ERASOEZ BABESTEKO ZENBAIT ARGIBIDE


2003ko martxoaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Interneten nabigatzen ari garenean litekeena da bigarren pertsona batek gu nondik nora gabiltzan jakiteak batere axola ez izatea. Gauza bera gerta dakiguke sarean hainbat datu pertsonal eman edota mezu elektronikoak bidaltzean ere, datu horiek berebiziko garrantzirik ez dutelako, eta guk esandakoak hartzailea ez den beste inorentzat ez direlako interesgarriak. Kasu horietan, norbaitek burutu ditugun operazioetan edo posta elektroniko bidez mantendutako komunikazioan muturra sartu eta guk idatzitakoak "lapurtzeko" aukera izateak ez digu loa galarazten. Alegia, lankideekin egindako azken afariari, opor garaiari edo asteburuko planari buruz hitz egitean ez gara segurtasun neurriak hartzeaz arduratzen. Eta web gune batean sartu eta dena delakoagatik gure adina, sexua edo jaioterria zein diren galdetzen digutenean ere, normalean datu horiek emateko arazorik ez dugu izaten.

Baliteke, ordea, eskatzen dizkiguten datuak garrantzitsuagoak izatea. Eta garrantzitsuez ari garenean, gure diru mugimenduekin lotura izan dezaketen datu horiez ari gara batez ere, kontu korrontearen edo kreditu txartelaren zenbakiez, adibidez. Erosketak on-line egitean, nahiz bankuarekin operazio bat Internet bidez burutzean, komeni zaigu gure datuak babesean daudela eta horiek jasoko dituen bakarra denda birtuala edo bankua izango dela ziurtatzea. Hau da, helburu maltzurrek gidatuta, gure datuak eskuratu nahian ibil daitekeen hirugarren pertsona bati ateak ixtea eta datuen konfidentzialtasuna bermatzea funtsezkoa bilakatzen da hainbat kasutan.

Gomendio honek posta elektroniko bidez bidaltzen ditugun mezuei buruz hitz egitean ere balio du. Izan ere, baliteke mezuak guk aukeraturiko hartzaileak soilik irakurriko dituela ziurtatu behar izatea, bertan esandakoek edo atxikirik doazen artxiboek datu garrantzitsuak biltzen dituztelako.

Bestalde, bidaltzen ditugun datuak garrantzitsuak ez izan arren, kanpoko erasoez babestu beharra daukagu, hacker, cracker edo bestelako hiritarrek gure ordenagailura egin ditzaketen sarrerak oztopatzeko eta hain famatuak diren birusekin amaitzeko, besteak beste.
Batzuetan, segurtasun ezak sorrarazten digun ezinegonak bultzaturik babes sistema konplexuak jarri nahi izaten dizkiogu gure ordenagailuari. Kontuan izan beti ez duela merezi programa indartsuena jaisteak, besteak beste, konexioaren abiadura mantsotu baitezake. Internet zertarako erabiltzen dugun eta zein ordenagailu mota daukagun kontuan izan behar da babes sistema bat edo beste aukeratzerakoan.


Kontuz mezu susmagarriekin!

Lehenik eta behin, sobera ongi jakin arren, beste behin errepikatzea merezi duen aholkua emango dizuegu: mezu susmagarriren bat jasoz gero, hoberena hura zuzenean zakarrontzira bota eta ezabatzea da. Dena den, babes handiagoa izateko, birusak saihestea eta haien zabalkundea eragoztea helburu duen antibirus bat instalatua izatea gomendagarria da. Antibirusek birusak detektatzeko eta deusezteko ahalmena dute eta hainbat kasutan baita infektaturiko artxiboak berriztatzeko ere.

Mezu susmagarriez hitz egitean, bestalde, spam delakoa ere aipatu behar da. Desio ez ditugun mezu elektronikoez ari gara, publizitate mezuez batez ere. Horrelakoak jasoz gero, eta nahiz eta igorleak hala eskatu, mezuei ez zaie erantzun behar, sarri igorlearen helbidea faltsua delako eta hala ez balitz, publizitate enpresak (spammer-ak) gure helbide elektronikoa zuzena dela jakin dezakeelako. Kasu honetan ere hoberena mezuak segituan ezabatzea da. Aditu ugarik dionez, horrelako mezu gehiegi jasotzen ez badira, ez du merezi horien aurka borrokatzeak, denbora ugari lapurtzeaz gain spammer-ak jarrera "harroxkoa" hartu eta gure aurka egin baitezake.


Suebakia instalatzearen onurak

Gure ordenadorean norbaitek muturra sartzea ekidin nahi badugu, lagungarri gerta dakiguke firewall edo suebaki bat instalatzea. Suebakiak bisitari gogaikarri bat ate joka dugunean ohartarazi egiten gaitu. Gainera, instalatuta dugun programa bati Interneterako sarbidea oztopa diezaioke, eta alderantziz. Alegia, segurtasun baldintza guztiak betetzen ez dituzten artxibo, programa eta bestelakoei gure PCan sartzen uzteko baimena eskatzen digu. Oso gomendagarria da firewall bat izatea ADSL edo kable konexioa baldin badugu, egun osoa igarotzen baitugu Internetera konektaturik. Saretik dohainik jaitsi daitekeen suebaki arrakastatsu bat Zone Alarm da (www.zonelabs.com).


Onespen agiri digitala

Segurtasunari dagokionez kontuan hartu behar den beste tresna bat, bisitatzen ari garen web gunea segurua dela ziurta diezagukeen onespen agiri digitala da. Ziurtagiri hauek hainbat erakundek ematen dituzte eta guk geuk ere eskuratu ditzakegun arren, normalean enpresek eskatzen dituzte. Demagun, esaterako, gure datuak formulario bidez bidali behar ditugula eta datu horiek garrantzitsuak direla, kontu korrontearen zenbakia, adibidez. Bada, kasu horretan eragiketa hori segurua den edo ez jakitea interesatzen zaigu. Zerbitzariak onespen agiri digitala baldin badu hirugarren pertsona batek datuak ezin eskura ditzakeela ziurtaturik dugu.

Eta nola jakin dezakegu web gunea edo zerbitzaria seguruak diren ala ez?
- Formulario bat bidaltzean datuak hirugarren pertsona batek har ditzakeela adierazten digun mezu bat agertzen bazaigu, bada, argi dagoen bezala, eragiketa guztiz segurua ez dela esan nahi du.
- Beste arrasto bat web gunearen helbideak berak eman diezaguke. Bertan "http"-ren ordez "https" agertzen bada, segurtasuna bermaturik dagoenaren seinale da.
- Bestalde, Netscape erabiltzen badugu, "Segurtasuna" deritzon botoi bat izango dugu eta hura klikatuta web gunea segurua den edo ez jakingo dugu. Explorer-en berriz, pantailaren azpialdean giltzarrapo txiki baten irudia agertzen denean izango da gunea segurua.

Onespen agiriez berba egiten ari garenez, esan Eusko Jaurlaritza eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundien ekimenez Izenpe (www.izenpe.com) erakundea sortu berri dela. Izenpek, herritarrek etorkizunean administrazioarekin Internet bidez izango dituzten harremanetan transakzioen segurtasuna, konfideltzialtasuna eta egiazkotasuna bermatuko dituzten ziurtagiri digitalak banatuko ditu. Esleitzen dituen ziurtagiri hauek herritarrek idatziz egiten dituzten sinaduren besteko balio legala izango dute eta bere web orrialdean irakur dezakegun bezala, Foru Aldundien aurrean tramiteak egitea (PFEZ aitorpena), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari bekak eskatzea... ahalbidetuko dituzte, besteak beste.


Agiriak zifratzeko sistemak

Aipatuko ditugun azken babes sistemak mezuak kodetzeko (enkriptatzeko) sistemak dira. Horien bidez, bidalitako mezuak kodetu egin daitezke eta hartzaileak soilik deskodetu ahal izango ditu.
Agiriak zifratzeko doako bi sistema ezagun ditugu: PGP (www.pgp.com) eta GNUPG (www.gnupg.org)

Antibirusak

Antibirusak eskuratzeko hainbat aukera dugu. Horietako batzuk hauek dira, PCrako baliagarri direnak, Macintosh-ek birusen eraso gutxiago jasan baitituzte orain arte:

Panda Antivirus: www.pandasoftware.es
Norton Anti-Virus: www.symantec.com
MacAfee Virus Scan: www.nai.com
Dr. Solomon’s Software: www.drsolomon.com
IBM Anti Virus: www.av.ibm.com

Informazio gehiago
www.zonelabs.com
www.pgp.com
www.gnupg.org
www.kriptopolis.com
www.izenpe.com


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude