Xabier Kintana, euskaltzain eta hiztegigilea: "Izugarrizko txapuza egin dute"


1995eko martxoaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Xabier Kintanaren iritzia El Mundoko hiztegiari buruz
Xabier Kintana, euskaltzain eta hiztegigilea: "Izugarrizko txapuza egin dute"
Gure iturriek adierazi digutenez, hiztegi hau egin aurretik eskaintza egin zizuten «Hiztegia 2.000» berrargitaratzeko. Hala al da?
Iazko uda hasieran hiztegia publika zitekeen esan zidaten, eta erantzun nien «Hiztegia 2.000» honezkero ez dela nirea, Zabaltzenek erosi zuela eta egile eskubideak horra salduak nituenez gero, ez nintzela nor hori negoziatzeko. Baina, Zabaltzenekoekin akordioa eginez gero, prest egon nintekeela berrargitaratzeko; hori bai, gauza asko aldatuta, urte asko pasatu baitira burutu nuenetik, eta batez ere Euskaltzaindiak emandako arauekin bat etortzeko. Gerora ez dut ezer jakin.
Zer ekarpen azpimarratuko zenioke?
Oso iritzi negatiboa dut. Alde batetik ideia oso ona iruditzen zait, egunkari batek bere tirada gehitzeko halako kultur ekintza printzipioz serioa bultzatu nahi izatea. Beste batzuek ibilaldi ekologiko eta mikologiari buruzko gauzak ateratzen dituzten bitartean, «El Mundo»k gutxienez euskararekin erabat loturik dagoen gauza bat publikatu du.
Nahiko tristea iruditzen zait, ordea, «El Mundo»ko arduradunek euskaraz ez dakitelako, hiztegi baten eginbeharra hiztegigintzan eta kulturaren munduan ezezagunak diren pertsona arrotz batzuen eskuetan uztea. Hiztegigileak baditugu, esperientzia dutenak, eta ez dira kontuan hartu. Hori arduragabekeria larria iruditzen zait.
Lanaren mamiari buruz zer iritzi duzu?
Izugarrizko txapuza dela. Pertsona horiek ez dute esperientziarik eta nabaritzen zaie. Tristea da hain presentazio txukun eta atsegina izanik, definizioetan egundoko hankasartzeak topatzea. Gero, deskoordinazio handia azaltzen da, inoiz agertzen diren irudiek eta horien azpiko hainbat definizioek ez daukate zer ikusirik. Ortografia okerrak ugari dira ilustrazioetan, badirudi inork ez dituela zuzentzen.
Hiztegigileek gauza gehienak kopiatu egiten dituzte, baina hauek kopiatzen ere ez dakite eta hori tristea da. Azken batean «El Mundo»ko arduradunen kontrol ezak erabat babesik gabe utzi du irakurle arrunta, hau da, hiztegia hain polita ikusirik sinetsi egiten dituzte bertan ageri direnak. Erantzukizun negargarria hartu dute beraz, lana pertsona ezgaien eskuetan uztean.
Tirada handitu du hiztegiarekin, jendeak ondo erantzun dio --hor ikusten da jendearen euskaltzaletasuna--, baina atera duena baino etekin handiagoa atera zezakeen, arduragabekeriaz jokatzeagatik.
Promoziorako baliatu den publizitateak ere zer esanik eman du.
Aurreko hiztegi guztiak aspergarriak direla eta antzekoak esan dituzte, baina pertsona hauek nor dira hori esateko? Bat, jakin dudanez, orain Euskal Filologia amaitu berria duena, eta bestea, zuzendaria, fraile izandakoa, baina sekula santan, inongo euskal aldizkaritan artikulurik idatzi gabea. Inolako kurrikulum eta ibilbide kulturalik ez duten pertsonek bat-batean horrelako hiztegia egiteak erabat kezkatzen nau.
Gauzak honela badira, zer dela eta erakutsi dio Jean Haritxelharrek bere babesa?
Haritxelharrek, ekintza hori berez euskararen aldekoa denez gero, bere ongi-ikusia eman eta txalotu du. Baina aurkezpena egiteak ez du esan nahi hiztegia ikusi duenik, ezta bere mamiarekin bat datorrenik ere, nahiz eta hori «El Mundo»k publizitaterako baliatu duen, eta ez da zuzena.
PETRIKORENA, J.J.
52,53

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakHiztegiak
PertsonaiazKINTANA1

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude