere altzoan hartzeko adina bai, bi teatino besterik ez baitira bizi bertan.

Garai beretsua girotzen digute bi monumentuok, Euskal Herri mediterraniarra eta atlantiarraren arteko muga, garia, mahatsa eta oliba barra barra egiten zuen hegoaldekoa nagusi zenekoa, alegia. Muga horretan bien bizitokiak ez dira nolanahikoak: biak altura beretsuan daude, basoan haritzaren eta pagoaren nagusigoak topo egiten duen mugan. Hainbeste muga, zaildu beharko… Honengatik iraun ote dute monumentuok?


Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude