Gizaburuaga


2003ko maiatzaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
60ko eta 70eko hamarkadan, hainbat eta hainbat baserritarrek hirietara alde egin zuten. Lekeitio eta Ondarroara joan ziren Gizaburuagako seme-alaba askori eta asko. Hala ere, krisiak krisi, azken urteotan eutsi egin dio Gizaburuagak bere biztanleari. Horretan, Okamikako industrialdeak ere eduki du zeresana. Okamikako industrialdeak jarduera handia ematen dio herriari, eta bertako askok, bertan aurkitzen du lana.
Burdingai, Hodikautxo, Hika-Mika inprimategia, Arzabal distribuzioak, Zurgin... eta beste hainbat lantegi daude bertan. Edozelan ere, Laneko kooperatiba da herritarrei lanpostu gehien eskaini dizkiena. Barazki kontserbak, marmeladak, sagardoa eta beste produktu batzuk lantzen dituzte bertan. Produktu mota bi egiten dira Lanekon: bertoko nekazal ekoizpenez egindakoak eta kanpotik ekarritakoarekin egindakoak. Bertakoarekin egindako produktuek Leartibai izena hartzen dute, eta besteek Labore.
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren eta Okamikako industrialdearen bultzadaz sortu zen Laneko. Proiektuan interesatuta zeuden baserritarrak biltzen hasi ziren. Egun, Leartibai produktuak egiteko inguruko baserritarrei erosten dizkie beharrezko fruituak. Era horretan, baserritarrek badakite ekoizten dutena saldu egingo dutela. 13 bazkide ditu egun kooperatibak, eta merkatua Bilbo eta Madril ingurura ere, zabaldu dute.
Ibilian ezagutuz
X. mendera arte, Ibaibaso izena izan ei zuen Gizaburuagak. Lea errekak zeharkatzen du eta herriaren mendebaldea oso menditsua da. Geroago jarri zioten Gizaburuaga izena, eta diotenez, buru gabeko gizona esan gura du. Bertako mendietan hainbat koba dago, eta horietako batzuetan historiaurreko aztarnak aurkitu dira. Lariz auzotik (Lekeitiotik Gizaburuagarantz goazela ezkerretara) Kalzaburu mendirantz egiten badugu, izen bereko kobaraino helduko gara.Mendian gora kilometro erdi inguru egin eta gero, baso bat dago artzain txabola baten ondoan. Basoaren barruan, kareharrizko muinoen artean, Kalzaburuko koba dago. 10 metroko sarrera dauka.
Kalzaburu leizetik gora, sasiz betetako bideari jarraituz, Txotxinkobara helduko gara. Sarrerako zuloak hiru metro ditu altueran eta ia metro bi zabaleran. Barruan, antzinako hilobiak daude. Bai Txotxinkoban eta bai Jentilkoban agertu diren aztarnen arabera, neolitikoan dago Gizaburuagaren jatorria. Sasoi horretakoak dira behintzat, bertan aurkitu diren aztarnak. Lurperaketetarako erabili ziren kobak, eta neolitikoan ohikoa zen moduan, taldean lurperatutako gorpuak daude. Oraindik ere ikus daitezke orduko hilobiak kobaren barruan.
Okamika auzoan, ostera, industrialdetik hurbil, Okamikako koba dago. Sarrera nagusia lurpeko erreka baten irteera da. Lau metro ditu zabaleran eta hiru altueran. Beste koba batzuk ere badira Gizaburuagan, baina aipatutakoek balio arkeologikoa dute. Izan ere, horietan aurkitu izan dituzte neolitikoko arrastoak.
Erdi Aroan, Bengoleatarrena izan zen Gizaburuagako leinurik indartsuena. Haien ondarearen aztarrenak oraindik ere zutik daude Gizaburuagan. Bengolea auzoa, berez da berezia, baina Bengolea dorrea da eraikinik nabarmenena. Jauregi barroko bihurtuta dago egun, eta bertatik hurbil, urtegiaren ondoan, Bengolea errota eta burdinola daude. Bata zein bestea itzelak dira.
Instalazio hidrauliko konplexuarekin batera, ikaztegiak, benak eta totxoa biltzeko lekuak, ikuiluak, hiru irin errotak, urtegiak edo andaparak eta zubi bik osatzen dituzte errota eta burdinola. Zutabe batek eusten dio eraikinari. Industriaurreko lantegirik garrantzitsuenetakoa izango zen seguruenik. Orduko garairako, oso teknologia aurreratua dauka. Euskal Herriko burdinolarik konplexuenetakoa izango zen, konplexuena ez bazen. Pedro Bernardo Villarreal de Berrizek berritu zuen XVIII. mendean. Bengoleako presa ere berezia da. Ingurukoek ez bezala, prisma formako estribo zentral bakarra eta aurrealde zuzena ditu.
Bengoleatik gertu, Oibarko Andra Mariaren baseliza dago. 1752an berregin zuten, eta barroko estilokoa da. Erretaula gotikoa dauka, eta bertan gotikotik errenazimendurako zubian egindako Ama Birjinaren irudia dago umea besoetan duela. Ermita hori, Santa Katalina parrokiari dagokio. Gotiko eta errenazentista nahasten dira horren egituretan. XVI. mendekoa izan arren, kanpandorrea 1815ean egin zioten, eta ordularia 1914an.
Bengoleatarrenarekin batera, beste errota eta burdinola batzuk ere badaude Gizaburuagan. Eresa baserria Lariz auzoan dago. Lehenago bertan zeuden errota eta burdinola urez hornitzeko eraikitako presaren ondoan eginda dago baserria. Errota oraindik ere mantentzen du, baina burdinolaren arrastorik ez da geratzen. Lea errekaren ibarraren estuguneetako batean, Errotatxu presa dago. Grabitate zuzeneko dikea dauka harlanduzko presa horrek. Bai bera, eta bai berak ureztatzen zuen errota ikusteko, Gernikatik Lekeitiorako errepidearen 46. kilometroan dagoen zubi ojibala gurutzatu behar da.
Aita Santuari eskean
Erdi Arora arte, Lekeitioko Andra Maria elizaren parrokiapean zegoen Gizaburuaga. Lekeitioko Andra Mariaren elizatik banatzeko lehen eskaera 1454an egin zioten Gizaburuagatarrek Aita Santuari. Ez zuten nahi zuten erantzuna jaso. Artzapeztegiak etekin ekonomiko handiagoak lortzen zituen Gizaburuagaren menpekotasunetik independentzia emanda lortuko zituenak baino. Beraz, bere interes propioen alde eta desanexioaren kontra agertu zen.
Bide horretatik zer egin handirik ez zutela ikusita, gizaburuagarrek euren kabuz ekin zioten lanari, eta 1460an eskumikatu egin zituzten. 1519an Leon X.ak argitaratutako bulak independentzia eman zien Gizaburuagari, Amorotori eta Ispasterri.
Bulak arimak sendatzeko, bataio-harri propioa izateko, bereterrak edukitzeko eta ehorzketak egiteko eskubidea eman zien. Bide batez, Bule horrek berak, Gizaburuagako parrokiarako apaiza izendatzera behartu zuen Lekeitioko udalbatza. Ordukoak dira Gizaburuagako lehen politika-gizonak, eta 21. eserlekua zeukaten Gernikako Batzar Nagusietan. n


Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude