"POESIAN HIZKUNTZA GUZTIAK BERBERA DIRA"

  • bi eman zuen argitara lehen poema liburua. Ordutik beste liburu bat argitaratu du, eta Oteizaren gaineko jardunaldietarako lehenengoz euskaratu zituen oriotarraren poemak.

2000ko martxoaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
S

altsa askotan antzematen zaitugu aspaldion. Kazeta munduan, kultur sustatzaile antzean ere badiharduzu eta pentsatzen dut idazteari ez zeniola utziko. Paperetan begira 1987an, artean institutuko ikasle, irabazi zenuen saria ikusi dut. Zein izan da urteotako aldaketa, orduko Urretxutik oraingo Zarautza?
Orduan ez nituen gauzak hain garbi, ez ditut inoiz izan eta beti zalantzaren eskutik eman ditut pausoak. Adin eta egoera horretan, batek bizi duen horrekiko babesleku ezin hobea da poesia. Urteak joan ahala ulertu dut poesia ez dela bakarrik babesleku gisa ulertu behar, hortik irtenda bizitza eta gizonarekiko konpromiso bezala baizik. Jende sortzaileak bere herri eta denborarekiko duen ezinbesteko ardurak kezkatzen nau, herriaren etorkizunean zein den gure papera. Gure parte hartzea ezinbestekoa dela uste dut, zuzena, areago gure herrian bake prozesuko bultzada gisara.
Lan guztiak pentsamenduaren hezurdura osatzen doazen atalak dira. Kazetaritza gauzak esateko gogo bezala interpretatzen dut. Ez diot inolako garrantzirik eman non eta nola adierazi; adierazteko aukera eman didaten une beretik, aurre egin diot eta horrela bizi ditut egun bizirik eusten nauten lan horiek guztiak.

Poesia lanari lotzen bagatzaizkio estu, aspaldiongo itzulpenak bazter, zelan zehazten duzu garapen hori?
Felipe Juaristik dio azken poeta erromantikoa naizela. Ez dakit nola hartu horrelako irizpidea, etsipenez edo pozez, baina idealista baten ikuspegia izan dut hasieratik, poesiak mundua aldatu dezakela. Urteak igaro ahala ikusten duzu, mundua ezin dezakela aldatu, baina orduan agian gizona aldatu dezakela pentsatzen duzu eta gizonak bai aldatu dezakela mundua, edo hobetu eta beste modu batera antolatu. Nire poesiaren bitartez gizon horren bila jarraitzen dut, eta bizitzarekiko bidaia hori elkarrekin abiatzeko. Horrela eguneroko bizimodua edertu nahiko nuke.
Hasieran oso estilo barrokoan egiten nuen, gaztetasunaren borborrean isla garbia duen esateko moduz. Orain askoz zehatzago idazten dut, hitzak eta poemaren egiturak gehiago zainduz eta esaldi laburrez. Modernoa izatea betiko kezkei gaur irtenbide bat eskaintzea dela uste dut, eta horretan mezuak eta gogoak berdina izaten jarraitzen du baina adinak eta esperientziak gauzei aurre egiteko modu desberdinak ematen dizkigu.

Lan poetikoa erdaraz ere egiten duzu eta ez gaztelaniaz bakarrik, galegoa ba omen duzu literatur hizkuntza.
Beti esaten dut galegoa bigarren hizkuntza dela, ama-hizkuntza euskara daukat eta aita-hizkuntza galegoa, aita galiziarra delako. 26 urtez jarraian Galizian egon naiz. Horrelako herri magikoa ezagutzea esperientzia ahaztezina da, betiko barneratzen duzun zerbait. Galizia asko maite dut eta bere hizkuntza betidanik ezagutzen badut ere, orain ausartu naiz hurbiltzen. Batez ere pentsatuz hizkuntzak niretzat batuketa direla, inoiz ez kenketa. Ez dut uste gaztelera euskararen normalkuntzarako oztopoa denik. Kultura guztien eginbidea gizonen artean bideak eraiki eta zabaltzea da. Espresatzeko gogoz nagoen unetik hizkuntza guztiak zaizkit baliagarri.

Zerk bideratzen zaitu bata ala bestea aukeratzera?
Egoerak, esateko moduak... beti zehazten dizu. Espresiobide gisa erabiltzen ditut hizkuntzak, nahi hori azaltzeko aukera ematen badidate ez ditut sailkatzen zeinekin moldatzen naizen hobeto, oso modu naturalean dihardut. Eguneroko harremanean gertatzen dena da. Oteizak dioen legez, hizkuntza guztiak bat bera dira. Poesiaren historia errepasatuta, poeta ingeles baten eta greziar baten arteko antzekotasunak ikus ditzakegu. Horrek zer esan nahi du? Poesian hizkuntza guztiak berbera dira. Edozein kultura barneratzeak ematen dizkizun eragin horiez aberastea eta hizkuntzak eskainitako taupadekin bat egitea da.

Galiziarako hurbilpen horrek Euskal Herriarekiko distantzia ere ahalbidetuko zizun. Zelan ikusten da prisma horretatik gurean ditugun kultur harremanak?
Kanpotik egunero borborrean dagoen herri bat ikusten da. Apartekoa iruditzen zait, ze uneoro erabaki transzendentalen bat hartu behar duzun herria baita eta horrek esan nahi du bizirik dagoela, gauzak zalantzan jartzen dituela eta beti bere oraina oroitzeko ahaleginean diharduela. Oso pozgarria iruditzen zait herri honetako partaide izatea baina kontradikzioen barnean argi dago batzuek bide hori arindu ordez oztopatu egiten dutela. Pentsatzea gaztelera euskararen etsaia dela, adibidez. Etsai nagusia askotan jarrera pertsonal bat izan daiteke. Goizetik zenbat jende jaikitzen da sortzeko indarrez? Ez du oihartzunik komunikabideetan, baina zorionez hori bizi dugun errealitatea da, eta hori suspertuko nuke nik gehien. Jarrera pertsonalak dira garrantzitsuenak. Ideologietatik urrun, oso modu naturalean bizi dugu bi hizkuntzetan, bai euskaraz bai gazteleraz, espresatzen diren autoreekiko hurbilketa, hau da, euskal idazletzat aurkezten ditugunak. Baina egun hizkuntzek batu ordez geroz eta gehiago urruntzen gaituzte.

Euskaraz poema liburu bi dituzu bakarrean argitaratuak: orain bi urte lehena, Erein argitaletxearen eskutik, eta gerora literatur lehiaketa bati esker. Lehenago ere irabazi zenituen sariketak, baina zein duzu horren helburua; behin argitalpena lortuta kultur munduan zure burua ezagutarazi ostean?
1991 inguruan Pasaia hiria lehiaketaren bitartez hasi nintzen argitaratzen. Lehiaketek ondo apaintzen dute gure kultur politikaren miseria, idazleok lehiaketetara jo behar dugulako diru pixka bat jasotzeko eta gero zorte askorekin argitaratze duin bat izateko. Lehiaketekiko harreman zuzen eta etengabea izan dut baina kritikoa ere izan naiteke, hutsune baten adierazle argia direlako. Ez dago laguntza erreal bat idazleekiko. Idazle guztiek, nahiz eta gero bide hori utzi, beharko lukete kultur politika horren baldintzarik gabeko babesa hasieran, lehendabiziko urrats horiek emateko.

Baina lehiaketek, denon dirua atzetik izanda, ez ote dute beren lana argitalpenera mugatzen, editorearena ahaztuz eta promozio beharra bazterrean utzita?
Lehiaketek tranpa bat gordetzen dute barnean: irabazteak idazle egiten zaituela pentsatzea akats biribila da, baina modu erraz batean argitaletxe batera joan eta argitaratzeak ere ez zaitu idazle egiten. Idazlanak eta etengabe idazteak sortzen du benetako idazlea. Poesiak berez ez du ezertarako balio, baina guztiz beharrezkoa da. Egungo merkatal baldintzetan lehian dago, baina horrek ez du esan nahi poesia egiteari utzi behar diogunik. Ez dago ezer poetaren ahotsa isilaraziko duenik eta gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa da poetaren mezua, deiadarra. Nire esperientziaren izenean, idazten dagoen edonori, saia dadila, eta lehiaketetara ez bada argitaletxeetara zuzendu. Hori da bere lana, egun idazle handiak direnak ere bizi zituzten ezezagunak ziren egunak. Argitaletxeek Euskal Herrian harrera zabala erakusten dute beti, lanak irakurtzeko prest, eta inportanteena iruditzen zaidana, zure lanarekiko irizpide kritiko bat erakusten dizute. Horrek asko laguntzen zaitu aurrera begira.

Hizkuntzak elkar hurbiltzeko nabarmentzen dituzun gisan, gainontzeko arte espresioak ere modu berean ikusiko dituzula pentsatzen dut. Areago, lehen liburua egun emazte duzun margolariaren irudiek hornitu zutelarik.
Beti izan naiz elkarrizketa zalea, orain hitz egiten ari garen bezala eutsi diezaiokegu artearen beste espresiobide batzuei. Kultura azken finean katea da, geroz eta elkarrizketa gehiago sortu artisten artean, edozein izanda ere bakoitzaren espresiobidea, orduan eta biziagoa izango da kultura. Erraz konturatzen gara edozein abestik zein eragin izan dezakeen poeta batengan edo pelikula batek margolari batengan. Zergatik? Bada, lengoaiaren bihotza guztiengan berdina delako. Gorputza desberdina da baina bihotza berdina, eta harremana ezinbestekoa da. Nire kasuan pintura eta musika ere oso bidelagun leialak izan dira. Horrek guztiak zure hizkuntza aberastu egiten du, inoiz ez murriztu.

Oteizaren eragina nabarmentzen dizut. Urrian Koldo Mitxelena kulturgunean antolatutako jardunaldietara atzera begiratuz gero, oriotarraren lan poetikoaren lagintzat egin zenuen euskaratzea barne, zein ondorio daukazu?
Jorge Oteizaren lan osoa espresiobide poetikoa izan da: bai eskultura lana bai kultur proposamenak eta nola ez lan poetikoa. Uste dut denbora gehiegi itxaron duela herri honek bere lan poetikoaren azterketa kritiko serioa egiteko. Gurea saialdi txiki bat izan zen arreta deitzeko, eskultura eta giza lana ulertzeko ezinbesteko oinarria da lan poetikoa aztertzea.
Oteizaren denboraldi desberdinetako adierazgarri liratekeen lau poema euskaratu genituen. Hasieran bakarrik ekin nion baina gehiegizko ausardia iruditu zitzaidan eta Pello Zabaletari laguntza eskatu nion. Aparteko itzultzailea da eta Oteizaren lana ezagutzen du. Berehala hartu zuen erronka. Lanik zailena itzultzeko erabiltzen duzun hizkuntzan jatorrizkoan esaten duen berdina esatea da, bai tonuz, bai erritmoz, bai emozioz. Jatorrizkora asko hurbildu garela uste dut.

Oteizak bazioen azpian zetzan aitzin-euskararen kontua. Antzeman diozue hori itzulpenean?
Bai, esaldiek duten aditz-adjektiboen arteko hausketa bortitza, poemen tentsioa, euskal sen horretatik oso hurbil daude, bere pertsonalitatearen ispilu. Mezua pixka bat ezagutuz gero, askoz errazagoa da azken emaitza horretara hurbiltzea. Iritzi honetatik abiatua, egin dugun bakarra bere poesia euskara batuan gaurkotzea izan da.

Lehenago egin behar zen zerbait da hau guztia?
Euskal Herriaren huts handiena da ez ohartzea Oteizarengan jeinu bat dagoela, gauzak beste modu batera egin daitezkeela, gizartea desberdin antolatu, kultura, mundua edo gizona aldatzeko euskarri garrantzitsuenetarikoa dela, egunero deiadarka ari zen gizon bat zela ez ikusi izana. Pentsa ezazu, 90 urte ditu eta lehenbizikoz horrelako azterketa kritiko bat egin da bere poesiarekiko, orain hasi da jasotzen merezitako oihartzuna. Nik modu naturalean proposaturiko kontua ziren jardunaldiak eta oso harrera ona izan zuten. Zer gertatu da urteotan horrelako lan serio bat ez egiteko? Normala izan daiteke errespetu puntu hori, baina hori apurtu egin behar da berarengana hurbilduz, oso pozik egon zen eta komunikabideetako irudi bortitz eta haserre horren kontra gizon bihotz-zabala ikusi dut, beti izan den bezala. Kasik esango nuke haur miragarri bat topatu nuela beregan.
Oteiza ia bakarrik aritu izan da, ez du inor aurkitu elkarrizketa bat izateko. Egin diezaiokegun omenaldi handiena berarengana hurbildu, eztabaidatu, irakurri eta aztertzea da eta belaunaldi berrien esku dagoen zerbait da. Bere mezua oso sinple eta argia da. Bere garaian Jorge Oteizarengana jo bagenu, kasu egin eta berarekin bat aritu, egoera desberdina litzateke, ez dakit nolakoa baina bai askoz aberatsagoa.

Oteizaren gainean beste itzulpen bat ere amaitzen ari zara.
Jardunaldietan hiru liburu aurkeztu genituen: euskaratutako antologia txiki hori, Carlos Aurtenetxeren poema liburu bat, Oteizaren irudiez uztartua, eta Felix Marañaren "Jorge Oteiza: elogio del descontento" lana. Erreportaje luzea da, oso interesgarria. Nik beti diot abenturazko eleberria dela, osagarri guztiak dituelako, maitasuna, intriga, emozioa eta bidaiak. Euskaratu egin dut, izan ere Orioko Udalak Jorge Oteiza omendu nahi du hemendik gutxira eta bere bi eskultura lan kokatzeaz gain, liburua aurkeztuko da. Ez dakit zein izenburu ipini oraindik, "Kezkaren gorazarre", "Grinaren gorazarre", "Zalantzaren gorazarre" agian...

Jardunaldi haiek joan ziren baina laster dira beste batzuk.
Oteizarekin ekin genion eta orain beste muturrera jotzea pentsatu dugu, ea patriarka horrek zer nolako kume kuttunak dauzkan. Jardunaldi honen lema "euskalduna eta gaztea: poesia eta etorkizuna" izango da. Euskarazko lanen azterketa kritiko hori Felipe Juaristik plazaratuko du eta gaztelerazkoena Felix Marañak; poema irakurketa bi ere izango dira, martxoko azken bi asteetan. Idazle berri hauen antologia txiki bat ere plazaratuko dugu.

Horren guztiaren erdian zer da egun esku artean daukazuna?
Geroz eta zehatzago daukat poema liburu bat euskaraz, eta galegozko olerki liburu bat ere prestatu nahi nuke. Gero, nola ez, gazteleraz eta abar, idazteko gogoa beti daukat, orain ordea ez dakit zein helbururekin. Libururik argitaratu ez duenak pentsatzen du argitaratzean zerbait bete duela, baina ni konturatu nintzen, argitaratu bezain pronto izan nuen lehen sentipena, ez nuela ezer berezirik lortu.

Bilaketak berak dauka garrantzia beraz, Portugalgo nabigazioaren iruditik.
Hori da, "

vivir non é preciso, navegar e preciso
". Bidaia da eusten zaituena, ez helburua


Azkenak
Espainiar batzuk turismo-gidari bati eraso egin diote Galizian, bisita galizieraz egiteagatik

Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-22 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniar nazionalismoa hasi da berragertzen mozorrorik gabe

Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]


2025-07-22 | Mara Altuna Díaz
Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu

Uztailaren 14tik 18ra munduko hizkuntza gutxituen hiriburua izan da Gasteiz. HIGA, hizkuntza gutxituetako gazte hiztunen topaketetan, lau kontinenteko dozenaka gazte elkartu ziren esperientziak eta estrategiak trukatzeko. Hizkuntza “txikiak” babestea dute helburu... [+]


2025-07-22 | ARGIA
Kanakyko independentistek eta Frantziak adostutako akordioa eztabaidatuko dute oinarriek egunotan

Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


2025-07-22 | Patxi Azparren
Armagintza eta gerrekin eten

Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude