LANGILEEN EGUNA LAN ERREFORMAREN ITZALPEAN

  • Maiatzaren 1a, Lanaren Nazioarteko Eguna, urtero ospatzen da 1890 urteaz geroztik. Euskal Herriko langileak, besteak beste, 35 orduko lanastea aldarrikatzeko eta ezarri nahi den lan erreforma nahiz pentsioen gaineko ituna salatzeko atera dira kaleetara.

2001eko maiatzaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Aurtengo maiatzaren 1eko aldarrikapenerako eta ospakizunerako egunean 35 orduko lanastea, lan harremanetarako euskal esparruaren onarpena, PPren Gobernuak langileen interesen aurka dekretuz ezarri nahi duen lan erreformaren aurkakotasuna eta pentsioen erreforma nagusitu dira Euskal Herrian. Frantzia eta Espainiako estatuetako gainerako herrialdeetan eta mundu guztian zehar, sindikatuek beren ohiko manifestazioak egin dituzte, bakoitzak bere aldarrikapen zehatzak azpimarratuz. Espainiako Estatuan garrantzi handia hartu du Gobernuak dekretuz ezarritako lan erreformak, eta mobilizazio handiak eragin ditzake, greba orokorra egiteraino iritsi daitekeelarik. Espainiako Gobernuak eta CCOOk itundutako pentsioen erreformaren itzala ere egun horretan nabarmendu da.
Dagoeneko ohiko bihurtzen ari denez, maiatzaren 1ak are nabarmenagoa egingo du sindikatuen esparruan, abertzaleen eta estatalisten artean, eta are abertzaleen artean ere, Euskal Herrian dagoen bereizketa. Pentsioen gaia dela medio, CCOO eta UGT batera agertu dira maiatzaren 1eko ospakizunetan, baina ez dute dokumentu bateraturik atera. LAB eta ELA, berriz, azken urteotan, ETAren estrategia armatuaren ondoriozko salbuespen batzuetan izan ezik, batera azaldu baldin badira ere, bakoitza bere aldetik joan da.

PATRONALAREN ALDEKO LAN ERREFORMA.
Espainiako Gobernuak ezarritako lan erreforma gauzatu aurretik, patronalaren eta CCOO eta UGT sindikatuen arteko negoziaketak egon ziren, baina azkenerako hautsi egin ziren. Gobernuak ezarritako neurriek indarrean jartzen dituzten eredu berrietan oinarrituz, kolektibo gehiagorekin sina daiteke enplegu sustapenerako kontratu finkoa (kanporatzeagatik urteko 33 eguneko kalteordainarekin), zertxobait garestitu egiten dira aldi baterako kontratuak, lanean aritutako urte bakoitzeko 8 eguneko kalteordaina ezartzen delako, eta malgutasun handiagoa ezartzen da lanaldi partzialeko kontratuan.
Beste neurri multzo batek hobariak ezartzen ditu enpresek Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkioten kuotetan, emakumeen kontratazioa bultzatzeko eta 55 urtetik gorakoak lan-merkatutik ez kanporatzen laguntzeko.
Gobernuak CEOE patronalaren proposamenak hartu ditu aintzakotzat aldi baterakotasunari eta lanaldi partzialeko kontratazioari dagokienez. Hain zuzen ere gai horien inguruan hautsi ziren patronalaren eta sindikatuen arteko negoziaketak. Espainiako Gobernuaren ustez, ezinbestekoa da lanaldi partzial finkoaren bultzatzea.


ERREFORMAK ALDI BATERAKO KONTRATAZIOA GELDITU NAHI DU.

Formula hori bultzatzeko murriztu egiten du lanaldiaren gehienezko muga (gaur egun hitzarmeneko lanaldiaren %77an ezarrita dago), eta babes sozialaren maila bere horretan mantentzen du. Horrela, %77a gainditzen dutenei lanaldi osoko kotizazioa ezarriko zaie. Eredu honen malgutasunak, gainera, enpresaburuaren esku uzten du lanorduen banaketari buruzko erabakia. Lanaren banaketa hori urtean zehar egiten da (gaur egun hiru hilabeteko epeetan egiten da).
Aldi baterako kontratazioa geldiarazteko asmoz, lan erreformak hainbat neurri hartzen du horren erabilera murrizteko. Gaur egun soldatapekoen %31,6ri eragiten dio. Aldi baterako kontratuetan, lana amaitzen denerako, 8 eguneko kalteordaina ezartzen du lanean egindako urte bakoitzeko. Orain artean ez zegoen horrelako ordainik, baina sindikatuek, gutxienez, 12 egunekoa izan zedila eskatzen zuten. Bestalde, aldi baterako kontratuen orain arteko 13,5 hilabeteko gehienezko epea 12 hilabetera murrizten da, eta enpresaburuak kontratu finkoetan sortzen diren hutsuneen berri eman beharko die aldi baterako langileei.
Erreformak kalteordainetan ere aldaketak ezarri ditu. Kontratu finko arruntak, kanpora botatzeagatiko urteko 45 eguneko kalte-ordainarekin eta gehienezko 42 hileko mugarekin, berdin jarraitzen du gaur egun lan kontratu mota hori dutenentzat, eta baita etorkizunean kontratatzen diren kasu batzuetan ere. Baina multzo horretan sar daitezkeen kolektiboak mugatuak dira, hau da, 31 eta 44 urte bitarteko gizonak, sei hilabetetik gora langabezian egon ez badira eta elbarrituak ez badira, eta emakumeen presentzia oso handia den sektoreetan, kasu horietan beraietan dauden emakumeak.
Gainerakoei PPk orain ezarri duen erreforma ezarriko zaie. Enplegua sustatzeko kontratua kolektibo gehiagok egin dezakete (16 eta 30 urte bitarteko gazteenak, emakumearen presentzia hain nabarmena ez den lanbideetan langabezian dauden emakumeenak). Kontratu mota hori 1997an eratu zen, eta kanporatze bidegabea gertatzen denean 33 eguneko kalteordaina ezartzen du lanean aritutako urte bakoitzeko, gehienezko 24 hilekoren mugarekin. Urteko 33 eguneko kalteordain hori kontratu berriei dagokio, ez orain artekoei. Beraz, erreformak dagoeneko kontratu finko arrunta duten langileek 45 eguneko kalteordaina jasotzeko duten eskubidea errespetatzen du. Aldaketak ez du eraginik kanporaketak bidezkoak direnean (legezko arrazoien bidezkoak). Kasu horietan, urteko 20 eguneko kalte-ordaina ematen da, gehienezko 12 hilabeteko mugarekin.
Pentsioen gaiaren inguruan adostutako erreformak, aldizkari honen aurreko zenbakian luze azaldu zenez, zatiketa sakona eragin du sindikatu estatalisten artean. Azkenik, CCOOek, Espainiako Gobernuak eta CEOEk edo Patronalak akordioa sinatu zuten. UGTk ez zuen akordioarekin bat egin nahi izan. Eta sindikatu abertzaleek, txosten hau amaitzeko garaian, oraindik ez dute bere iritzia ezagutzera eman, nahiz eta zantzu guztien arabera, azken orduan horren aurka agertuko direla dirudien. Aldizkari hau kaleratzen denerako jakinekoa izango da horri buruzko iritzia.

SINDIKATUEN DESADOSTASUNAK.

PPren Gobernuak ezarritako lan erreformaren aurkako balizko greba orokor baten deialdia iragarri orduko sortu dira lehenengo desadostasunak. Batetik, erreforma horren negoziaketan aritu ziren CCOO eta UGTren artean eta, bestetik, LAB eta ELA sindikatu abertzaleen artean.
Lehenik UGT sindikatua izan zen erreforma horren aurkako greba orokorra iragarri zuena maiatzerako. Oraindik eutsi egiten dio deialdiari. Aldiz, CCOO deialdiaren aurka azaldu zen, une egokitzat jotzen ez zuelako, nahiz eta ez zuen aterik ixten aurrerago egiteko. Gobernuaren eta CCOOren artean pentsioei buruzko adostasuna lortu ondoren, ez dirudi egiazkoa denik CCOOek greba orokorraren deialdiari eustea. Euskal Herrian sindikatu abertzaleek iritzi ezberdinak azaldudituzte. ELAk nolabaiteko atxikimendua eman zion UGTk egindako greba orokorrerako deialdiari eta, aldiz, LAB sindikatuak, erreforma honen aurka egonik, nahiago du erreformaren aurkako mugimendua Euskal Herritik bertatik planteatzea, helburu nagusi gisa lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatuz.
ELAren ikuspegitik erreforma hau "enpresaburuentzako oparia da eta langileen eskubideen murriztailea". Elorrietaren sindikatuak dionez, erreformak aldi baterako kontratuen ereduei eragiten die eta lanetik kanporatzea merkeago bihurtzen du kontratu mugagabeen eredu berriak sortuz, gainera, Alderdi Popularraren Gobernuak, gerora, murriztu egingo ditu pentsioak eta langabeziarengatiko laguntzak nahiz negoziaketarako egiturak. Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jotzen du estatu mailako greba, eta prest zegoen grebaren edukiak eta jardueraren zehaztasunak CCOO eta UGTrekin negoziatzeko.
LABek ere, bestalde, beharrezkotzat jotzen du greba orokorrerako deialdia egitea lan erreformaren aurka, baina uko egin zion lan harremanetarako euskal esparrua kontuan hartzen ez duen estatu mailako deialdiarekin bat egiteari. CCOO eta UGT sindikatuek kudeatu eta hondatu izan dituzten antzeko beste greba orokor batzuen esperientzia ekarri zuten gogora. Sindikatu abertzale honetako arduradunek azpimarratu dutenez, "ezin dugu honelako erantzunen dinamikan sartu, nahitaezko ezarpenen katea hausteko eta lan harremanetarako euskal esparrurako bidean aurrera egiteko proposamenik gabe". LABek esandakoaren arabera, erantzun mota, haren neurria eta edukia Euskal Herriaren eremuan taxutu behar dira.

1886KO "CHICAGOKO MARTIRIAK"
Mundu guztian zehar zabaldurik dagoen maiatzaren 1eko ospakizunak 1886ko "Chicagoko Martiriak" izenez ezagutzen diren horien inguruko gertakarian du bere jatorria. Izen hori eman zitzaien zortzi orduko lanegunaren alde 1886an egindako manifestazioen eragile eta buru izateagatik hil zituzten bost langileei. Horrela, 1886ko maiatzaren 1ean, zortzi orduko laneguna lehenengo aldiz eskatu zen manifestazioan, bederatzi langilek bere bizia galdu zuten Milwaukee-n (Estatu Batuetan) poliziak egindako erasoaren ondorioz. Bi egun geroago, manifestarien eta polizien artean, 14 lagun hilik eta ehunetik gora larri zauriturik gertatu ziren Chicagon.
Gertakari horien ondorioz, 1887ko azaroaren 11n, manifestazio horien eragile izateagatik heriotza zigorra ezarri zitzaien zortzi lagunetatik bost exekutatu egin zituzten, eta horiei eman zitzaien "Chicagoko Martiriak" izena. Gerora, 1889ko uztailaren 20an, Parisen egin zen Bigarren Internazionalaren Biltzar Eratzailearen amaiera ekitaldian erabaki zen, 1890etik aurrera, maiatzaren 1ean manifestazio handi bat egitea zortzi orduko laneguna aldarrikatuz. Azkenik, 1917ko Washingtoneko Nazioarteko Konferentzian finkatu zen zortzi orduko laneguna, eta bi urte geroago herrialde gehienek onartu zuten erabaki hori betetzea.
Maiatzaren 1eko ospakizunak ezaugarri eta jarraipen maila ezberdinak izan ditu munduan zehar, eta egun horretako ekitaldiak eta manifestazioak, 1886tik gaur arte bitartean, nahiko maiz bukatu dira errepresio bidez eta hilketekin. Euskal Herriaren kasuan, frankismoaren garaian, maiatzaren 1eko manifestazioak galarazita zeuden, eta poliziaren errepresio zorrotzak jasanez egiten ziren. Azken urteotan egun hau aldarrikapen eguna izatearekin batera ospakizun eguna ere izan ohi da, eta manifestazioetako partaidetza, sindikatuen zatiketa dela medio, geroz eta murritzagoa izan ohi da .


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea “azken urteetako produkzio egoerarik onenean” inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


Gasteizko lorezainek greban jarraituko dute sindikatuek Jaurlaritzaren proposamenari uko egin eta gero

ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.


Hiru eguneko greba abiatu dute berriz Gipuzkoako erresidentzietako langileek, manifestazio jendetsu batekin

Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Eguneraketa berriak daude