EGURALDIAREN ABERATSA

  • Euskaldunok eguraldiaz asko hitz egiten dugula esan ohi da. Horretaz jabetzeko, igogailuan bizilagunarekin eskuarki zertaz jarduten dugun pentsatzea besterik ez dago. Oraingoan neguko eguraldiaz arituko gara, erabiltzen ditugun hitzez eta haiek duten esanahi aniztasunaz.

2000ko abenduaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Neguko atarian, begi bistakoak dira gaurko gizarteak izan dituen aldaketak, baina zergatiak aldatu arren, eguraldiari begira jarraitzen du oraindik euskaldunak. Lehen baserriko, itsasoko zein artzain-lanari lotuta eguratsari arreta ematen bazitzaion, gaur asteburuari begira egiten da gehiago. Ez du garrantzirik galdu alabaina, eta horren adierazle da euskarak meteorologia kontuan daukan aberastasuna. Herri-hizkeran txertatutako esamolde, sinesmen eta ohituretatik euskal meteorologoek eguneroko lanean behar duten hizkuntza jasoraino, bata bestearen iturri, badago non ikertua urtaro kontuotan. Negutik bertatik hasita.
Jon Albisu meteorologoak dioskunez, ohiko langintzetan oso garrantzitsua izan da eguraldia, termino asko toponimoetatik hartu ohi baitira. "Aralar aldean adibidez, esango dizute Putterri eta Alborta artean azaro eta ilbeltza bitartean garai batean, haizea honela edo horrela sartzen bada, euria dakarrela. Oso eremu lokala ezagutzen zuten, egunerokotasunetik hartzen dira erreferentziak". Joxe, orain urte batzuk ezagutu zuen 85 urteko artzaina dauka hizpide Albisuk: "Hark esango zizun, hego-haizearekin adibidez, ardiak jaisten ikusita, zeru urdina egonda ere, bi ordura euria egingo zuela. Txindurriak mugitzen, haizea nondik datorren ikusita". Animaliek mendebala adibidez igartzen dutela uste du, "baina hori demostratu beharra dago".
Azaroaren 30ean aurkeztu zuen Pello Zabalak "Naturaren mintzoa" liburua. Albisuk herri jakinduria eta meteorologia zientifikoa uztartu beharraz diharduela, Zabalaren lana klasiko bihurtuko dela argi dio. 500 orrialdetik gorako liburu mardulean, baserritik eguraldiarekiko zein lotura izan dugun, bizidunekin, animaliekin, naturarekin, esaera zaharretan idatzi du eta klimatologia sartu du, hilabete bakoitzean egutegi modukoa eginez.


KRISTAUTASUN AURREKO OINARRIA.

Egutegi kristaua ez eze, "zelten aspaldiko zuhaitzen egutegia ere kontuan hartu dut, ukitu kristauaren azpitik ospakizun horiek baitauzkagu sarri, santuen bizkar ezarritako esaera zaharretan ere", adierazi du Zabala irrati esatariak. Azaroaren 1ean hiru egunez ospatzen zuten zeltek, elizari ondo zetorkionez, Erromak X. mendean onartu zuen baina Frantzia iparraldean eta herrialde germanikoetan-eta bi mende lehenago egin zuten. Maiatzaren bataren pean ere antzekorik ei dago, "ohiturak daude sarnarik eta gaixotasunik ez izateko, gauza fuerteak jan behar direla. Ez ohiko gaztainak bakarrik, esne asko-eta, hor esaera asko daude, 'maiatzean ere txindurria esnedun izaten da' adibidez"; eta Gotzon Garateren atsotitzen liburua dakar hizpide Zabalak.
Durangaldean frakazar dabilela esan ohi da trumoia entzutean. Ukitu mitologiko nabarmena duten berbak hodei eta eki ere ba omen dira. "Guk ekaitzari San Pedro bola jokoan dabilela esaten diogu", dio frantziskotarrak. Andoni Aizpuruk ere Goierriko esaera hori dakar hizpide, beste batzuen artean: "Ostadarra gero ikasi dugu guk. Erromako zubia, izan da beti, eta erauntsi 'borraska' esateko hartu badugu ere, guretzat zaparrada baino gehiago den hori da, haize-boladekin-eta". Tximista esateko erabiltzen diren oinazkar, oinaztu eta antzeko hitzak eta hodei, eki eta bestelakoak, sasoi bateko ikusmoldearen aztarnak ere badira.


TERMINOLOGIA ARAZOAK.

Euskal Herri osorako lanean aritzean, eguraldiaren aberastasun horrek arazoak ere badakartza. Gabirian gaztelaniazko nube lainoa da eta hodeia, ekaitza. Lainoari behe-laino esaten diote eta bruma esateko lanbro hartu badute ere, haientzat euriarekin lotzen da. Arazoa nabarmena da beraz, ez baita gauza berari desberdin esatea, hitz berdinak esanahi ezberdinak dituela baizik.
Oraintsu sortutako Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Elkartean (EKME) lan handia daukate esku artean. Terminologia hutsunea dagoela dio Jon Albisuk, hitzak modu desberdinean erabiltzen dira. "Garaia da bilketa egiteko eta ez dagoena sortzeko". Junes Casenave buru, zubererazko terminologian dihardute lanean, gero Euskal Herrirako eredu izan litekeen hiztegia osatzeko. Izan ere, zaharrenek gordetako esaera asko eta asko egunik egun galtzen dira.
Hala ere, handia da euskararen aberastasuna oraindik ere, "lehen eguneroko lanari zegokion, eta gaur asteburuari begira, baina oraindik ere oso garrantzitsua da", adierazi du Albisuk. Eta negu inguruan, inuitek (eskimalek) dituzten 60 berbatik gora izan ez arren, elurra adierazteko ere zenbat era dauden aipatzen du Pello Zabalak: "Ekaitzarekin bada, litro ugari dakartza, maluta handiak dira, ze elurra sortu txiki-txiki sortzen da. Baina hotz handiagoa badago, udan kazkabarra bezala, elurra pinporta potoloetan dator; batzuetan kaxkabikoa da, bi kolpe ematen dituelako, bestetan kono baten moduan, bestetik lanbroa dagoenean elur hautsa, oraindik formatu gabe, bestetan bustiago baina kristala beharrean hautsago... hori guztia erortzearen arabera, gero behean jarrita, auskalo!".
Andoni Aizpuruk euri eta izotz moten artean ere zenbat berba dauden aipatzen du. "Badago izotz zuria, gaua oskarbi dagoenean, hau da normalena gurean; bestea, izotz beltza, ikusten ez den hori, oso arriskutsua da". Hainbat bitxikeria ere aipatu du: "Izotza eta elurra baino gehiago denean horma esaten diogu, baina kasu horretan bakarrik erabiltzen dugu. Bestea pareta da, badakigu zer den batuan esaten dugun horma ere, baina beste kasuan erabiltzen dugu". Eta esanguratsua da erdialdeko euskalkietan desagertutako berbei zelan eutsi dieten Euskal Herriko bazterretan: Nafarroa Beherean erabiltzen den babazuza (txingorra, kazkabarra), Iztuetak bildua, abazuza da Bizkaiko mendebaldean, eta erdibidean beste inon ez darabilte hitz hori.


TRADIZIOAREN ABERASTASUNA.

Azalpen zientifikorik gabe izan arren, hizkuntzak berak adierazten du ulertu eta azaldu egiten direla fenomeno meteorologikoak: "Batzuetan hotz handia egiten du eta gauerako ikusten da ihintza. Bestetan gauez sortzen da eta goizez ihartuta dago, hortik antzigarra daukagu. Antzigarra edo lantxurda berriz, fenomeno desberdinak dira, desberdin sortuak eta azalpen zientifikorik gabe ere hizkuntzak bereizten dituenak", dio esatari eta meteorologo ezagunak.
Esan bezala, kristautasunak antigoaleko esaera eta ohituren gainean moldatu du egutegia. Zabalaren esanetan, oraintsu arte gehienek santuen arabera antolatzen zituzten etxeko lanak eta baita naturaren eta fenomeno meteorologikoen azalpena ere. Gabon edo eguberriei dagokienez, "igartegunak ziren. Egun bakoitzari begiratzen zitzaion gehiago hurrengo hilabeteak nolakoak izango ziren jakiteko. Eguberri egunez eguraldi ona eginda, Pazkorako kontuz! Gure aurrekoari asko axola zitzaion negua negu izatea eta ez beste".


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude