Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

  • Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea aske utzi dute 104 egun preso eman ostean Palestinaren aurkako manifestazioetan parte hartzeagatik.


2025eko ekainaren 23an - 10:56
Azken eguneraketa: 12:34
Palestinarrak janaria jasotzen, Gaza Hirian. Omar Al-Qattaa / AFP
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Israelen eta Iranen arteko gatazka azken egunetan lerroburu guztiak hartzen ari bada ere, egunero Gazako palestinarrak hiltzen jarraitzen du Tel Avivek: 33 hil ditu igandetik astelehenera bitartean, eta gutxienez 56.000 dira 2023ko urriaz geroztik hil dituenak, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Martxoaren 18an bi hilabete indarrean zeramatzan su-etena apurtu zuenetik, berriz, 5.600 palestinar hil eta 19.000 zauritu ditu Israelek.

Azken 24 orduetan Israelek hil dituen 33 palestinarretatik sei elikagaiak banatzeko puntuetara bidean hil ditu, azken asteetan behin eta berriz errepikatu dena. Gazan laguntza humanitarioa banatzeari berrekin ziotenetik, maiatzaren bukaeran, 400 palestinar hil eta 3.000 zauritu dituzte modu horretan. Bi hilabetez zerrendara laguntza iristea oztopatu ostean, Israelen eta AEBen menpeko GHF Gazako Fundazio Humanitarioaren eskuetan dago Gazako palestinarrentzako laguntzaren banaketa.

Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela, 2023ko urriaren 7an Palestinako erresistentziak eginiko erasoan atxilo hartutakoak. Erasoan 250 lagun bahitu zituzten erakunde armatu palestinarrek, eta Israelgo hainbat hedabideren arabera, horietatik 50 inguruk zerrendan jarraitzen dute oraindik, horietatik hogei bizirik.

Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBek

2023ko urrian Gazaren aurkako erasoaldia gogortu zuenetik, Israelen aurkako eta Palestinaren aldeko protestak eta manifestazioak ohikoak izan dira mundu osoan, baita AEBetan ere. Horien artean, entzutetsuak izan ziren AEBeko unibertsitateetan buruturiko mobilizazioak, baita horien aurka Poliziak ezarritako errepresioa ere. Besteak beste, azken hilabeteetan ezaguna egin da Mahmud Khalil Columbia Unibertsitateko ikaslearen kasua, Palestinaren alde eginiko manifestazioetan parte hartzeagatik hiru hilabetez atxilo izan dutena, "Hamas babestea" eta "antisemita" izatea leporatuta.

Mahmoud Khalil Columbia Unibertsitateko ikaslea, aske geratu ostean kazetarien galderak erantzuten. Jeenah Moon / Reuters

AEBetako epaile federal baten aginduari jarraiki, fidantzapean aske utzi zuten Khalil ostiralean. Martxoaren 8an etxean zegoela atxilotu zuten ICE Immigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarrek, New Yorken, eta Louisianako migratzaileentzako atxiloketa zentro batera eraman zuten. Aske utzi bezain laster New Yorkera itzuli da Khalil, atxilo zegoen bitartean jaiotako haurrarekin eta emaztearekin biltzera. Asteburuan hiri horretan Israel Gazan burutzen ari den genozidioaren aurka eginiko manifestazio baten buru ere izan da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Axier Lopez
Ahidura

109 elkartek adierazi berri dute, tartean Munduko Osasun Erakundeak edo Mugarik Gabeko Medikuek, Gazan gosete masiboa sufritzen ari direla, Israelgo Gobernuak hala erabakita. Bi milioi lagunen kontra gosea arma gisa erabiltzen ari dira, etekin politikoak lortu asmoz. 2025ean,... [+]


Milaka juduk Palestinaren askapenaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute, “sionismoaren krimenen aurka”

Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude