"Nazioarteko presioak negoziatzera behartu dezake Londres".


1995eko irailaren 10ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Martin McGuinness, Sinn Feineko kideari elkarrizketa
"Nazioarteko presioak negoziatzera behartu dezake Londres".
Martin McGuinness, Sinn Feineko zuzendaritzako kidea
1972an Armada britainiarraren abioian Ingalaterrara Londresko Gobernuarekin negoziatzera joandako IRAren ordezkarietako bat izan zen Martin McGuinness. Urte asko egin ditu, beraz, mugimendu errepublikarraren zuzendaritzan. Urtetan IRAko buruzagia izan dela diote kazetariek eta, gaur egun, Sinn Feineko zuzendaritzako bigarrena da.
IRAk su-etena iragarri zuenean prozesuaren erritmoa hain geldoa izango zela jakin izan bazenu, berdin sostengatuko al zenukeen IRAren erabaki hura?
Noski. IRAren erabakiarekin ados nago. IRAren erabakia zentzuzkoa izan zen eta bake prozesua sendotu egin zuen. Urte honetan izan dugun esperientziak erakutsi du alderdi nazionalista guztiak bake negoziaketetarako prest gaudela, eta munduari modu argian erakutsi diogu hori. Bestalde, urte honek erakutsi du britainiarrak eta unionistak ez daudela prest mahaian gurekin esertzeko. Honen ondorioz, nazioarteko komunitatean jendeak egin dezake bere juzkua eta erabaki zein ari den benetan bake akordioaren alde lanean, eta zein ez. Bake prozesua atzeratzeko eta aitzakiak bilatzeko estrategiarekin, nazioarteko komunitateak, bai Britainia Handian eta bai Irlandan, britainiarren jokaerari buruzko iritzia gero eta txarragoa dela pentsatzen dut.
Elkarrizketak has daitezen IRAk armak entregatzen hasi behar duela dio Gobernu britainiarrak, eta IRAk ez du horretarako asmorik. Nola gaindi daiteke hau?
Orain armen dekomisoa baldintza gisa jartzeak britainiarren fede txarra erakusten du. Jendeak ulertu behar du su-etenaren aurreko elkarrizketetan sekula ez zela aipatu armen dekomisoaren gaia. Nik neuk parte hartu nuen elkarrizketa haietan, eta inoiz inork ez zuen mahairatu IRAren armen errendizioaren gaia. Dublinen aldetik elkarrizketetan parte hartu zutenek, Albert Reynoldsek kasu, egiaztatu egin dute hori horrela dela. Errealitatetik kanpo dagoen eskakizuna da hori. Ez dut uste batere posibilitaterik dagoenik IRA elkarrizketen aurretik armak entregatzen hasteko. Hau nola gaindi daitekeen? Britainiarrek jarri dute aurrebaldintza berri hau, eta beraiek kendu behar dute. Ez dago beste biderik.
Gobernu britainiarraren jarrera da, beraz, oztopo nagusia. Aldatuko al dute jarrera hori?
Ez dago jakiterik. Batzuetan badut horren esperantza, eta bestetan ez. Irailaren hasieran John Brutonek eta John Majorrek egingo duten gailurrera begira izango da jende asko, bi gobernuak bake negoziaketetarako aurrerapausoak emateko prest dauden ikusteko. Bake prozesuak Irlandan, Britainia Handian eta nazioartean duen sostenguak esperantza handia ematen dit. Nire sentsazioa da jende honek guztiak Gobernu britainiarrarekiko presioa handitzen badu, azkenean britainiarrek eta unionistek ezingo dietela euren jarrerari eutsi eta nazioarteko iritziak negoziazio mahaira eramango dituela.
Bill Clintonek azaroaren bukaeran Irlandara egingo duen bisitaldiak eragin handia izango duela uste duzu?
Bill Clintonek alderdi guztien arteko elkarrizketen hasteko eta presoak askatzen hasteko jarrera agertzeak, dudarik gabe, areagotu egingo du Majorren Gobernuarekiko presioa, negoziaketei begira aurrerapausoak eman ditzan.
Alderdien arteko elkarrizketak hasi gabe daude, baina Gobernu britainiarrarekiko ordezkariekin hainbat bilera egin dituzue. Fruiturik eman al dute?
Gobernu britainiarrarekin izandako hiru bilera pribatuetan, eta aurretik nik neuk Ancramekin izandako elkarrizketetan, bake negoziazioetan aurrera egin ahal izateko ikusten ditugun zailtasun eta arazoei buruz hitz egin dugu. Orain Gobernu britainiarraren kontua da adierazi diogun guztia aztertu eta alderdi guztien arteko elkarrizketak deituko dituen ala ez erabakitzea. Baina gauza bat esan nahiko nuke: su-etenaren urteurrenaren atarian gauden honetan, Londresek alderdi guztien arteko elkarrizketak izango ditugula publikoki adierazteari uko egiten badio, izugarri egoera arriskutsuan sartuko ginateke.
Su-etena apurtzeko arriskuan izango litzatekeela esan nahi duzu?
Espekulaziotan ez sartzea hobe dela uste dut. Su-eteneko urte honetan IRAk erakutsi du oso batua dagoela eta oso diziplinatua dela. Su-etenak bi aste, hilabete, hiru hilabete edo sei hilabete baino ez zuela iraungo zioten aurrikuspenen ondoan, IRAk pazientzia handia eta bake prozesuarekiko atxikimendu osoa erakutsi du. IRA, nire ustez, oso inteligentea da eta ikusi du Gobernu britainiarra eta unionistak nazioarteko komunitatean bakartuta geratu direla. Zentzu honetan, IRAren pazientziak sendotu egin du bake prozesua, eta su-etenaren urteurrenarekin, Gobernu britainiarrarengan presioa handitzea da behar duguna, negoziaketak has daitezen.
Eta hasten ez badira?
Ez dakit IRAren estrategia zein izango den hau gertatzen ez bada. Sinn Fein eta IRA erakunde bereiziak dira. Guk gure zeregina daukagu prozesuan: gatazkarekin zerikusia duten alde guztiak negoziaketa mahaira eramaten saiatzea. Dena den, Sinn Feinek zentzu honetan egin duen lan guztiari lagundu egin dio IRAk su-etena iragartzeak. Baina esan behar dut, Gobernu britainiarrak eta unionistek bake negoziaketak hasteari uko eginez gero, familia errepublikar-nazionalista zabaleko jende askok ulertuko du jende horrek ez duela bakerako borondaterik.
Bake prozesu honetan eta mugimendu errepublikarraren barruan, zein da Sinn Feinen zeregina, eta zein IRArena?
Sinn Feinek zuzendaritza nazionala du eta bertan, astero, prozesu politikoaren gorabeherak aztertu eta gure erabakiak hartzen ditugu. Ziur nago IRAk, modu independentean, aztertzen duela bake prozesuan gertatzen ari dena. Bere eztabadaida propioak dituela suposatzen dut, eta bere erabaki propioak hartzen dituela bake prozesua bultzatzeko. Sinn Feinen lidergoak bere erabakiak hartzen ditu eta modu publikoan jakinarazten ditu. Eta IRAk eskubidea du Sinn Feinen azterketak onartu edo baztertzeko. Eta orain arte, bake prozesuari buruz Sinn Feinek egin dituen analisiak onartzea erabaki du IRAk.
Presazkoa al da une honetan presoen gaia?
Munduko bake prozesu guztietan presoen askatzea funtsezkoa izan da prozesuan konfiantza sortzeko. Dublingo Gobernuak hori ulertu du eta hainbat preso askatu ditu, eta Gobernu britainiarrak gauza bera egin behar du. Guk preso guztiak orain bertan nahi genituzke kalean, baina badakigu britainiarrek ez dutela hori onartu. Beraz, gure jarrera da elkarrizketa mahaian aztertu behar dugula gaia, mahaian aztertu behar diren beste hainbat gairekin batera. Ez dugu presoen askatzea negoziaketarako aurrebaldintza gisa jartzen. Gure iritziz, eta presoen iritziz ere bai, orain inportanteena alderdi guztien arteko elkarrizketak hastea da.
Demagun elkarrizketak hastear daudela. Unionistek parte hartuko dutela uste al duzu?
Gobernu britainiarrak Dublingoarekin bat egin eta alderdi guztien arteko elkarrizketak deitzen dituenean, unionistek hasieran parte hartzeari uko egingo diotela uste dugu. Baina azkenean jarrera eutsiezina bihurtuko da eta, Butelezik Hego Afrikan egin behar izan zuen bezala, negoziaketa mahaira etorri beharra izango dute.
Zein proposamen eramango ditu Sinn Feinek negoziaketa mahaira?
Negoziazio mahaira joaten garenean, egitasmo errepublikarrarekin joango gara. Alderdi errepublikar irlandarra gara, eta britainiarrekiko menpekotasunak amaitu egin behar duela eta Irlandak estatu batua izan behar duela uste dugu.
Baina Irlandako herritarrek egitura federala, konfederala edo beste era batekoa nahi badute, hori irlandarrek erabakitzeko kontua da. Irlandarrek erabakitzen dutena onartu egingo dugu, nahiz eta ados egon ez, baina onartu ezin duguna britainiarrekiko menpekotasuna da.
Azken erabakia irlandarrek, baina bereizita, hartu behar dutela dio SDLPk. Alegia, erreferendum bat Ipar Irlandan eta beste bat Hego Irlandan, denei galdera bera eginez. Onartuko al zenukete bide hori?
Guztiok eztabaidatu behar dugu azken akordioa irlandarren esku nola utzi. Gure jarrera argia da: autodeterminazioa nahi dugu irla honetako herri osoarentzat. Ez dugu onartzen iparraldera mugatzen den barne akordiorik. Iparraldeko herritarrek beste irlandarrengandik bereizita bozkatuko lukeen edozein akordio oso kontu handiz aztertu beharko litzateke. Oraingoz, ez dugu erabaki gure estrategia honi guztiari buruz. Gatazkaren konponbide demokratikoa behar dugu, eta irla honetako unitate demokratiko bakarra Irlandako 32 konderriek osatzen dute. Irlandako herri osoak hartu behar ditu erabakiak, eta zatiketa indartuko lukeen erreferenduma egiteko britainiarren ezein ahalegin onartezina izango da guretzat.
MURUA, URIA, Imanol
17-19

Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\IRLANDA
Gaiez\Politika\Nazioartea\Gerra/Iraul\Ipar Irland
Pertsonaiaz\McGUINNESS1
Egileez\MURUA2\Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


Eguneraketa berriak daude