Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta lurringintzan erabiliko diren gaiak sortzeko.
Euskal Herri osoan bizi da eta espezie mordoa dugu: tankerako ezaugarriak dituzte, ez dira berdinak, bakoitzak arantzez ederki zaintzen dute bere kasta. Xehetasun fin bat dute bereizgarri, espezie bakoitza bat. Hamairu behintzat baditugu: Rosa agrestis, R. arvensis, R. canina, R. corymbifera, R. deseglisei, R. micrantha, R. nitidula, R. pendulina, R. pimpinellifolia, R. pouzinii, R. sempervirens, R. stylosa eta Rosa tomentosa. Denak arkakaratsak, batzuk bakanak, beste batzuk hedatuak. Izen zientifikoetan moldatzen gara, baina euskarazko izenekin zikulu saltsa ederra dugu.
Arkakaratsaren ezaugarri eta erabilera nagusiak izenetan nahasten dira. Arrosaren asaba da eta maiz arrosa hori jasotzen du izenak. Beste batzuetan landarea esateko eta bere alea esateko izen bera erabiltzen da. Arantzatsua da, baita basatia ere. Geurean basatia astoarekin lotzen da maiz; beste hizkuntza batzuetan izen zientifikoari tinko helduz, Rosa canina, “txakur arrosa” esaten diote. Hona, bere hedaduraren eta bere ezagutzaren adierazle, arkakaratsaren izen batzuk: astoarrosa, astalarrosa, basarrosa, basalarrosa, basa-arrosatze, itsularrosa, hesi arrosa, sapar-hesi, sapar-lahar edo sapalar, sasiarrosa, elorri arrosa, arrosa-elorri, larrosa jerikotarra, lahar-arrosa, otsolarra eta otsalar. Bitxi askoak ere badira: Telesforo Aranzadik Aralarren jasotako “alkaka-atza”; Retana hiztegian “alkaratx” bildua dago; Gerardo Lopez de Gereñuk 1958an Voces alavesas-en argitaratu zuen “arkalla” izena, Akosta herrian entzundakoa, eta Umandiren 2000ko hiztegian “arkala” azaltzen dena; orain “frantziar arrosa” esaten diogunari (Rosa gallica) Lakoizketak “larrosa jerikotarra” esaten dio, Anastatica hierochuntica nahasita.
Bere alea jateko oso ona da, “Beren bixi airearekin, batere ez dire jateko tzarrak asto-arrosaren bihiak” idatzi zuen Jean Elizalde Zerbitzari-k 1932an Gure Herria aldizkarian. Sendagai ezaguna ere bada. Beherakoa geratzeko hartzen da, horregatik esaten ote zioten “ipurdi-tapatzeko” Larraunen, Aranzadik bildu zuen bezala? “Andarrai” ere esaten zaio, Azkuek eta Harrietek jaso bezala; anderrai-eria sendatzen ote duelako, agian? Londresen geratu ziren Luis Luziano Bonaparteren XIX. mendeko eskuizkribu sonatuetatik jaso eta Azkuek argitaratutako “itsularrosa” izena nondik ote dator? Pio Font i Quer farmazialari katalan famatuak bere 1961eko Plantas medicinales el Dioscorides renovado famatuagoan dio arrosaren ura oftalmologikoa dela. Lakoizketak “luisalea” aipatzen du, ez du zehazten alea edo fruitua den edo landarea, eta Manuel Larramendiren 1745eko hiztegi hirueledunetik hartzen duela dio. “Alkakarate” esaten diote Girgillaon.
Politak dira baita ere landare honi buruz Javier Irigarai Imazek egiten dituen aipamenak bere 1976ko Estado actual de la onomástica botánica en Navarra (II) Gesalazko bailarari buruzko idatzian. Jasotako izen bitxi bi: Irurren “kazkaratxe” eta Bidaurren eta Arginanon “la justizia de Arzoz”. Itxuraz Arzozko justizia gogorra zen eta, arkakaratsak bere arantza okerrekin bezala helduz gero, askatzen zaila. Kimu berriak ere jan egiten zirela dio eta bailara hartako izenak aipatzen ditu: mataberri, pintxigal, matatxine, panpano eta matagoxa.
Izena gorabehera, jan orain kimu berriak eta uda amaieran aleak. Nik ezagutu dudan marmelada onena ale horiena da.
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]