«Nor bere herrian zikinduta ikuspegi zabalagoa lortzen da»


1993ko otsailaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Txema Auzmendiri elkarrizketa
«Nor bere herrian zikinduta ikuspegi zabalagoa lortzen da»
TXEMA AUZMENDI
Ez da erraza elkarrizketa batean horrenbeste arlo jorratu dituen pertsona baten izaera biltzea. Gaztetandik Jesusen Lagundiakoa, Herri Irratiko lokutorea, «Euskaldunon Egunkaria»ko Administrazio Kontseiluko kidea, euskararekin konprometitua... Bi orduko elkarrizketaren ondoren, oraindik ere gai askok ihes egin digutelakoan agurtu gara.
ARGIA. Berrogei urtetik gora eta etengabe ikasten, munduan zehar hamaika buelta eman eta gero.
TXEMA AUZMENDI. Gijonen Unibertsitate Laboralean ikasi nuen, hamalau urtetik aurrera. Ondoren Zaragozan eta Valentzian. Alemanian ere unibertsitate ikasketak egin nituen (eta alemaniera ikasi etika eskolak jasotzeko). Irlandan ere bai, ingelesa ikasteko. Teologian doktoradutza egin bitartean, Deustuan irakasle izan nintzen, Giza Eskubideak irakasten.
Arrazoi pertsonalengatik hirugarren probazioa _Jesusen Lagundiakoa izateko azken etapa_ Mexikon egin nuen. Handik San Franciscora, eta ingelesa ikasi bibliografia ugari landu ahal izateko. Handik itzulirik, gazteei Azpeitiko Iraurgin batxilergoa irakasten aritu nintzen. Eta hortik irratira etortzea proposatu zidaten, ni Guatemalara joatekotan nengoela, beraz ia-ia kasualitatez ari naiz lanean hemen. Euskalduna izateagatik ere bai, besteak beste. Hala ere, ez dut neure burua kazetaritzat.
A. Kanpora ateratzen diren askok esaten dutenez, hemendik atera eta beste herrietan bizitzeak gure herria erlatibizaturik ikustarazten digu. Zer deritzozu?
T. A. Nik gure herria gehiago maitatzen ikasi dut. Alemanian espainiarra nintzela esateko tentaldia izan nuen, baina beti euskalduntzat agertzea erabaki nuen. Eta, bestalde, beste herriekiko elkartasun sakona sentitu izan dut. Gure berezitasuna mundu zabalagoan jarri eta hobe kokatu dut, ingurukoekiko harremanetan murgildurik.
A. Badirudi zure eguneroko jarduerak urrundu egin zaituela jesuitez dagoen irudi tipikotik, hau da, jendearengandik oso gertu, kulturalki herri mugimenduetan inplikatua eta _irratiaren bidez_ beste herriekiko elkartasuna aldarrikatuz. Gorri fama ere ba omen duzu.
T. A. Neure ustez ez dago jesuita tipikorik; atipiko asko bai, ordea. Gure hezitzaileek izan dute eragina guregan eta, bestalde, ikasketak eta bestelako esperientziak direla eta herri ezberdin askotakoak ezagutu ditut eta ez dago molde jakinik.
Jesusen Lagundiakoen lana, gaur egun, herriarekin lan egitea da, jendearengana hurbiltzea, gaixoei laguntzea. Azken batean, urte askotan gizartetik urrun samar egon den apaiz mundua herriratzea, inplikatzea. Beharrezkoa da kristau bizitza eramateko. Bestalde, euskal kulturarekin ere loturik burutu behar da lan hau, eta horretan frantziskotarrak izan dira aitzindari. Eta gure egoeran dauden herri eta etniekiko elkartasuna adieraztea oso garrantzitsua da.
A. Beraz, jendearekin lan egiteko beharra eta era berean euskal nortasuna aldarrikatzeko beharra dira zu kide zaituen Herria 2000 Eliza elkartearen helburua?
T. A. Mota askotako jendea biltzen da elkarte horretan: apaizak, erlijiosoak eta laikoak. Euskal Herriko egoera kristau bezala bizitzeko era bat da, errealitatea aztertu, jendearekin lan egin... Bide bat da eta Euskal Herri osoko partaideak daude.
A. Euskal kultura eta euskararekiko inplikazioa, herri bat izatearen konbikzioa eta planteamendu politikoak eta gure egoeraren antzera dauden herri horiekiko elkartasuna direla eta, badirudi abertzale izatea zuretzat ohizkoa baino esanahi zabalagokoa dela.
T. A. Garbi dago norberak baduela bere aberria, eta berari loturik dagoela: kirola, politika nahiz kultura mailan txertaturik ez egotea pertsona baten dimentsio handi bat galtzea da. Nire herria den bezala maite badut, gertuago sentituko naiz beste herrietako jendearengandik. Nik bisitatu ditudan herrietan bizi izan dut esperientzia hori, ez naiz maila teorikoan iritsi ondorio horretara. Herri honetako kide sentitzen naiz eta hori da neure pentsakeraren arrazoia. Bere partikulartasuna sentituz, pertsona bat errazago izan daiteke unibertsala. Nor bere herrian zikinduta ikuspegi zabalagoa lortzen da.
A. Beraz, abertzaletasuna ez dago herri baten une bateko egoeraren arabera baldintzatuta.
T. A. Egoerak bere garrantzia du, gure kasuan Euskal Herria ez baita onartua eskubide osoko nazio bezala; baina, hala balitz ere, abertzale izateak beste esanahi asko ditu, eguneroko lanean inplikaturik sentitzea eta, batez ere, militantea izatea. Eta nazio izatea lortzen ez badugu ere, merezi du saiatzeak.
A. Horrek beste inplikazioak ekartzen dizkizu Euskal Herriko egoerari irtenbidea aurkitzeko eta, adibidez, bakearen aldeko Elkarri-n ere parte hartzen duzu.
T. A. Talde asko daude Euskal Herrian bakearen alde ari omen direnak, baina orain arte ezagutu ditudanek ez naute batere bete. Ez diet kontra egingo, baina ez dut uste bultzatu behar ditudanik, neure ustez bakea ulertzeko duten era Euskal Herriko arazoari ihes egitea iruditzen zaidalako. Ez zait iruditzen analisi zuzena egiten dutenik.
Elkarri-ren berri izan nuenean eta zein pertsonak hartzen zuten parte ikusirik _ideologiak bazterturik, eta partaide izanik Herria 2000 Elizari loturiko jendea, kristau taldekoak ere bai... azterketa sakona eta zuzena egiten zutela irudu zitzaidan eta jada Altsasun izan ginen.
A. Zein mezu zabaltzen du, beraz, Elkarri-k?
T. A. Elkarri erakargarria egiten zait ez baitago bakea bapatean lortzearekin obsesionaturik. Bere lehen helburua denon arteko elkarrizketa bultzatzea da, edozein alderditakoak direla, arazoa bideratzeko. Azken batean, alderdiei mugaturiko ghetto-ak apurtzea. Inork ez dauka bere baitan egia osoa. Baina herri honek badu bere buruaren jabe izateko eskubidea. Giza Eskubideen lehen artikuluan halaxe esaten da, herri orok duela bere buruaren jabe izateko eskubidea: ekonomia kontrolatu, politika berezia eraman, eta abar. Eta hori onartzen zaigun arte hemen ez dago irteerarik.
Beraz, bi mutur horiek nola hurbildu eta elkarrizketatzeko urratsak ematea, santua edo gaiztoa izateko manikeismoan erori gabe. Eta leporatu digute HBkoak izatea. Eta hala balitz, txarra al da? Zerbait egin behar irtenbide bat aurkitzeko eta gezurra izango da? Nondik datorren hartzen da kontuan eta ez zer bilatzen duen.
A. Beste gai batzuk jorratzen hasteko, Kazetarien Elkarteko lehendakari ere izendatu zintuzten orain hiru urte. Zer da ekimen hartaz?
T. A. Planteamendu majoak zituen, baina inoiz ez du arrakastarik izan. Ez dakit zein den benetako arrazoia, agian ez zegoen heldutasunik, baldintza objetiboak falta ziren agian. Bere helburua euskara komunikabideetan bultzatzea zen.
A. «Euskaldunon Egunkaria»ko Administrazio Kontseiluko partaide ere bazara. Nola ikusten duzu bere egoera, orain bi hilabete, bi urte bete dituen honetan?
T. A. Neure ustez egoerak onera egingo du, baina zeharo harritzen nau nola egon daitekeen oraindik horrelako itxidura Kultura Sailetik. Ez dut uste Joseba Arregi kenduta hori konpon daitekeenik, bertan egonik ez baitute bere alderdikoek ezer ere esaten.
Baina elkarrizketa eta negoziazio luzeak izan ditugu. Eskatu dizkiguten dokumentazio, kontabilitate eta gauza guztiak eraman dizkiegu eta, hala ere... ezetza. Zer egin behar da? Zein da oztopoa, gure atzean dagoen norbait? ETA gure atzean egotea? Nik uste dut guzti hori aspalditik bazterturik eduki behar dutela. Bi urte bete eta oraindik ez dira komentzitu hau oso proiektu garrantzitsua dela, ahalegin asko egin direla eta gauza on asko egin daitezkeela. Gauza duina da, objetiboak izateko ahalegin handiak egin dira, euskaraz egiten da eta Euskal Herri osoa hartzen du kontuan. Zer gehiago frogatu behar da?
A. Non ikusten duzu irtenbidea?
T. A. Eusko Jaurlaritzaren arazoa konpontzen ez den bitartean, beste bideak bilatu behar dira. Maila politikotik at, justizia mailan alegia, erakunde publikoen boikota ere ulertezina da, batez ere informazioa euskaraz jasotzen duten herritarrak ez baitituzte informatzen, diskriminatu egiten dituzte. Zein motatako etika darabilte, bada? Errealitatean oinarritzen ez diren ustezko mamuen izenean injustizia hori egitea oso larria iruditzen zait. Gipuzkoako Diputazio mailan izan da aurtengorako soluziorik baina Eusko Jaurlaritzarekiko negoziazioan dago gakoa.
A. Euskararen kontuari atxikirik, zer deritzozu Euskal Herriko komunikabideek _eta bereziki, kasu honetan, Herri Irratia_ euskararekiko duten jarreraz? Zergatik erabiltzen da horren gutxi?
T. A. Arazo larria da, batez ere jakinik hemen gehintsuenak euskaldunak direla eta zuzendaritza aldetik oztoporik ez dagoela. Beraz, gogoa behar da horretarako eta, batez ere, militantzia handia. Okerrena albiste guztiak erdaraz ematea da. % 18 egiten dugu euskaraz eta urtero gorantz joan beharko luke horrek. Bestela jai dugu. Hala ere, denok dakigu publizitate gutxiago egiten dela euskaraz. Helburua Gipuzkoan gutxienez % 50 euskaraz egitea da eta bestela gaizki ari gara.
A. COPErekin zertan da harremana? Ez al da kontraesana Herri Irratiak daraman politikarekin?
T. A. Egia da guk daramagun ibilbidea eta COPEk Madriletik daramana oso bestelakoak direla eta kontraesana dela egunez irizpide batzuk entzutea eta FMn, edota gauez OMn, beste muturrekoak entzutea. Bestalde, Donostiako Setien gotzainari esker igor dezakegu horrenbeste hemendik, Gotzainen Konferentzian erabaki baitezakete bi edo hiru ordu baino ez egitea Donostiatik.
A. Hemendik aurrera, zein asmo dituzu?
T. A. Euskal Herritik ateratzea gustatuko litzaidake. Kuba edo Guatemalan hiru urte ematea, hango egoera gertutik ezagutu eta bertako jendearekin lanean aritzeko.
Ritxi Lizartza
Ritxi Lizartza
34-38


GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidIrratiaHerri Irrat
PertsonaiazAUZMENDI5
EgileezLIZARTZA2Komunikabid

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude