"Telebistako gidoigintza kartoizkoa da, dekoratu bat bezelakoa"


1995eko azaroaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Anjel Lertxundi idazleari egindako elkarrizketa
"Telebistako gidoigintza kartoizkoa da, dekoratu bat bezelakoa"
Anjel Lertxundi
Ifrentzu kontuekin datorkigu oraingoan Andu, «Piztiaren izena» liburua argitaratzear baitu. Kontu guztiak, baina, ez ditugu pizti itxurakoak izan, «Otto Pette»ren nominazioaz, euskara eta kulturaren inguruan dituen kezkez aritu baikara, besteak beste. «Goenkale»ko gidoilari lana neurri batean utzita, liburu berriarekin emango digun ezustekoa dastatzen du jada.
Zer zara zu, oriotar `ijitoa', zarauztarra... Noiz etorri zinen Zarautz aldera?
Oriotarra. Nire ustez badago hor fenomeno oso komuna. Norbaitek bere jaioterria lagatzen duenean oroitzapenen garai egokienean, hau da, mutil kozkorretan, utzi zuen horrekiko lilura handia gordetzen duela. Horregatik esaten dut oriotarra naizela, Zarautzen bizi bainaiz zortzi urtetatik.
Zer da hori, nostalgia?
Ez. Ez da Orio, baizik eta haurtzaroa. Eta nola haurtzaro horrek, guztiek bezala, bere paisaia daukan, horregatixe da. Nire haurtzaroko oroitzapenik ez dago Zarauzkorik. Nire imajineria literario osatzean ez dago ezertxo ere Zarauzkorik, oso gutxi. Lilura baino gehiago, Orio da nire haurtzaroko paisaia. Gainera, inplikazio diferenteekin. Ni bizi nintzen herriko azkenengo etxean edo nekazaritzako lehendabizikoan, muga-mugan.
Zure lanetan hori ageri da. Orioko erreferentziak erabiltzen dituzu «Goiko kale»n, «Kareletik»en, eta abar.
Paisaia bat, etxe bat, edo egoera bat irudikatzen dudanean, nahiz eta istorio hori Orion ez garatu, irudi finkatuenak haiek ditut eta haiek etortzen zaizkit. Eta lehendabiziko aldia nolabait Oriotik ezertxo ere ateratzen ez dena «Otto Pette» da, lehendabiziko aldia nire irudimena askatu eta inolako loturarik ez duena Oriorekin, erabat asmatua dena.
Ikastolan idazle izan behar zenuela zenion. Lortu al duzu?
Hamasei urte nituela seminarioan nengoenean idatzi egiten nuen, erdaraz. Orduan baterakaitza ikusten nuen idazle eta apaiz izatea. Idazle izan nahi nuela oso garbi nuen, apaiz izan nahi nuela ez hainbeste. Idazleari eskatzen zaion alde batera edo bestera egitea, posizionatzea, nik bateraezina ikusten nuen apaiz izatearekin, honi beti Eliza Santua nagusituko baitzitzaion, ortodoxia. Eta idazle batek zerbait izan behar ez badu, hori ortodoxoa da.
Baina idazle lanarekin batera, apaizarena ez, baina beste asko izan dituzu: irakasle, gidoilari...
Hor garbantzuen ezinbestekotasunak daude.
Idazle izateko, orduan, beharrezkoa al da beste arlotan aritzea?
Planteamendu teorikoak egiten dira baina gero behartzen zaituena eguneroko bizitza da. Nik une honetan askoz ere atseginagoa nuke bizi ahal izatea literaturako klaseak ematetik. Magisteritza eskolan egin nituen urteek asko eman zidaten niri, eta asko gustatzen zaidan ofizioa da. Eskola itxi zenean lanik gabe gelditu nintzen. Unibertsitatean sartzeko orduan oposizio sistema gainditu behar zen, eta urte asko behar nituen horretarako besterik gabe.
Euskaraz idazteko, orduan, ezinbestekoa da nonbait garbantzuak topatzea?
Idaztea literatura deitzen badugu, bai. Ni idaztetik bizi naiz, baina ez literatura egitetik.
Idazle zaren aldetik «Goenkale»n aritzeak ikuspuntu berria eman al dizu?
Ez dut uste ezertxo ere eman didanik. Horrelako intentsitatea eskatzen duen lan batek idazle batentzat beti arriskua du.
Horregatik utzi al duzu?
Ez dut erabat utzi, baina neurri batean bai. Asko absorbitzen ninduelako, eta une jakin batean horrelako lanek erraztasuna eta arintasuna ematen badute ere, hori idazle batentzat arriskutsua da. Gauzak erraz egiten ohitzen zara eta uste duzu dinamika bera dela. Ofizioaren menderakuntza idazle batentzat oso arriskutsua da.
Nik, esaterako, «Goenkale»n hasiera batean, hoberenean izan eta gauza pila bat asmatzen aritzean euskararen eta espresioen aldetik, orduan ikusten nuen baietz, ondo ari nintzela, baina une bat iristen da kasu askorengatik nekatu egiten zarela, esaldi bat ere ez dagoela zu tentatzen zaituenik; arriskua dago.
Horrek ondorengo literatur lanetan eragina du?
Egiten den lanaren alaitasunean nabaritzen da. Ez alaitasuna barre edo komizidade bezala. Idazkeraren txinpartan nabaritu egiten da, erroskila bezala ateratzen dira kontuak.
Zer ezberdintasun dago telebista eta zinemarako gidoi bat egitearen artean?
Ikaragarria. Filme bateko gidoi baterako gutxienez lau hilabete behar dituzu. Eta telebistako gidoi bat egun batean egiten da. Pelikula bateko gidoiak mundu oso bat hartzen du, istorio batekin mundu oso bat jaso nahiak, pertsonaia guztiak ere oso ondo definituta egotea eskatzen du; gero beste kontu bat da asmatzen duzun edo ez.
Telebistakoa, berriz, dekoratuen tankerakoa da, kartoizkoa da neurri handi batean.
Lehen idazten zenuena ikasleei irakurtzen zenien. Orain nori erakusten diozu zure lana?
Badut lagun talde bat eta elkarri gure lanak trukatzen dizkiogu: Juan Garzia, Inazio Mujika, Eskarne Mujika, Jorge Gimenez, Juaristi, Karlos Linazasoro, Juan Krutz Igerabide.
Orain atera behar dudan liburua, nik dakidala, Jorge Gimenezek irakurri du, Juan Garziak, Inazio Mujikak, Eskarne Mujikak... lau horiek behintzat ezagutzen dute.
Kritikek min ematen al dute?
Bai, baina nik kritiketatik asko ikasi dut, mingarriak baditut ere.
Lagunen kritikak onartzen dituzu. Eta kanpotik datozenak?
Baita ere. Lagunekin conditio sine qua non da kritika osotarikoa izatea... horrek sekulako mesedea egiten dit. Edozeini gomendatuko nioke lana egiteko bide hori segitzea. Azkenean obrak berak irabazten du. Zuk liburua amaitu duzun unetik distantzia falta zaizu.
Kalera ateratzen denean, kritika ez da inoiz lagunek egiten dutena bezain sakona, oso zaila delako hori egin ahal izatea.
«Piztiaren izena» da argitaratzear duzun lan berria, Alberdanian «Ifrentzu» sailari hasiera emango diona. Zer berri ekarriko digu irakurleoi?
Liburuaren planteamendua bera ere nobedosoa da. Nik ez dut ezagutzen merkatuan horrelako libururik. Gai baten inguruan esan direnak ardatz eta hari gisa harturik, bai tradizio literarioan bai ahozkoan esan direnak, oso modu librean hori tratatu bai ipuin modura, baita prosa literario modura ere.
Alde batetik bi jenero oso ezberdin dira liburu berean: poesia eta prosa literarioa. Bestalde, gai bat da, baina modu libre batean eta oso tonu ezberdinetan tratatua. Optikan dago nobedadea, nire baitan ahalegin hori izan da. Sorpresatxo bat da.
Zein `ifrentzu' topatuko ditugu hemendik aurrera?
Lau gai daude frogatu nahi nituzkeenak. Lehendabizikoa da gizakia paradisutik botatzearen mitoa. Deabrua edo piztia oso present dago euskal literatur tradizioan orokorrean. Bestalde, paradisutik botea izan ondoren zorionaren truke deabruari saltzeko prest dagoenaren mitoa da hau.
Bigarrena ibilbidea, bizitza edo judu errantearen mitoa da. Hirugarrena giza errebeldia Jainkoarengandik autonomia lortzeko nahian (Martin Txiki hasten denean Jainkoari sekretuak lapurtzen, edo Sisiforen mitoa...). Laugarrena «gizakia bakarrik» da, sekularizazioa. Askapena, autonomia lortu ondorengoa. Eta «Ifrentzuak» sailean horiek aterako dira lau liburutan egindako planen arabera.
Erraza al da liburu bat kaleratzea «Otto Pette»ren arrakastaren ondoren?
Bai eta ez. Ni jarraikako gizakia naiz. Badakit «Otto Pette»ren ondoren zenbat eta urte gehiago pasatu geroz eta zailago egingo zitzaidala. Liburua apalera ateratzen denean hori bihurtzen da erreferente beste bat iristen den arte. Ez da gehiegi kezkatzen nauen kontua. Azkenean idazlea ez du liburuak egiten, obrak egiten du. Hark etapa bat bete zuen.
«Otto Pette» nominatu egin dute Espainiako Sari Nazionalerako. Itzuli egin beharko zuten, ezta?
Lagun batek itzuli du eta itzulpena elkarren artean berrikusi dugu. Ez dizkiot itzulpenari bospasei egun baino gehiago eskaini. Itzulpena lagunaren lana da. Itzultzailea da itzulpenaren jabe, ez dut zerikusirik.
Itzuliko al zenuke zuk «Otto Pette»?
Ez, gainera niretzat obra euskaraz idazten dudanean hor bukatzen da. Hortik aurrera itzuli nahi baldin bada, beste baten eginkizuna da.
Nominatu dutena, baina, itzulpena izan da.
Gauzak behar bezala funtzionatu behar badute, juradu horretan lau hizkuntzak dakizkiten lagunak egon beharko lukete, gutxieneko konparazio bat egiteko.
Gaur, esaterako, gidoigintzari buruzko sariketa baten berri eman didate. Euskarazko eta erdarazko gidoiak jasotzen ziren eta galdetu didate ea euskarazkoak itzuliko nituzkeen. Baietz esan dut, baldin eta erdaldunek onartzen badute euskaldunek bereak euskaraturik zuzentzea. Baina hori ez dute onartuko.
Obra guztiek bi balio gutxienez izan ditzakete. Bat, obra bere horretan. Bestea, obra horrek esan nahi duena une jakin batean literatura baten barnean. Euskararen ikuspuntutik puntuatzea «Otto Pette» edo beste ikuspuntutik baliotzea, ezberdina da.
«Otto Pette» «Obabakoak»en ondorengoa izango da Espainiako Sari Nazionala irabazten?
«Obabakoak» fenomenoa errepikaezina da, eta nik ez dut uste inori mesede egiten diogunik erreferentzia horrekin. Sari Nazional hori, loteriaren arabera, 2.127. urtean tokatzen zaigu. Hainbeste faktore dira hor fokatzen direnak... Burua galeraziko lidake gertatuko balitz, baina ez da gertatuko. Ezagutzen nautenek badakite ez zaidala burutik pasatu ere egiten.
Tankera honetako sariek zer ekartzen diote euskarazko literaturgintzari?
«Obabakoak»en sarian mesede egin zuen, euskaraz egiten zenari errekonozimendua izan zelako, baina ni kezkatzen nautena ez dira sariketak, Euskal Herriko egoera baizik. Euskararik ez duen herritar jendeak zer arreta falta erabatekoa duen ez euskal literaturarekiko, baizik eta euskararen munduarekiko. Guri hitz egiten digutenean komunikazioaz, itxi egiten garela, zera diot: ixten direnak beraiek dira. Inkomunikazioaren kontuan, badago nahi bat gure aldetik komunikatzeko, baina gero ikusten dugu inolako arretarik ez dutela. Orduan, «que les zurzan!». Interes faltaz gain, superioritate konpleju izugarria dute eta euskararekiko jarrera kolonizatzailea, euskarara hurbiltzen dira dirua dagoenean.
Politikariak beharrezko gaitza al dira?
Gizarte batek politikariak behar ditu, baina gureak ez dira politikariak, oro har. Ez dira bokazio politikodunak, herri bokazioa ez dute. Partiduen sistemak erabat torpedeatzen duen planteamendua da.
Azken urteetan euskal kulturak Joseba Arregirekin ezagutu duenaren ondoren, zer datorkigu orain?
EAJri dagokionez, gauza bat da alderdi politiko gisa administrazioan, denen diruarekin euskara eta kulturaren inguruko planteamendua izatea, eta beste gauza bat pertsona-mailan horrelako ahaleginik ez dagoela. Nik ez dut sinesten. EAJk kulturaren ardura handia du administratzeko diru batzuk dauzkalako horretarako, baina bere saiakera partikularrean ez. Ni oso fidakaitza naiz saiakera pertsonalak ez dauden planteamendu politiko batean, oro har. Garai batean EAJn egon zen nahi bat, baina hori ez diot ikusten gaur, eta hori eskatzen diot.
ZELAIA, Arritxu/ ARANGUREN, Jose Luis
29-33

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLERTXUNDI2
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazLERTXUNDI2
EgileezELAIA3Kultura
EgileezARANGUREN4Kultura

Azkenak
Israelek Hamaseko negoziatzaileak bonbardatu ditu Qatarreko hiriburuan

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


Eguneraketa berriak daude