ESPEKULAZIOARI AURRE EGITEKO, ZERGA GLOBALAK


1999ko apirilaren 04an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
E

liteek gizarte segurantzarako sistemei erasotzeko erabiltzen dituzte modernizazioa eta globalizazioa, hau da, herri garatuetako behartsuei eta garapen bidean dauden herrietako are behartsuagoei erasotzeko. Bada garaia, haiei aurre egin nahi dietenek ere modernizazioaren eta globalizazioaren arma horiek erabiltzen ondo dakitela erakusteko
».
Honela adierazi zuen Howard M. Wachtelek –ekonomiako irakasle eta College of Arts and Sciences, American Universityko dekano (Washington) eta Transnational Instituteko partaide (Amsterdam)– «Le Monde Diplomatique»n argitaratutako lan handi batean; eta bertan, tasa eta zerga globalen aldeko iritzia agertzen du kapitalaren espekulazioari aurre egiteko: Tobin tasa, atzerriko zuzeneko inbertsioen gaineko tasa –AZI/IDE–, eta etekinen gaineko tasa bateratua.
Gogoeta horiek egiten ziren garaian Espainiako Gobernuak aurtengo ekainaren 1etik aurrera atzerriko inbertsioak erabat liberalizatuko dituela iragarri da ofiziosoki; eta horrekin desagertu egiten da administrazioaren aldez aurretiko baimena, «zerga-paradisuak» eta inbertsioak barne. Kapitalen mugimenduak errazteko beste modu bat da, eta beraz, finantza espekulazioa areagotzeko bide bat gehiago.


TOBIN ZERGA.

Ekonomiako Nobel Saridun Tobinek lehenik errealitatearen azalpena egiten du. Mugak ezabatzen diren heinean, mundializazioaren ondorioz, gobernuek zituzten zerga oinarriak ahulduz doaz. Batez ere enpresa handien finantza espekulaziorako produktuak, etekinak eta inbertsioak zergen bidez kargatzeko duten gaitasuna ahultzen zaie. Herrialde garatuetako kapitalak etengabeko mugimenduan daude munduan zehar, eta horrek ikaragarri zaila egiten du, batetik, etekin ezargarriak zehaztea eta, bestetik, zergak zein Estaturi dagozkion ezagutzea. Garapen maila apalagoko herrialdeek, berriz, laguntza fiskalak ugaltzen dituzte atzerriko inbertsioak kosta ahala kosta erakartzeko. Eta enpresa handiek, nola ez, lagapen horiek erabili egiten dituzte beren jatorrizko herrialdeetan beharturik dauden zergen desgrabazioa exijitzeko. Eta zerga oinarrien ahultasuna geroz eta handiagoa da, lanaren gaineko kenketak bezalaxe.
Beren jatorrizko lurraldeari atxikitako lanak ez du malgutasunik eta erraz karga daiteke, baina aldiz, finantza kapitalak eta kapital fisikoak berak, duten malgutasunaz baliaturik, eskutik irabazten die estatuen zerga bilketarako sistemei. Inmigrazioari buruzko legeek lanaren mugikortasuna mugatzen dute, baina ez kapitalen mugikortasuna.


DIBISA BIDEZKO TRANSAKZIOEN GAINEKO TOBIN ZERGA.

Gauzak horrela izanik, ekonomilari iparramerikarrak espekulazioaren aurkako tasa global mota ezberdinak proposatzen ditu. Horietako bat Tobin tasa da, James Tobin Ekonomiako Nobel Saridunak 1978an proposatua. Berak herrialde guztietan dibisei zegokien edozein transakziotan %1eko zerga uniforme bat ezartzea proposatzen zuen, finantza establezimenduek beren eragiketak zerga-paradisuetara aldaraztea eragozteko.
Tobini ez zitzaion bururatu ere egiten transakzio horien bolumena monetatan: 1985ean eguneko 150.000 milioi dolar inguru zena, eguneko bilioi bat dolarretik gorakoa da gaur egun. Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziak (CNUCED) ebaluaketak egin ditu, baita Tobin tasari eta eguneko % 1eko kargarekin erabili ahal izango litzatekeen moduari buruz ere. CNUCEDek urtean 720.000 milioi dolarreko sarrera kalkulatzen zuen, kopuru izugarria, tasa kontributiboaren ahultasuna kontuan izanik. Lanerako hipotesi gisa emaitza hori bitan banatzea proposatzen du: 360.000 milioi dolar tasa biltzen duten gobernuentzat eta 360.000 milioi dolar herrialde aberatsek herrialde behartsuen artean banatzeko fondo baterako.
Wachtel ekonomilariaren ustez, tasa global bat ezartzeak arrakasta izateko edo porrot egiteko garrantzitsuak izan daitezken gorabeherak ondorengo hauek dira: administratzeko sinpletasuna eta erraztasuna; «zentzuzko» ekonomi politika batean integratzea, edozein zergaren aurkako jarrera duen iritzi publikoa haserretu ez dadin; finantza errendimendua nahiko garrantzitsua izatea, eragingo duen borroka politikoak merezi dezan; Ipar eta Hegoaldeko herrialdeak barnebiltzea.
Tobin Tasak horietako hiru lehenak betetzen ditu. Baina herrialde aberatsei soilik zuzendurik dago, bereziki Estatu Batuei, Japonari eta Erresuma Batuari, hor burutzen baita 24 ordutik 24tan ari diren truke merkatuetan egiten diren transakzioen kopuru funtsezkoena. Hirugarren mundua, bere osagai ezberdinekin, tasa honen onuradun izango litzateke batez ere, haren ezarpenaren partaide izan gabe

Etekinen gaineko zerga bateratua

Wachtel ekonomilariak kapitalaren gaineko ezarpenaren berregituraketari buruzko beste alderdi bat eransten du: transferentzi prezioen manipulazioari aurre hartzea etekinak modu berri batez kalkulatzerakoan eta ezarrita dauden lekuak identifikatzerakoan.
Metodo hau Estatu Batuetan dagoen tasa bateratutik abiatzen da, eta arazoaren konponbidea izan daiteke. Saihesten zailak diren kategoria kontableetan oinarrituko litzateke; mundu mailako etekin bateratuak, munduko negozio kopuru bateratuak eta herrialde bakoitzeko negozio kopuruak.
Etekin ezargarriaren oinarri zergagarria ebaluatzeko, enpresa baten negozio nazional kopurua haren mundu mailako negozio kopuruaz zatituko litzateke. Herrialde batean zerga bezala kobratu beharreko etekinak ezagutzeko, mundu mailako etekin bateratuari ehuneko hori ezarriko litzaioke. Adibidez, Nike multinazionalaren mundu mailako etekin bateratua 1.000 milioi dolarrekoa da. Bere negozio kopurua % 40an EEBBetako salmentetatik datorkio. Orduan, EEBBetan 400 milioi dolarreko etekina atera duela joko da, eta horren araberako zergak ordaindu beharko ditu.
Tasa bateratu honen abantaila, transferentzia prezioen arazoari irtenbidea ematea da, eta kalkulatzen eta kentzen erraza izatea, zerga-iheserako aukerak oso txikiak direlako: Ipar eta Hegoa biltzen ditu eta hirugarren munduko herrialdeek zerga-paradisu bihurtzeko jasaten duten presioa murrizten du

Atzerriko zuzeneko inbertsioen gaineko tasa

Kapitalaren gaineko beste tasa posible bat atzerriko zuzeneko inbertsioak (AZI) kargatzen dituena litzateke: ondasun higiezinetako inbertsioak, eta elkartzen zaizkien ekipamendu eta teknologietakoak. Gaur egun, mundializazioaren eta kapitalen hegazkortasunagatik guztiz zaila gertatzen da etekinetan oinarritzen den sozietateen gaineko zerga eskuratzea. 70eko hamarraldiaz geroztik zergei ihes egiteko gaitasuna asko hobetu dute enpresek, bereziki transferentzia prezioei dagokienez, ondasunetakoak lehenik, eta zerbitzuetakoak gero.
Beraz, kapitalaren gaineko ezarpena benetan eraginkorra izan dadin, beste estrategia kontable bat asmatu beharko da, eta zergei ihes egiteko aukerarik ematen ez duen enpresen jarduera arlo batera zuzendu beharko da, hau da, AZIetara. Horien kopurua bost halakotu egin da hamar urtean, 1985ean urteko 60.000 milioi dolarrekoa zena, 1995ean 315.000 milioi dolarrekoa zen, eta 355.000 milioi dolarrekoa 1997an. % 40 inguru hirugarren munduko herrialdeetara zuzendurik dago, soldatak txikiagoak direlako, eta lan arloko legeria bigunagoa, ingurunearen hondamendia larriagoa eta zerga bilketa ahulagoa.
Horrek guztiak sindikatuekiko arazoak sortzen ditu, bertako partaideen soldaten, lan baldintzen eta enpleguaren segurtasunaren gainean sortzen duen mehatxuaren ondorioz. Beraz, AZIen gaineko tasa batek, batzuk proposatzen dutenez, batetik, kapitalaren mugikortasunak eragiten duen zerga-ihesari egin beharko lioke aurre eta, bestetik, kapital horien xede diren herrialdeetako langileen funtsezko eskubideak kaltetzeari. Testuinguru horretan, batzuk % 20ko tasarekin hastearen alde agertzen dira, funtsezko eskubideak errespetatzearen azpitik kokatzen diren xede-herrialdeetan egiten diren inbertsio guztiei aplikagarria. Tasa hori % 10eraino egokitu daiteke eskubide horiek hobeto zaintzen dituzten edo zentzu horretan ahalegin garrantzitsua egiten duten herrialdeetan. Lanerako Nazioarteko Bulegoa (BIT) izan liteke langileen eskubideen errespetu maila hori neurtuko lukeena. Horrela, guztiz argia da transnazionalei helarazten zaien mezua: nahi duten lekuan inberti dezakete, baina zerga handiagoak ordaindu beharko dituzte, beren aukeraketa lan arloko eskubideak babesten ez dituzten herrialdeetara bideratzen bada.
AZIen gaineko gehienezko % 20ko zerga batek urtean 65.000 eta 32.000 milioi dolar arteko errenta eragingo luke. Kalkulu hori 90eko hamarkadan oinarriturik egin da (urtean 325.000 milioi dolarreko inbertsioak). Garbi dago Tobin Tasarekin lortzen ziren 720.000 milioiak baino askoz gutxiago dela, baina garapen bidean dauden herrialdeentzat, abantaila bi eratakoa izango litzateke: batetik, tasa horrek soldata txikiak eta bizitza baldintza onartezinak bultzatzen dituzten egitura arazoen aurka egiten duela; eta bestetik, ez duela dibisen espekulazioaren gaineko ezarpenekin lortutakoaren zati bat banatzeak eragingo lukeen borroka politiko korapilatsurik behar. Bi tasen konbinaketa bat ere landu daiteke


Azkenak
Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


2025-06-27 | Hala Bedi
Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailaren lehenetik aurrera

Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


'Missa Solemnis'
Bihotzetik zeruraino

Beethovenen 'Missa Solemnis'

  • Taldeak: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (zuzendaria: Nuno Coelho), Bilbao Koral Elkartea (Enrique Azurza) eta Iruñeko Orfeoia (Igor Ijurra).
  • Bakarlariak: Mira Alkhovik (sopranoa), Nerea Berraondo (mezzoa), Michael Porter (tenorea)... [+]

Baztango Udalak “euskal errepublikaren parte” dela erabaki du

Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


2025-06-27 | Xuban Zubiria
Bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzen zuen Breizh kooperatiba itxi dute

Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.


Frantziako Estatuak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko ditu, baina helburuetatik urrun

Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]


Ed Rojas
“Trans legea onartu dute, baina zer gertatzen da identitate ez-bitarrekin?”

Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]


Azken hamar urteetan %21 jaitsi dira iktus kasuak Nafarroan

2009tik 2023ra izandako iktus intzidentziak jaso ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Iktusa izan duten nafarren %84k arrisku faktoreren bat zuen.


Espainiako Kongresuak gobernuari eskatu dio 78ko sanferminetako gertakariak “argitzeko” eta biktimei “aitortza” egiteko

1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.


2025-06-27 | Elhuyar
Adimen naturala

Adimen artifizialak adimenari berari buruzko eztabaida berpiztu du: zer da adimena, zertan bereizten dira giza adimena eta adimen artifiziala deritzoguna, zer egitura dute oinarrian… Eztabaida horrekin batera, animalien garunen egiturari eta gaitasun kognitiboei buruz... [+]


Eguneraketa berriak daude