Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta Pakistanek su-eten akordio bat "berehala" adostea eskatu diete bi aldeei. Ormuzko itsasartea blokeatzearen alde egin du Irango Parlamentuak, bertatik igarotzen da munduko petrolio garraioaren %20 inguru.
Igande goizaldean Fordowr, Natanz eta Isfahan gune nuklearrei eginiko erasoarekin, AEBak zuzenean sartu dira Israelek bere babesarekin piztutako Iranen aurkako gerran, eta guztiz aldatu dute gatazka. Badirudi bi aldeek ez dutela epe laburrean elkarren aurkako erasoak gelditzeko asmorik. Israelek Irani lehen aldiz eraso egin zion unetik aukera hori ukatu egin badu ere, Donald Trump AEBetako presidenteak Truth Social sare sozialean Teheranen "erregimen aldaketa" behar dela adierazi du: "Ez da politikoki zuzena erregimen aldaketa kontzeptua erabiltzea, baina Irango egungo erregimena ez bada gai Iran berriz handi egiteko, ez luke erregimen aldaketa bat egon beharko?".
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak behin eta baino gehiagotan egin du mehatxu Ali Khamenei Irango lider gorena hiltzearekin: esaterako, joan den asteartean adierazi zuen Khamenei hiltzeak ez lukeela bien arteko gatazka areagotuko, baizik eta "gatazka amaitu" egingo lukeela. Trumpek ere zera adierazi zuen: "Badakigu [Khamenei] non dagoen ezkutatuta, baina oraindik ez dugu hura hiltzea pentsatu".
AEBek eta Israelek aipatu dute euren helburua Teheranek ordezkatzen duen "mehatxu nuklearra" deuseztatzea dela: euren arabera, Iran arma nuklearra garatzen ari da uranioa aberasteko teknologiaren bitartez, IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak hori baieztatu ez duen arren. Irango hiru gune nuklear nagusienen aurkako erasoaren ondoren, JD Vance AEBetako presidenteordeak aitortu du ez dakitela Iranek non pilatzen duen uranioa: "Hori izango da datozen asteetan eurekin hitz egingo dugun gaietako bat".
Nazioarteko erreakzioak
Washingtonek eginiko erasoari erreakzio gisa, igande arratsaldean larrialdizko bilera egin dute Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseilua osatzen duten herrialdeek. Besteak beste, Txinak, Errusiak eta Pakistanek AEBek eginiko erasoa salatu dute, eta bi aldeei su-eten akordio batera "berehala" iristea exijitu diete. NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterresek ohartarazi du AEBen erasoak "puntu arriskutsu bat" suposatzen duela jada "ezegonkortuta" dagoen Ekialde Hurbilean.
Dorothy Shea AEBek NBEan duten enbaxadoreak, ordea, "Washingtoneko aliatuak eta horietako biztanleak" babesteko argudiopean justifikatu ditu Irango gaitasun nuklearren aurka eginiko erasoak: "Iritsi da unea AEBek bere aliatuen eta interesen defentsan determinazioz jokatzeko. Iranek zuzenean edo zeharka AEBen aurka egiten duen eraso orok erantzun bortitzak izango ditu".
Ormuzko itsasartea
Iranen aurkako erasoaldiak hartu duen dimentsioarekin, herrialdeak gerrarako arma gisa baliatu lezakeen baliabide bat geroz eta gehiago aipatzen ari da azken egunetan: Ormuzko itsasartea. Itsasarteak garrantzi handia du nazioarteko merkatuan, eta, bereziki, energiarenean: itsasotik garraiatzen den munduko petrolioaren eta gas natural likidotuaren %20 eta %30 artean bertatik igarotzen da, esaterako, Indiak eta Txinak inportatzen dutena eta Europako herrialdeek Katarren bidez jasotzen dutena. Itsasartearen bi aldeetan dauden herrialdeak Oman, Arabiar Emirerri Batuak eta Iran dira.
Ormuz blokeatzeko aukera mahai gainean izan du Iranek haren aurkako erasoak handituz gero, eta hori gauzatzeko pausoak egiten ari da igandetik. IRIB Irango telebista kate publikoari eginiko adierazpenetan, Esmaeil Kousari jeneralak baieztatu du Irango Parlamentuak Ormuzko itsasartea ixtea onartu duela. Orain, erabaki hori berrestea Segurtasun Nazionaleko Kontseiluari dagokio.
Urriaren 4an Iruñean egin zen manifa izugarria izan zen. Momentu oro, nire irudipena izan zen hiriko kaleak betetzen genituen pertsonok adin, jatorri eta pentsamolde ezberdinetakoak ginela. Gizateriaren parte izatearen sentimenak desberdintasun guztiak gainditzen zituen... [+]
Oinei begira ibiltzea arriskutsua izaten da, baina nahiko hala bizi gara. Inguru urruneko oihartzunen batek aztoratzen gaitu noizean behin; gora ez begiratzeak ustekabeko bonbaren bat irenstera ere eraman gaitzake. Ez dago erraza. Hemen tenis partida batean bezala egon behar... [+]
Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egin dugu, indartsu. Itxi ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu ohikoak ez... [+]
Nafudeko basamortuan (Saudi Arabia) duela 12.800-11.400 urteko176 grabatu topatu dituzte, gehienak tamaina errealeko ganbeluenak. Grabatu horiek gainera ez daude, ohi bezala, leizeetan edo leku ezkutuetan, agerian baizik.
Green Arabia Projecteko adituen ustez,... [+]
2018ko Jaka Horiak oraindik gogoan dituztela, "guzia blokeatzeko" protestari hasiera eman zioten irailaren 10ean Frantziako Estatuko hainbat herri eta hirietatik, baita Ipar Euskal Herritik ere. Aitzina doa mugimendua. Krisi politiko potolo baten erdian, ahal bezala... [+]
Ipar Euskal Herriko hiru diputatuek eman dute ikerketaren berri, prozesua "biktima guztien aitortzarako funtsezkoa" izanen dela zehaztuta. Urte batez iraunen du ikerketak eta ardura utzi diote Louis Joinet Institutuari, nahiz eta lotura-talde bat egon parlamentarien... [+]
Joan den astean sinatu zuten su-eten akordioa entitate sionistak eta palestinar erresistentziak. Israelek akordioa betetzen badu, palestinar herriak arnasa pixka bat hartu ahalko du azken bi urte hauetako ofentsiba kriminalaren ondoren: Israelgo armadak Gazatik atera beharko du,... [+]
Igandean indarrean sartu zen su-etenaz geroztik, hainbat hedabide palestinarren arabera, gutxienez Armada Sionistak sei palestinar hil dituela jakinarazi dute. “Akordioa urratzea” egotzi die Israelgo Armadak
Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. ARGIAk bat egin du Palestinaren aldeko greba eta lanuzteekin. Hemen aurkituko dituzue egunaren jarraipena eta... [+]
Hiru edo lau orduko lanuzteen arteko hautaketan ito baino, sentsazio orokortua hauxe izan da: jendetza mobilizatu da eguerdian. Itxuraz, aspaldiko gehiena. LABen esanetan, 110.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Hego Euskal Herriko hiriburuetako mobilizazioetan... [+]
Goizean hasi diren lanuzteak oso esanguratsuak izan dira irakaskuntzan eta lan munduan oro har, baina oraindik ez dago lanuztearen datu zehatzik. Edozein modutan, Iruñeko erdialdean goizaldean argi ikusten zen ez ohiko eguna zela eta eguerdiko manifestazioak baietsi du... [+]
Antolatzaileek diotenez 15.000 pertsona bildu dira Iruñean, eguerdiko manifestazioan.
Gutxitan hartzen duen itxura izan du asteazken goiz-eguerdi honetan Donostiako Boulevardak. 20.000 lagun baino gehiagok egin dute bat urriaren 15erako eragile ugarik antolatutako deialdiekin. Denek, ñabardurak izan arren, batera adierazi diote elkartasuna Palestinari... [+]
Palestinaren askapena eta Israeli boikot egitea babestu dituzte, eta patronalari eta erakundeei horretan eragiteko deia zabaldu diete.