TEKNOLOGIA, NATURA ETA ARTEA ZAKU BEREAN

  • garatzeko asmoz, parke teknologikoak eratu dira Zamudion, Araban eta Donostian.Azken hau, 1997an jarri zuten abian eta dagoeneko, 21 enpresa ditu, telematika, biologia molekularrak eta telakomunikazioak bezalako arloak jorratzen dituztelarik.

2017ko azaroaren 28an
Donostiako Teknologi Elkargia Miramongo poligonoan kokaturik dago. Nagusiek zentrua hiru hitzekin definitzen dute: natura, teknologia eta artea.
Teknologi Elkargi honek, gainerakoek bezala, hiru helburu ditu: industria eta teknologiaren arteko kooperazioa bultzatu, industria unibertsitateko ikerkuntzarekin lotu eta inobazioaren kultura eta teknologia hedatu. 1997an kokatu ziren lehen enpresak. Orain 21 enpresa eta 712 langile ditu. Bertan finkaturik dauden enpresek punta-puntako teknologiarekin zerikusi handia dute eta hauxe da, parke teknologiko honetan egon nahi duen enpresa batek bete behar duen ezinbesteko baldintza.


Telematika, elektrokimika, multimedia, informatika...

Donostiako Teknologi Elkargian dauden enpresen artean ditugu besteak beste, Ibermatica, Euskaltel, Telefonica, Aena eta Talltec Sensor enpresa suitzarra. Enpresa hauek jorratzen dituzten arloak batez ere, telematika, material aurreratuak, biologia molekularra, elektrokimika, informatika, telekomunikazioak, multimedia eta ingurugiroaren inguruan aritzen diren teknologiak dira. Telematikaren arloan, Espainiako azpiegiturarik aurreratuenak daude. Eraikin guztiak fibra optikoko sarearen bidez komunikaturik daude. Bertoko enpresek bete behar duten beste baldintza besteekiko eragina izatea da, hau da, elkarrekin proiektuak egitea.
Egun, Donostiako Teknologi Elkargian teknologiaren transferentziarekin zerikusirik duten ekintzak bultzatzen dituzte, hala nola, ikerketa zentru berrien sorkuntza, I+G proiektuen garapena, tesi doktoralak, masterrak eta dibulgazio jardunaldiak.
Aipatu ekintza hauen ondorioz I+G hiru zentru berri eratu dira Elkargian: Inbiomed, teknologia biomedikoa eta medikuntza molekularra ikertzen duen zentroa; Cidetec, elektrokimikaren arloa jorratzen duena eta Citma, ingurugiroko berrikuntza teknologikoa ikertzen duen zentroa.


Ikerkuntza eta aisialdia

Miramongo poligonoak 1.300.000 metro karratuko gainazalera badu ere, Donostiako Teknologi Elkargiak 100.000 baino ez ditu betetzen. Gainazalera honetan partzela urbanizatuak eta Elkargiak berak egindako eraikinak daude. Eraikin hauetan I+G motako enpresak kokatzen dira. Hala ere, ez dira enpresak dauden eraikin bakarrak. Teknologi Elkargiak eraikin zentral bat du, 250 pertsonentzako entzutegia, erakusketa aretoa, tamaina ezberdineko gelak, kafetegia eta jantokia dituena.
Gainerantzean, parkeak, kultur erakundeak, EITB eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza eta poliklinika daude, besteak beste.
Enpresa bat parke teknologiakoan sartzen denentz, bertoko Elkargiko batzorde batek erabakitzen du arestian aipatu irizpideak kontuan hartuz. Elkargiaren gehiengoa, hau da, % 51, SPRIk dauda, % 20 Kutxak, % 25 Diputazioak eta gainontzekoa Udalak


Azkenak
“Bilboko eskola-inguru asko kutsaduraz eta zarataz betetako eremuak dira”

Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]


Armada sionistak “geldialdi taktikoak” hasi ditu Gazako errepide nagusian, Netanyahuren iritziaren aurka

UNRWAk salatu du erasoek jarraitzen dutela Rafah-n eta ez direla aldatu operazio militarrak. Netanyahuk gerra kabinetea desegin du, dimisioen ondorioz.


2024-06-18 | ARGIA
Frantziako 200 kirolarik manifestu bat sinatu dute eskuin muturraren kontra

L'Ëquipe kirol egunkariak argitaratu du manifestua igandean. Besteren artean, Jo-Wilfried Tsonga eta Marion Bartoli tenislari ohiak eta Marie-José Perec atleta ohiak daude sinatzaileen artean.


21 urteko fisioterapeuta bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta

Atxilotuak astelehen goizean, ekainaren 17an, egin zuen sexu erasoa, pazientea belauneko lesio batetik artatzen ari zela, emakumeak salatu duenez. Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten eta aske utzi zuten, Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku geratu ondoren.


Eguneraketa berriak daude