ERDIRA LERRATZEN DEN GIZARTE ANITZA


2000ko uztailaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Zuberoako politikagintza entelegatu edo ulertu ahal izateko bertako soslai-soziala ezagutu beharra dago. Maule nahiz Atharratzeko kantonamenduetako bozken emaitzak dira zuberotar gizartearen baitezpadako adierazleak. Hauteskundeetako lehian alderdi ugarik hartzen du parte; ideologikoki, gizarte zabala eta anitza denaren erakusle izaki. FN -eskuin muturra-, RPR -eskuin-gaullistak-, UDF -zentristak-, PS -sozialistak-, PCF -ko-munistak- eta AB -euskal abertzaleak- alderdiek hartzen dute bertako politika instituzionalaren eremua. Maule eta Atharratzeko kantonamenduetako kontseilari nagusiak dira egungo politiko esanguratsuenak: Jean Pierre Mirande eta Michel Arhancet. Biak ala biak, politikari independienteak bezala agertzen dira, baina azkeneko hauteskundeetan UDF alderdiaren sustengoari esker hautatuak.
Euskal Departamendua da zuberotarren artean eztabaidatzen hasi den gaia; berriki arte gai aipaezina zen departamenduarena. Azkenaldion, Ipar Euskal Herri mailan zabaldu den interesari esker, zuberotarren gai tabu izateari utziko ote dion susmoa antzematen hasia da, naski

PROIEKTU SINPLE, BAINA HANDIZALEA
Zuberoako erronka sinplea da: joera demografikoak aldatzeko eta gazteak planta daitezen, enplegua sortu behar da bertan -600 lanpostu hamar urteetan-. Zeregin horretan, lurraldearen erakargarritasuna garatuz eta bitartekoak balorizatuz, bere aberastasuna baliatu beharra dauka, hots, ingurumena, kultura, ondarea...
Hainbat lantalde ari da kari horretara, lan eremu ezberdinetan irudimena lantzen dute datozen hamar urteotan burutu behar diren ekimenak garatzeko. Proiektuaren lehenbiziko hiru urteetako egitasmoak Estatua, Erregio Kontseilua eta Kontseilu Nagusiarekin sinaturiko PCD -Garapen Xede Amankomuna- baten arabera garatuko dira; ekimenen garapen zuzenari lotua den hainbat erakunde parte delarik.


NEKAZAL-INDUSTRIALAREN BIRMOLDAKETA.

Oinetakoen sektorea behera etorri den arren, Zuberoa ipar-barnealdeko lehen arro industriala da, eta bere garapen gaitasuna bizirik dago hainbat aktibitate eta eremutan. Horiek horrela, birmoldaketa plan bat abian jarri da bertako enpresak garapen molde berri batean indar daitezen; era berean, Zuberoa kanpoko enpresen helburua izan dadin prospekzio bat burutu nahi da.


LABORANTZA, HIRU OINARRIETAKO BAT.

800 etxalde inguru direlarik, laborantzak hartzen du Maule eta Atharratzeko bi kantonamenduetako enpleguaren herena. Berau da haranaren bizitzaren ardatza, biztanle guztien bizitzaren moldatzaile. Hots, garapen proiektuaren funtsezkoa da. Lau dira lan taldeek eskuartean dituzten egitasmoak:
- Enpresa filialen garapena: hauen ekoizpenak gure eskualdearentzat berebiziko balioa duela.
- Enpresen arteko transmisioa.
- Artzaintza-laborantza eta bailara ezberdinen arteko osagarritasuna: mendiko udatiarren gunea, erdialdeko gunea eta beheko lautada.
- Enplegu partekatua eta laborariaren lanbide balorizatua.
Proiektu handizalea da, 2010. urtera bitartean urratu behar diren bideak markatuko dituena. Zuberoako Herrien Erkidegoa -Communauté de Communes- egitura berriak gidatua izanen da erakunde eta profesionalen partaidetzarekin


Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude